Logoa

z

Lanbide Heziketako hiru irakasletatik bat erderaz

z 2007-10-18 19:34   Euskerea berbagai

DBH, LH eta hizkuntza eskolan eskainiko diran lanpostu horreetatik guztietatik % 10,10ek ez dau hizkuntza-gaitasunik izango ikasgaiak euskeraz emon ahal izateko.

Literatura Eskolearen 07/08ko ekinaldia

z 2007-10-17 11:08   Kulturea

Bagatoz euskal literaturea munduan kokatzera, munduko literaturea gutartzera. Gure Eskolako ateak zabalik dagoz irakurten ikasi gura dauen edozeinentzat, galbahea trinkotu gura dabenentzat, dakien apurra konpartiduteko prest dagoanarentzat, literaturaz, bizitzaz, berba egin gura dauenarentzat.

Ordenagailuak euskeraz

z 2007-09-28 11:48   Euskerea berbagai

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea aspaldi hasi zan, euskeraz lan egin ahal izateko, hainbat tresna Interneten erabiltzaileen eskura jarten. Izan be, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen betebehar nagusietako bat da euskerea erabili nahi dauenari edo euskeraz bizi nahi dauenari, horretarako aukerak eskaintzea.

Zinemaldian, umeek euskerazko filmak ikusteko aukerea izango dabe

z 2007-09-12 02:00   Barriak

'Zinerik Handiena Txikientzat' eta 'Eraman egizuz gurasoak zinera' ekimen bereziei esker, Donostiako Zinemaldian txikienek 'Ice Age', 'Piccolo & Saxo' eta 'Irabazleak eta galtzaileak' filmak ikusiko ditue euskeraz.

Barrikuntzak EIEren web orrian

z 2007-06-04 02:00

Euskal Idazleen Agente Digitala izateko helburuagaz ondoko hiru elementuak hornidu eta buztartu behar izan ditue: idazleak, zerbitzuak eta administrazinoa.

Leioako Umore Azokearen zortzigarren edizinoan 49 konpainia izango dira

z 2007-05-22 02:00   Kulturea

Maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitartean, arte eszenikoetako zaletuek hitzordu berezia izango dabe Leioan, Umorearen Kale Artisten Azokan.

Larre-aldaketea: baserritik Gorbeiara

z 2007-05-22 02:00

Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre-aldaketan parte hartzeko aukerea dago datorren domekan, maiatzaren 27an, Zeanurin

Urtero udabarrian naturea neguko lozorrotik izartzeaz batera, larre-aldaketearen lekuko izaten da Gorbeia, abelgorri, behor, ahuntz eta batez be ardiak mendira eroaten dituelako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ez ete dabe merezidu gabarrea Athleticeko neskek?

z 2007-05-17 02:00   Begi betegarri

Gaztea zara eta etorkizunean zeure enpresa propioa sortu gurako zeunke?

z 2007-05-16 02:00

Aurtengo udari begira, ekimen barri bat abiarazo dau ‘Saiolan, Arrasateko Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroak’, Europako Fondo Sozialak finantzauko dauena. Ekimen honek inoiz euren enpresa propioa sortzea burutik pasau jakon jentea batu gura dau eta baita inoiz burutik pasau ez arren be artikulu hau irakurtean ‘Zergaitik ez?’ pentsau dauen jentea.

Hizkuntza-eskubideen egunean parte hartzeko deia

z 2007-05-03 02:00   Euskerea berbagai

Kontseiluak maiatzaren 6an Azpeitian izango dan hizkuntza-eskubideen egunean parte hartzeko deia egin dau. IV Nazino Bilkura honetan Kontseiluak Euskal Herriko 66 udalerritan egindako hizkuntza-politikearen neurketearen barri emongo dau.

Picassoren 'Guernica' obrearen bertsino koloretsua

z 2007-05-02 02:00   Begi betegarri

Basque Research web guneak V. Tesi Saria jarriko dau abian maiatzaren 1ean

z 2007-04-24 02:00

Elhuyar Fundazinoaren Basque Research web guneak V. Tesi Saria jarriko dau martxan datorren maiatzaren 1ean. Unibersidadean egiten dan ikerketea gizarteratzea eta, batez be, ikertzaile gazteen lanak ezagutarazotea dira sariketearen helburu nagusiak.

Berbalagun ekimenaren lehen urteurrena Enkarterrin

z 2007-03-26 02:00   Euskerea berbagai

Enkarterriko Berbalagun egitasmoa orain dala urtebete jaio zan gure eskualdean euskereak bizi dauen egoera larriari aurre egiteko. Gure eskualdean euskeraz bizitea ez da bape erraza, klase, eskola edo euskaltegietatik kanpo erderea da nagusi, euskera ikasleak eta euskaldunak oro har aukera murritzak ditu bere hizkuntzan berba egiteko.

Euskerea zinema-aretoetan?

z 2007-02-26 01:00   Euskerea berbagai

Euskal Herri osoko 29 areto aztertu ondoren, euskerearen lekua oso txikia dala ondorioztatu dau Kontseiluak.

'Euskerazko fakturak eskatu’

z 2007-02-01 01:00   Euskerea berbagai

Hegoaldeko zein Iparraldeko argi-indar, ur eta gas enpresen euskerazko eskaintzea, oro har eskasa, aztertu ostean, Kontseiluak norbanakoari eskatu nahi deutso bere hizkuntza-eskubideak aldarrika daizala.

Aintzane Etxebarriaren tesia Cum laude

z 2007-02-01 01:00   Euskerea berbagai

Labayru Ikastegiko Aintzane Etxebarriak ‘Estrategiak euskerearen ikaskuntzan eta irakaskuntzan’ izeneko tesi-lana defendidu eban Deustuko Unibersidadean oraintsu. Tesi zuzendari Itziar Turrez izan dau eta epaimahaian Rosa Miren Pagola, Manu Etxebarria, Iñaki Gaminde, Jon Kortazar eta Feli Etxeberria egon ziran.

Lea Artibai ikastetxeak Ingeniosus Lehiaketea antolatu dau

z 2007-01-31 01:00

Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleakan, zientzia gaiekazko begirunea sortzeko, eta ikasleei hezkuntza erronka barriak aurkezteko, Euskal Herriko gazteei injinerutzea eta zientziak beste ikuspuntu praktiko eta errazago batetik aurkezteko antolatutako lehiaketea da.

Lan, bizi eta .... ikasi euskaraz: Prestakuntza.net

z 2007-01-29 01:00

Euskeraz ikasi, bizi eta lan egiteko asmoa dabenentzako webgune barria: www.prestakuntza.net aurkeztu dau Artez Euskara Zerbitzuak; sareratu barri dan gune honek euskerazko prestakuntzearen eskaintzea eta eskaerearen zubi izan nahi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herriko II. Ikus-entzunezkoen Rallya Aiaraldean

Bizkaie! 2006-12-13 01:00   Barriak

Datorren zapaturako, abenduak 16, Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyaren bigarren edizinoa antolatu dabe Aiarako Kuadrillan. Bertan, parte-hartzaileek hamar orduko epea izango dabe euskera hutsean hiru minutuko bideo lan bat montetako, antolatzaileek aukeratutako eskualdeko hainbat ezaugarri islatuz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Edadeak ez zaitu Hiesetik babesten. Preserbatiboak bai'

z 2006-11-28 01:00

Osakidetzaren kanpainea HIESaren kontrako nazinoarteko egunagaz bat dator, izan be, abenduaren 1ean ospatuko da gaixotasun honen kontrako eguna eta aurten 25 urte beteten dira HIESaren lehen kasuak agertu ziranetik.