Ordenagailuak euskeraz
2007-09-28 11:48 Euskerea berbagaiHizkuntza Politikarako Sailburuordetzea aspaldi hasi zan, euskeraz lan egin ahal izateko, hainbat tresna Interneten erabiltzaileen eskura jarten. Izan be, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen betebehar nagusietako bat da euskerea erabili nahi dauenari edo euskeraz bizi nahi dauenari, horretarako aukerak eskaintzea.
Ordenagailuan euskerea erabilteko tresnak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzeak jakin badakialako Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologien esparruak euskerearen normalizazinorako dauen garrantzia. Horregaitik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzea (HPS) aspaldi hasi zan, euskeraz lan egin ahal izateko, hainbat tresna Interneten erabiltzaileen eskura jarten. Izan be, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen betebehar nagusietako bat da euskerea erabili nahi dauenari edo euskeraz bizi nahi dauenari, horretarako aukerak eskaintzea.
Tresna batzuk ordenagailua euskeraz erabilteko dira; beste batzuk ordenagailuan euskeraz idazteko. Batzuei esker, ordenagailuaren funtzinoak euskeraz erabilteko modua dago; beste batzuei esker, akats ortografikoak zuzendu daitekez, edota sinonimoak eta beste hizkuntzetako baliokideak azkar eta berehala bilatu. Batzuk PCrako dira, beste batzuk Macintosh-erako… Batzuk kode edegikoak dira; beste batzuk software jabedunak dira. Baina guztien helburua da ordenagailuan euskerea erabili nahi dauen edozeinek izan daiala horretarako aukerea. Sarean, www.euskara.euskadi.net da tresna horreek doban kontsultetako edota deskargetako helbidea.
Oinarrizko sistema eragileak euskeraz
Ordenagailuaren oinarrizko softwarea sistema eragilea eta ofimatikako paketea dira. Gaur egun bi dira erabilten diran sistema eragileak: Windows eta Linux. Biak dagoz euskeraz eta oso modu errazean eskuratu daitekez. Windows-en kasuan, orain urte batzuk produktu hori euskeraz jartea Eusko Jaurlaritzearentzat oso karua izan arren, gaur egun ez deutso ezelako gasturik eragiten. Microsoft bera arduratzen da interfaze-paketearen euskerazko bersinoa preparau, finantziau eta erabiltzaileen eskura jarteaz. Linux-en kasuan, urteak daroaz HPSk Linuxen bersinoak eguneratzen eta banatzen, hau da software librea euskeraz sustatzen.
Bulegorako programak be euskeraz
Microsoft-en Office 2003aren intefaze-paketea eta kode edegiko OpenOffice.org paketea euskeraz dagoz.
Gaur egun Windows Vistaren eta Office 2007ren interfazeen euskerazko bersinoak preparetan dabil Microsoft. HPSren zeregina euskerazko bersinoaren hizkuntza-kalidadea bermatzea da. Horregaz batera, HPS Linux sistema eragilearen eguneratze-lanak preparetan dabil.
Zuzentzaile ortografikoa
HPSk aspaldian jarri eban erabiltzaileen esku Xuxen zuzentzaile ortografikoa. Azken bersinoa Xuxen III da eta Xuxen IV be laster etorriko da. Kode irekiko zuzentzaile ortografikoa ere garatuta dago, hau da OpenOffice.org-en funtzionetan dauena, eta hori be doban eskuratu daiteke sarean.
Hiztegiak
Zuzentzaileagaz batera, laguntza handikoak dira hiztegiak. Hiztegiak bi modutara erabili daitekez ordenagailuan: on line kontsultak eginaz edo plugina integrauta gure testu-prozesatzailearen barruan.
On-line kontsultau daitekez euskararen hiztegirik garrantzitsuenak: Elhuyar hiztegia; 3000 hiztegia; Hauta Lanerako Euskal Hiztegia; Harluxet Hiztegi entziklopedikoa; Sinonimoen eta antonimoen hiztegia eta Morris hiztegia.
Horrezaz gan, Elhuyar Hiztegiaren edizino barria be kontsultagai dago honezkero.
Bestalde, hiztegiak gure testu prozesatzailean plugin moduan txertatzen badoguz, hiztegien laguntzinoa izango dogu testua idazten dogun bitartean.
Terminologia berezitua behar izan ezkero, barriz, EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoa kontsultau behar da.
Internet eta posta elektronikoa euskeraz
Interneten nabegetako tresnak (Internet Explorer, Firefox…) eta posta elektronikoko aplikazinoak be euskeraz dagoz eta Windows nahiz Linux sistema eragileakaz batera eskuratzen dira.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak web guneak euskeraz garatzeko tresna bat jarri dau garatzaileen eskuetan, hain zuzen be Miatu Erraz izeneko bilaketa liburutegia. Horri esker euskerazko bilaketak askoz be zehatzagoak dira.
Azken buruan, aitatu tresnak eta ganerako agente teknologikoek garatutakoak euskerazko IKTen Inbentarioan jasota dagoz eta kontsultagai www.euskara.euskadi.net helbidean.
Datu batzuk emotearren, Elhuyar hiztegia da konsultatuena, 900.000 bisita baino gehiago izan ditu aurten. Euskerazko softwarea deskargetako atalak 26.000 bisita inguru izan ditu 2007an (oraintsura arte). Xuxen zuzentzaile ortografikoa 5.000 lagun inguruk jaitsi dabe 2007an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!