Barrikuntzak EIEren web orrian
2007-06-04 02:00Euskal Idazleen Agente Digitala izateko helburuagaz ondoko hiru elementuak hornidu eta buztartu behar izan ditue: idazleak, zerbitzuak eta administrazinoa.
Euskal Idazleen Agente Digitala izateko helburuagaz ondoko hiru elementuak hornidu eta buztartu behar izan ditue: idazleak, zerbitzuak eta administrazinoa.
EIEko buru Fito Rodriguezen esanetan, ‘web orrialdea da EIEren komunikazino tresna garrantzitsuena. Bere bitartez informazinoa zabaltzen deutse Alkarteak bazkideei, beragaz alkarlanean jarduten daben alkarte eta instituzinoei, ikastetxeei, kultur eragileei, azken batean, gizarte osoari. Gaur egun web gunetik bertatik kudeatzen dira EIEk eskaintzen dituan zerbitzuetako batzuk’.
Idazleak dira EIEren zergaitiaren arrazoi nagusia eta beraz, idazleen eta euren idazlanen gizarteratze etenik bakoa egin ahal izateko hainbat atal preparau ditue web-gunean. Eduki barriei jagokenez, web gunearen azalean zenbait atal barri izango dira. Astero idazle bati eskainitako txokoa izango da barrikuntza nagusia. Horrezaz gan, bazkideei eginiko alkarrizketak be sartuko ditue. Era berean, bazkideakaz, eta, oro har, literatureagaz zerikusia daben albisteek honiduko dabe web barriaren ataria. RSS jarioaren bitartez, beste web atari batzuetan irakurri ahal izango dira EIEk produzidutako informazinoak. Ganera, beste barrikuntza batzuen artean, bazkide bati egindako alkarrizketea, asteko egilea, kronikea zein agenda eguneratua eskainiko dau.
Egun bazkideek bialdutako 152 lagin edo testu dagoz web orrian eta horreetatik 120 ingelesera itzuli dira eta beste 25 testu dabizl ingeleseratzen gaur egun. Era berean, EIEk laster sareratuko ditu, gaztelaniara itzulitako alkarteko bazkideen testu aukeratuak.
Beste alde batetik, barruko informazinoari jagokonez, besteak beste, Bazkideen Txokoko Idazleen Aurkitegiak osogai barriak izango ditu: bazkide bakotxaren web helbidea eta balizko bloga. Horrezaz gan, Buletina, Barnegats, orri informatiboak eta zuzenean albisteak jaso ahal izateko aukerea eskainiko dau, besteak beste, barrikuntza legez, Bazkideen Txokoak.
Kontuak kontu, Euskal Idazleen Agente Digitala izateko gero eta zerbitzu gehiago eskaini nahi dira web bidez. Abiatzeko, Ikastetxe zein kultur etxeakaz antolatzen diran ekitaldien eta honeen jarraipenaren barri emongo da; geroago beste zerbitzu batzuk sartzeko asmoa dago, berbarako egile-eskubideen kudeaketearena.
Azken buruan, web-jarduerea EIEren eguneko langintzan integrau nahi da eta ez da ezelan be eranskin lez tratau gura.
www.idazleak.org
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!