Zuberoako maskaraden sasoia bete-betean
2011-02-28 14:35 KultureaAurten Santa Graziko gazteek antolatu dabe Zuberoa zeharkatuko dauen Maskaradea. Zezeilaren 6an egin eben lehenengo emonaldia, Santa Grazin, eta azkenengoa maiatzaren 5ean izango da, herrian bertan, ohiturea dan legez. Danetara, hamabost astez ibiliko dira Santa Grazikoak herriz herri.
Aurten Santa Graziko gazteek antolatu dabe Zuberoa zeharkatuko dauen Maskaradea. Zezeilaren 6an egin eben lehenengo emonaldia, Santa Grazin, eta azkenengoa maiatzaren 5ean izango da, herrian bertan, ohiturea dan legez. Danetara, hamabost astez ibiliko dira Santa Grazikoak herriz herri.
Hogeita hamar lagunek hartu dabe parte Maskaradan, zortzi eta hogeita zortzi urte bitarteko gazteek, hain zuzen be. Santa Grazikoak 1994an izan ziran antolatzaileak azkenengoz.
Igaz Larrainekoak arduratu ziran Maskaradea atontzeaz, eta hareei pasau jaken moduan, aurten be neskak dira nagusi jantzarien artean. Horrezaz gan, antolatzaileek adierazo dabenez, arazoak euki ditue Santa Grazin gazte euskaldun nahikoa topetako.
Maskaradak goizean hasten dira; jagoken herrira heldu, eta etxez-etxe jantzan egiten dabe Maskaradako kideek. Barrikadak esaten jake horreei. Goizeko jantza eta kanten ostean, bazkaldu eta arratsaldez ikuskizun nagusia egiten dabe, ia beti herriko plazan.
Maskaradetan personaia mota bi dagoz: gorriak eta baltzak. Gorriak zintzoak eta onak dira; eurek egiten ditue jantzarik ikusgarrienak. Gorrien taldean, besteak beste, honako personaia honeek dagoz: Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain, Jauna, Anderia, Laboraria eta Kükülleroak. Baltzak, barriz, zikinak, lapurrak, guzurtiak, ardauzaleak eta gaiztoak dira. Baltzen artean topauko doguz Kherestuak, Buhameak, Kauterak (Kabana, Pupu eta Pitxu), Bedezia (medikua) eta Bedezi lagün. Gorriek jantzan egiten dabe, ondo ganera; baltzek, ostera, jokoak egiten ditue, saltoka ibilten dira.
Hona hemen aurtengo Maskaraden egutegia:
- Martiaren 6a: Atharratze.
- Martiaren 12a: Idauze.
- Martiaren 13a: Ligi.
- Martiaren 20a: Iruri.
- Martiaren 27a: Urdiñarbe.
- Apirilaren 3a: Aloze.
- Apirilaren 10a: Hoki (Sohüta).
- Apirilaren 17a: Altzürükü.
- Apirilaren 24a: Barkoxe.
- Maiatzaren 1a: Larraine.
- Maiatzaren 8a: Gamere-Zihiga.
- Maiatzaren 15a: Santa Grazi.
Urtero legez, maskaradak 10:00ak inguru hasiko dira barrikadakaz, eta ikuskizun nagusia 16:00etan egingo da.
Maskaraden ganeko informazino zabalagoa gura izan ezkero jo helbide honetara:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!