Logoa

z

Kimuak 2012 katalogoak zazpi film labur banatuko ditu

Bizkaie! 2012-06-13 15:27   Barriak

Zazpi pelikula banatuko ditue aurten Kimuak zigilupean: Mikel Ruedaren Agua!, Isabel Hergueraren Bajo la almohada, Ander Mendiaren Beerbug, Jesús M. Palaciosen Casa vacía, Koldo Almandozen Deus et machina, Paul Urkijoren Los monstruos no existen eta Martín Roseteren Voice over.

'Un amour de jeunesse'

Bizkaie! 2012-05-16 12:35   Zinema kritikak

Mia Hansen-Løve zuzendariak 15 urtegaz maitemintzen garenean zer sentiduten dan azaldu gura izan dau lan honetan. Lola Créton aktore gaztearen lana ezinbestekoa da filmeari sinisgarritasuna emoteko.

Euskerearen Jatorriaren VII. Biltzarrak etnografia izango dau aztergai

Bizkaie! 2012-05-08 12:22   Euskerea berbagai

Euskerearen Jatorriaren VII. Biltzarra Diman egingo da, maiatzaren 12an, Etnografiatik euskerearen jatorrirantz izenburupean. Julio Caro Barojak eta Joxemiel Barandiaranek euskerearen jatorriaren ganean egindako azterketak eta proponidutako etimologia batzuk jorratuko ditue.

'Salmon Fishing in the Yemen'

Bizkaie! 2012-04-24 15:25   Zinema kritikak

Baina, halango baten, pelikuleak okerrera egiten dau nabarmen. Emily Blunten personaiaren mutil-laguna gerran desagertzen danean, filma guztiz dramatikoa bihurtzen da, eta sinisgarritasuna galtzen dau. Atentaduak hasten dira, azpijoko politikoak... eta ez dau ezertan sakontzen.

'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpainea apirilaren 23an abiatuko da 15 herritan

Bizkaie! 2012-04-19 11:06   kulturbiz

Hemen da aurten be Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainea, irakurzaletasuna bultzatu eta euskerazko liburuak irakurtera animetako. Urtero lez, Liburuaren Nazinoarteko Egunarean inguruan, apirilak 23, abiatuko dau ekimena Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta 15 herritako euskera alkartek. Irakurtearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratu gura dabe antolatzaileek.

Galeuscak idazle galiziar, katalan eta euskaldunen onarpenean atzerapausuak ikusten ditu

Bizkaie! 2011-10-03 14:14   Kulturea

Galeusca idazle galiziar, kataluniar eta euskaldunen fedarazinoa Bartzelonan batu da asteburuan. Topaketa horretan ondoko adierazpena onartu dabe.

'The tree of live'

Bizkaie! 2011-09-28 15:47   Zinema kritikak

Liluragarria, bakarra, hipnotikoa, berebizikoa. Adjektibo honeekaz heldu jaku The tree of live filma, Cannesen Urrezko Palmondoa irabazi ostean. Donostiako Zinemaldiko azken edizinoan, Zabaltegin proiektau zan eta kritika bikainak jaso zituan barriro be. Ez da film erraza, ez da pelikula komerziala.

GetxoJazz jaialdiaren eskutik abiatuko da Euskadiko jazz denporaldia

Bizkaie! 2011-06-21 15:41   Musikea

Garagarrilak 1ean hasten da Euskadiko jazz denporaldia Getxoko 35. Nazinoarteko Jazzaldiaren eskutik. Hilaren 5era arte Branford Marsalis, Chucho Valdés & The Afro-Cuban Messengers, Lee Ritenour, Dave Holland eta Aki Taksase New Blues Project musikari eta talde handiak etorriko dira Getxora.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Noiz agenda kulturalak Bilboko Kafe Antzokian ospatuko dau lehenengo urteurrena

Bizkaie! 2011-06-07 17:44   Musikea

Noiz agenda kulturalak lehenengo urteurrena ospatuko dau eguenean, bagilaren 9an, Bilboko Kafe Antzokian. Igazko Villa de Bilbao lehiaketako irabazle The Riff Truckers taldeak, Priscillak eta Planetaletak joko dabe jaian, 21:00etatik aurrera.

Euskerazko bederatzi ikus-entzunezko eta horreen sortzaileak herriz herri, Laburbiraren eskutik

Bizkaie! 2011-03-14 14:54   Barriak

Laburbiraren zortzigarren edizinoak 27 emonaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society dalakoaren eskutik. Emonaldi bakotxean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean produzidutakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Pulsiones SX' jentearen sexu-fantasiak ikertzeko proiektua aurkeztuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-03-11 13:49   Kulturea

Pulsiones SX proiektua aurkezteko asmoz, kabaret erotiko berezia egingo dabe zapatuan, hilaren 12an, Bilboko Hika Ateneoan, 21:30etik aurrera. Jaiak performancea, musikea eta ikusleen parte-hartzea izango ditu osogai nagusi.

Gaurtik aurrera bizkaiereak presentzia handiagoa izango dau sarean

Bizkaie! 2011-03-10 14:30   Euskerea berbagai

Bizkaierea eta Bizkaiko herri kulturea ardatz dituan Bizkaiera.biz ataria aurkeztu dabe gaur Bilbon Bizkaiko Foru Aldundiak eta Labayru Ikastegiak. Bizkaierearen webgune barriak askotariko edukinak ditu; bideoak, argazkiak, alkarrizketak, artikuluak, eta abar.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zuberoako maskaraden sasoia bete-betean

Bizkaie! 2011-02-28 14:35   Kulturea

Aurten Santa Graziko gazteek antolatu dabe Zuberoa zeharkatuko dauen Maskaradea. Zezeilaren 6an egin eben lehenengo emonaldia, Santa Grazin, eta azkenengoa maiatzaren 5ean izango da, herrian bertan, ohiturea dan legez. Danetara, hamabost astez ibiliko dira Santa Grazikoak herriz herri.

Iosu Zabala Mondragon Unibersidadeko Erretore izentau dabe beste lau urterako

Bizkaie! 2011-02-16 16:30   Kulturea

Javier Sotil Mondragon Unibersidadeko Erretore Kontseiluko lehendakariak zuzendu dau izendapen-prozesua.

Deustu eta deustuarrak hurretik ezagutzeko aukerea

Bizkaie! 2011-02-10 16:12   Barriak

Datorren astean aurkeztuko dabe hogeita bost minutuko Deustu: Sentimendu baten Jatorria / El Origen de un Sentimiento bideoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Lurralde debekatua' filmaren euskerazko estreinaldia, Bilbon, Gasteizen eta Donostian

Bizkaie! 2011-02-10 13:47   Barriak

Eusko Jaurlaritzeak sustatutako Zinema euskaraz programeak Lurralde debekatua filma estreinauko dau barikuan Bilboko Multis aretoan, Donostiako Principen eta Gasteizko Guridin.

Vendettak disko barriko singlerako extrak behar ditu

Bizkaie! 2011-02-09 11:35   Musikea

Talde nafarra Puro infierno bigarren diskoa preparetan dabil egunotan, eta zapatu honetan bertan, zezeilaren 12an, grabauko dabe lehenengo singlearen bideoklipa (Alerta) Tolosako Bonberenean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Azulejo frio' disko barria atara dau Txarrenak

Bizkaie! 2011-02-09 09:29   Musikea

Taldea zuzenean ikusteko lehenengo aukera martiaren 4an izango da, Atarrabiako Totem aretoan

Adintxikikoak protagonista Internet Seguruaren Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2011-02-08 12:13   Euskerea berbagai

Internet Seguruaren Nazinoarteko Eguna da gaur. Aurtengo edizinoaren gaia bizitza birtuala da.