Lan, bizi eta .... ikasi euskaraz: Prestakuntza.net

z 2007-01-29 01:00

Euskeraz ikasi, bizi eta lan egiteko asmoa dabenentzako webgune barria: www.prestakuntza.net aurkeztu dau Artez Euskara Zerbitzuak; sareratu barri dan gune honek euskerazko prestakuntzearen eskaintzea eta eskaerearen zubi izan nahi dau.

Euskeraz ikasi, bizi eta lan egiteko asmoa dabenentzako webgune barria: www.prestakuntza.net aurkeztu dau Artez Euskara Zerbitzuak; bertan euskeraz prestakuntzea eskaintzen daben erakunde, autonomoak eta enpresak agertzen dira. Prestakuntzearen gune honen erabiltzaileei, gainera, ez jake ezer kostako, doban dalako bertan izena emon eta eskaintzen dituan aukerak erabiltea.

Lan munduan euskalduntzea etorkizuneko erronkea da. Euskerea arlo sozioekonomikoan normalizetako bidean, euskeraz emoten dan prestakuntzea ezinbesteko tresna bihurtu da. Zoritxarrez, oraindino ikastaro eta prestakuntza gaiak jorratzerakoan euskerea normalizau barik dago; ez da oso ohikoa euskeraz ikastaroak izatea kalidade, segurtasun, ofimatika edo antzeko arloetakoak.

Artez Euskara Zerbitzuaren asmoa hutsune horreei erantzuteko baliabide bat eskaintzea izan da, hau da, euskeraz emoten dan prestakuntzea batuko dauen webgune bat egokitu eta jentearen zerbitzura jartea. Izan be, bertan jaso nahi dira ikastaroak euskeraz emoten dabezan zentro, akademia zein irakasle autonomoak eta baita interesgarria izan daitekeen gidaliburuen informazioa be.

Beraz, edozeinek atara leikio etekina proiektu honi. Prestakuntza.net-en euskalduntzea-alfabetatzea edo euskeraz lan egiteko trebakuntzeari buruzko informazinoa agertzeaz gan, euskeraz eskaintzen dan arlo desbardinetako prestakuntza orokorraren barri be emoten da: ofimatikea, prebentzioa...

Eta prestakuntza.net erabiltzea oso erraza da. Webgune hau erabili ahal izateko lau aukera eskaintzen dira: erabiltzaile bezela, zentro eta irakasle bezela edo gidaliburuen ekarle bezela.

Erabiltzaileak.Euskaraz eskaintzen diran ikastaroen informazinoa jaso nahi izan ezkero, atal honetan erregistrau behar da eta, era horretara, webgune honetan argitaratzen diran ikastaroen informazinoa posta elektronikoaren bidez jasoten da.

Zentroak. Webgunearen eskaintzea osotzen doa, izan be, euren prestakuntza ikastaroak euskeraz eskaintzen dabezan 13 zentro agertzen dira gaur egun. Era guztietakoak daude: enpresetan euskara planak garatzen dabezan aholkularitzak, ofimatika ikastaroak emoten dabezan zentroak, etab.

Ikastaroak. Daborduko izaera desbardinetako ikastaroei buruzko informazinoa dago webgunean. Adibidez, Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, Lan Munduko Hizkuntza Plangintza Ikastaroa, Gnu/Linux-Software askearen Ikastaroa, Irakasleei zuzendutako ikastaroak: Garatu; Irakasleei Zuzendutako Formazioa: Irale; Enpresa Komunikazioa Hitzaldi-Zikloa, Gaztea izan eta euskara ahoan, CNC Tornuaren Programazioa, 30+10 Mintegia, Aisia Euskaraz Bizi Jardunaldiak eta Elkarteetan Hasiberrientzako Ikastaroa.

Irakasleak. Zentro, erakunde, edo alkarte izan barik be norbanakoek euren kabuz ikastaroak eskaini leikiez, eta, horretarako, prestakuntza.net-en atal bat dago irakasle legez altea emoteko. Edozein arlotakoak egon daitekez: idazkuntza ikastaroak, zenbakizko kontrola, enpresen kudeaketea, inbersinoetan adituak, yoga, etab.

Gidaliburuak. Edozeinek euskeraz eskaintzen dan prestakuntzea aberasteko ekarpenak egin leikez, gidaliburu edo materialak danon eskura jarriz. Sareratu barri dan gune honek euskerazko prestakuntzearen eskaintzea eta eskaerearen zubi izan nahi dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu