Gaztea zara eta etorkizunean zeure enpresa propioa sortu gurako zeunke?

z 2007-05-16 02:00

Aurtengo udari begira, ekimen barri bat abiarazo dau ‘Saiolan, Arrasateko Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroak’, Europako Fondo Sozialak finantzauko dauena. Ekimen honek inoiz euren enpresa propioa sortzea burutik pasau jakon jentea batu gura dau eta baita inoiz burutik pasau ez arren be artikulu hau irakurtean ‘Zergaitik ez?’ pentsau dauen jentea.

Auzolandegia Elosun, Bergarako auzoan, inguru natural eta pribilegiatuan garatuko da eta bertan persona desbardinak ezagutzeko eta eurekaz alkarbizitzeko aukerea izango da. Hamabost eguneko alkarbizitzea (garagarrilaren 16tik 29ra) aurreikusi dabe antolatzaileek eta esandako moduan, antzeko ardurak dituezan, garapen profesionalerako alternatiben bila dabilzan eta autoenplegua etorkizuneko aukera moduan ikusten daben personak batu gura ditue.

Egunak hiru saiotan banatuko dira: 1) Goizetan lan fisiko bat egingo da (ondarearen hobekuntza edo barrikuntza lana); 2) Arrastietan formazino saioak izango dira Ekintzailetza, Espiritu kooperatiboa eta Enpresen Bideragarritasun Planen ingurukoak; 3) Gauetan talde dinamika desbardinak landuko dira.

Informazino gehiago nahi duenak edo zuzenean ekimenean parte hartzeko izena emon gura dauenak Saiolanera deitu leike (943 71 20 72, Argiñegaitik galdetu), korreo elektroniko bat (alarrea@eps.mondragon.edu) bialdu edota www.equal-ariadna.net web gunean sartu. Izena emoteko azken eguna bagilaren 15a izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu