Basque Research web guneak V. Tesi Saria jarriko dau abian maiatzaren 1ean
2007-04-24 02:00Elhuyar Fundazinoaren Basque Research web guneak V. Tesi Saria jarriko dau martxan datorren maiatzaren 1ean. Unibersidadean egiten dan ikerketea gizarteratzea eta, batez be, ikertzaile gazteen lanak ezagutarazotea dira sariketearen helburu nagusiak.
Elhuyar Fundazinoaren Basque Research web guneak V. Tesi Saria jarriko dau martxan datorren maiatzaren 1ean. Unibersidadean egiten dan ikerketea gizarteratzea eta, batez be, ikertzaile gazteen lanak ezagutarazotea dira sariketearen helburu nagusiak. Horrenbestez, doktoretzea amaitu barri daben ikertzaileen lanak saritu nahi ditu Basque Research web guneak. Hiru sari banatuko dira: Sari Nagusia, Bigarren Saria eta Aitamen berezia. Sari Nagusiaren irabazleak ordenagailu eroangarri bat jasoko dau, Sistek Informatica y Microsistemas etxearen laguntzinoari esker. Bigarren Sariaren irabazleak, barriz, PDA bat eskuratuko dau, EROSKI Kooperatiba Alkarteri esker. Azkenik, aitamen berezia jasoten dauen lanak Euskal Autonomia Erkidegoko landetxe batean bi lagunentzako astegoiena irabaziko dau, NEKATUR alkartearen eskutik. Lanak aurkezteko epea bagilaren 10ean amaituko da. Euskal Herriko Unibersidadeak babesten dau sariketea.
Elhuyar Fundazinoaren Basque Research web guneak V. Tesi Saria jarriko dau abian maiatzaren 1ean. Sariketa horren helburua da ikertzaile gazteek unibersidadean egiten dituen lanak gizarteratu eta saritzea. Zientzia eta/edo teknologiako doktore-tesien laburpenak bdaldu behar dira sariketara, 2006an azterketea gainditu eben tesienak, hain zuzen, EAEko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Ipar Euskal Herriko edozein unibersidadetan aurkeztuak. Laburpenek ez dabe 3.000 karaktere baino gehiago izan behar, eta argazkiak edo irudiak ere bialdu daitekez. Euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez aurkez daitezke lanak. Hizkuntza batean baino gehiagotan bidal daiteke laburpena, eta bertsio horiek guztiak argitaratuko dira. Kontuan izan doktore-tesien laburpenak era erakargarri eta ulergarrian eman behar direla, lan horiek gizarteratzea baita helburua.
Hiru sari banatuko dira: Sari Nagusia, Bigarren Saria eta Aitamen Berezia. Bost lagun izango dira epaimahaian, zientzia- edo teknologia-ikasketak eginak guztiak be, eta dibulgazinoan adituak. Sari Nagusiaren irabazleak ordenagailu eroangarri bat jasoko dau, Sistek Informática y Microsistemas informatika-etxearen laguntzinoari esker. Bigarren Sarian, barriz, tesiaren egileak PDA bat jasoko dau, EROSKI Kooperatiba Alkartearen eskutik. Azkenik, aitamen berezia jasoten dauen egileak EAEko landetxe batean bi lagunentzako astegoiena irabaziko dau, NEKATUR alkarteari esker.
Aurkezten diran lan guztiak bagilaren 11tik aurrera egongo dira ikusgai www.basqueresearch.com web gunean, eta bagilaren 19an jakinarazoko dira irabazleen izenak. Oinarriak www.basqueresearch.com web gunean dagoz ikusgai.
Informazino gehiagorako:
- Garazi Andonegi. Basque Research. Elhuyar Fundazinoa. Tel.: 943 36 30 40· garazi@elhuyar.com
www.basqueresearch.com
- Rakel Lopez. Marketin Saila. Elhuyar Fundazinoa. Tel.: 943 36 30 40 · rakel@elhuyar.com · www.elhuyar.org
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!