'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpainea apirilaren 23an abiatuko da 15 herritan
2012-04-19 11:06 kulturbizHemen da aurten be Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainea, irakurzaletasuna bultzatu eta euskerazko liburuak irakurtera animetako. Urtero lez, Liburuaren Nazinoarteko Egunarean inguruan, apirilak 23, abiatuko dau ekimena Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta 15 herritako euskera alkartek. Irakurtearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratu gura dabe antolatzaileek.
Hemen da aurten be Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainea, irakurzaletasuna bultzatu eta euskerazko liburuak irakurtera animetako. Urtero lez, Liburuaren Nazinoarteko Egunarean inguruan, apirilak 23, abiatuko dau ekimena Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta 15 herritako euskera alkartek. Irakurtearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratu gura dabe antolatzaileek.
Topaguneko iturriek adierazo dabenez, egitasmoa tokian tokiko euskaldunon alkarteen, udal liburutegien eta liburu denden alkarlanari esker ipiniko da martxan, eta herrietako eragileen arteko harremona bultzatzea ere badau helburu.
Kanpainaren izenak berak argi adierazoten dauenez, hiru pausu emon behar dira parte hartzeko. Lehenengo, irakurri, euskeraz irakurri, hain zuzen be, eta horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskerazko edozein liburu maileguan eskatu behar da. Bigarrenez, gozeu, liburua irakurritakoan, liburutegira bueltau, eta fitxa erraz-erraz bat bete behar da, irakurritako liburuaren izenburua, zer eritxi daukagun-eta azalduz; fitxa bete ostean liburuzainak erosketa-txekea emongo deusku, berbatutako liburu dendan erabilteko. Eta, amaitzeko, oparitu, lagun bati, senide bati, edo norbere buruari, gura danari. Liburutegian jasotako txartelagaz, euskerazko beste edozein libururen erosketearen %25 ordaintzeko aukerea izango dogu, %50 euskaldunon alkarteko kidea izan ezkero.
Aurreko bost edizinoetan moduan, uda aurreko hilabeteak erabilten ditu Topaguneak egitasmoa sustatzeko, liburuen irakurketea eta oparitarako sasoi sano egokia begitantzen jakulako. Aurten hile bian egingo da kanpainea, bagilaren amaiera arte.
Euskal Herriko 15 heritan egongo da martxan Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainean, lekuan lekuko euskaldunon alkarteek antolatuta: Araban, Aramaio (Txirritola), Urkabustaiz (Lan eta Jolas), Legutio (Udal liburutegia) eta Zuia (Bidabarri); Bizkaian: Santurtzi (Bai Esan), Ermua (Euskal Birusa), Basauri (Euskarabila), Lezama (Zorrizketan) eta Zamudio (Lagatzu); Gipuzkoan, Lazkao (Goierriko Euskal Eskola), Azkoitia (Maxixatzen), Ataun (Murkondo) eta Irun (Irun Iruten); eta, Nafarroan: Irurtzun (Aizpea), Lizarra (Garean).
Seigarren edizino honek barrikuntzak daukaz, izan be, zozketa bi egingo dira liburutegi bakotxean, maiatzean eta bagilean parte hartuko daben irakurleen artean; sariak, irakurten eta gozetan segiduteko erosketa-txartelak izango dira. Horrezaz gan, tokiko alkarteek hainbat ekintzak prestauko ditue, barriketaldiak idazleekaz, liburu azokak, ipuin kontaketak,….
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!