Zinemaldian, umeek euskerazko filmak ikusteko aukerea izango dabe
2007-09-12 02:00 Barriak'Zinerik Handiena Txikientzat' eta 'Eraman egizuz gurasoak zinera' ekimen bereziei esker, Donostiako Zinemaldian txikienek 'Ice Age', 'Piccolo & Saxo' eta 'Irabazleak eta galtzaileak' filmak ikusiko ditue euskeraz.
Donostiako Zinemaldian umeek 'Ice Age', 'Piccolo & Saxo' eta 'Irabazleak eta galtzaileak' filmak euskeraz ikusteko aukerea izango dabe, antolatzaileek ohar baten bidez jakinarazo dabenez.
Umeak be Donostiako Zinemaldiko protagonista izango dira aurten. Batetik, 'Zinerik Handiena Txikientzat', 20.000tik gora umek Anoetako belodromoan egiten diran goizeko emonaldiez gozau ahal izango dabe, horretarako berenberegi jarritako pantaila erraldoian proiektauko daben 'Ice Age' filmagaz.
Gain, 'Eraman egizuz gurasoak zinera' ekimenaren bidez, euro baten trukean europar produkzinoko estreinaldiko filmak ikusi ahal izango ditue familiek. 'Piccolo, Saxo et compagnie' (Piccolo & Saxo) eta 'Vinnare och förlorare' (Irabazleak eta galtzaileak) dira ekimen honen eskutik, irailaren 29an, Antzoki Zaharrean ikus ahal izango dituezan film biak.
Hiru film horreek euskerara bikoiztutako bersinoan proiektauko dira eta aurrerantzean hainbat herritan be ikusi ahal izango dira.
Halaber, Belodromoan euskerara bikoiztutako bersinoan estreinauko da Sarah Robertson-en eta Adam Ravetch-en 'Arctic tale' (Artikoko erregeak) lana, klima aldaketearen ondorioak kontetan dituan dokumentala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!