Leioako Umore Azokearen zortzigarren edizinoan 49 konpainia izango dira
2007-05-22 02:00 KultureaMaiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitartean, arte eszenikoetako zaletuek hitzordu berezia izango dabe Leioan, Umorearen Kale Artisten Azokan.
Maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitartean, arte eszenikoetako zaletuek hitzordu berezia izango dabe Leioan, Umorearen Kale Artisten Azokan. Lau egunez, Leioak aukera parebakoa eskainiko deutse konpainia, banatzaile, programatzaile, antzerkian aditutako prentsa eta bertara hurreratzen diranei hartu-emonak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko, emonaldiak kontratetako eta ikuskizunez gozetako. Danetara, 49 konpainia izango dira, tartean 16 euskaldun, eta 159 emonaldi baino gehiago.
Aurten, zortzigarren edizinoan, estreinaldi ugari izango dira. Latirili Teatro, Deabru Beltzak, Organik, El Destilador de Ideas & Lesnadies eta La Pez konpainia euskaldunek euren obrak estreinauko dabez, Musical Sport, Riki López, La Calabaza, Vagalume Teatro, La Ruta, Bedallona Teatro eta Producciones Cachivache konpainiakaz batera.
Ganera, El Espacio de Ilusión eta Las Artes del Cielo guneak be izango dira. Lehenengoan, sua, umorea, magia eta malabareak izango dira nagusi, nazinoarteko hamar konpainiagaz eta bederatzi estreinaldigaz; bigarrenean, zirkua izango da gai nagusia, Kataluniatik etorritako hainbat konpainiagaz.
Antolatzaileen esanetan, ‘zortzi urte honeetan konpainia ugari egon dira Leioan, eta ikusle ugarik be lagundu ditue aurkeztutako obrak euren txaloakaz’. Izan be, partaidetzeak gora egin dau nabarmen eta ‘holan eusten deutso azokeak programazinoaren kalidadeari’. Igaz 40.000 lagun baino gehiago batu ziran azokearen inguruan eta aurten be marka horri eustea espero dabe antolatzaileek.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!