HIESaren lexikoa argitaratu dau UZEIk
2010-12-01 09:26 Euskerea berbagaiHelburuak dira gaiari buruzko terminologia eguneratua finkatzea batetik, eta termino horreek euskalgintzan dabilzanen eta euskal hiztunen eskura jartea bestetik.
Bilbon izango da VII. Literatura Eskolearen lehenengo hitzordua
2010-10-22 14:18 KultureaVII. Literatura Eskolea Urriaren 23an abiatuko da Bilbon, Nabarra aldizkariaren egoitzan (Marzana Kaia, 11). Berbagaia: Joxe Azurmendiren Manifestu atzeratua. Akuilari: Ibai Atutxa eta Maria Colera.
Garazi Kamio: 'Durangoko azokako idazleak ikustean inbidia sentiduten dauen idazle amateurra izan naz'
2010-09-10 12:24 BarriketanXIII. Igartza Sariaren irabazlea
Gernika-Lumoko Umeen 22. Antzerki Astea egingo da maiatzaren 11tik 17ra
2010-05-07 12:09 KultureaZortzi antzezlan izango dira ikusgai Lizeo Antzokian, sei euskeraz eta bi ingelesez, herriko LHko eta DBHko ikasleei zuzenduta. Eskola orduetatik kanpo be euskerearen ahozko adierazmena landu eta esparru ez formaletan erabiltea da egitasmoaren helburu nagusia.
Lautadako taldea eta Kakiturri-ehari nagusi Kuadrillarteko txapelketan
2010-03-01 14:51 BertsolaritzeaHurrengo hitzordua martiaren 5ean izango da Lezamako txokoan, Lautadako taldea Aiaraldekoaren kontra. Lautada-Errioxa-Aiaraldea ligilla honetan puntuak gehituz joan behar da finalerdietara nor joango dan erabagiteko.
Badator Zinegoak 2010
2010-01-21 14:56 ZinemeaZinegoak aurten urtarrilaren 29tik zezeilaren 6ra izango da upealako eskaintzeagaz: film luzeak 14 izango dira, lehiaketan 13; dokumentalak 8, danak lehiaketan; film laburrak 30, danak lehiaketan; 8 lan OFF Zinegoak-en (lehiaketaz kanpo); eta '20 urte Harresirik gabe' sesio berezian film luze bat.
Gipuzkoako parrokoen gehiengo zabalak idatzia sinatu dau Munilla Gotzain barriaren izendapenagaz desadostasuna adierazoz
2009-12-15 14:51Gipuzkoako Parrokoen % 77k (horreen artean 14 Artzipresteetatik 11) kontsentsu zabal bat lortuta beren kezka agertzen dabe idatzi hau sinatuz. Gipuzkoako Elizaren ordezkariek bat eginda dinoe Jose Ignazio Munilla 'ez dala inondik be pertsona egokia Eleizabarrutiaren Gotzain-eginkizuna beteteko'.
'Gidoi Faktoria' espezializazino-programea eskainiko dabe Eiken-ek eta EiTBk datorren ikasturtean
2009-07-01 18:43Programearen helburua ikus-entzunezko produkzinoan gidoilari adituak trebatzea da. Antolatzaileen esanetan, 'modu horretan, bete egingo litzateke telebistearen merkaduan eta aitatutako arloan dagoan hutsunea'.
Zentik.info, kazetaritzeari buruzko hausnarketea sustatu eta ikasten jarraitzeko
2009-06-11 11:40Kazetariak gara Zentik bloga egiten dogunok. Kazetaritzea maite dogu, eta kazetaritzea bizi dogu. Horregaitik, arduraz begiratzen deutsagu komunikabideen alorrean indarrean dagoan fenomenoari, hau da, inguruan eta munduan zer jazoten dan kontetea baino, zer edo zelan pentsau behar dogun transmitidutea da hedabide handien helburua.
'Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi' liburua aurkeztu dau IƱaki Camino donostiarrak
2009-05-27 12:00 Euskerea berbagaiEremu dialektalak zelan sortzen diran jakin ahal izango dau lan honen bidez irakurleak, zein eremu dialektal mueta dagozan, zer dan zehatz dialekto bat, zelan finkatzen diran dialekto baten muga geografikoak, zelan jokatzen dauen hizkuntzalariak dialektoaren ezaugarri bereziak erabilten...
Hamahiru euskal estreinaldi izango dira Leioako Umore Azokan
2009-05-19 15:42 KultureaAsteburu honetan, maiatzaren 21etik 24ra bitartean, Leioako kaleak umorez jantziko dira Leioako Umore Azokearen hamargarren edizinoan parte hartuko daben 472 ikuskizunei esker. Ikuskizun horreetatik 13, euskal taldeen estreinaldiak izango dira.
'Rock Terapia', Lor bizkaitarren lan barria plazan
2009-05-07 11:33 MusikeaElorrioko Lor hirukoteak estudioko hirugarren lan barria aurkeztu dau 'Rock Terapia' Atxeh Independent Records diskoetxearen eskutik.
Internetek eta teknologia barriek hitzordua dabe Tolosan maiatzaren 1, 2 eta 3an
2009-04-29 18:50Tolosako Udalak eta Euskaltel Fundazinoak III. Gipuzkoa Encounter topaketea antolatu dabe. Informatikearen alorreko topaketan 700 parte-hartzaile eta 400 ordenagailu baino gehiago izango dira.
Euskereak 300.000 elebidun irabazi ditu azken 25 urteotan
2009-04-27 12:41 Euskerea berbagaiAraban, Bizkaian eta Gipuzkoan % 15 hazi da elebidunen kopurua 25 urtean; herrialde horreetan 755.640 lagunek ekien euskeraz, 2006an (1981ean baino 325.000 gehiagok). Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoakoak batuta, 873.000 inguru dira elebidunak.
Oihane Perearentzat txapela Arabako Bertsolari Txapelketan
2009-04-06 10:30 BertsolaritzeaOihane Perea aguraindarrak 609,5 puntu eskuratu ditu eta Asier Otamendi bigarren sailkatu da 588 puntugaz; biek parte hartuko dabe udagoienean hasiko dan Euskal Herriko Txapelketa Nagusian.
Olerti aldizkaria sortu eban Santi Onaindiak orain 50 urte
2009-01-15 11:49Karmel aldizkariaren gehigarri moduan argitaratu eban Santi Onaindiak (Amoroto, 1909 - Euba, 1996) Olerti aldizkariaren lehen zenbakia 1959ko urtarrilean Zornotzako Larrean, oso-osorik poesiari emona.
'Peru Tximaluze' liburua Durangoko azokan salgai
2008-12-05 13:23 KultureaJürgen Lange alemaniar jatorrizko zeberioztarrak itzuli ditu txikitatik ezagutzen zituan ipuinak. Marrazkiak lortzeko be bera jarri zan kontaktuan Frankfurten liburuak daukan museoagaz eta liburuak alemanieraz daukan grazia ez galtzeko, bertsolari bati eskatu eutsan itzulpena bertsotan ipinteko. Bertsolari hori Zeanuriko Jurek Ziemkiewcz dogu.
'Ahotsenea'sortzaileen gunea abian
2008-12-03 14:48Ahotsenearen aurkezpena datorren zapatuan, abenduaren 6an izango da Durangon, Landako Elkartegian. Ekitaldiak 10:00etatik 15:00etara izango dira. Tartean Mikel Laboari omenaldia eskainiko jako.
Nafarroako euskerazko hedabideen adierazpena, diru-laguntzen desblokeoaren aurrean
2008-12-02 14:59 Euskerea berbagaiNafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu barri dau bagiletik blokeauta eukan euskera hedabideetan sustatzeko diru-poltsa. Asmo horretarako gordeta zituan 310.000 eurotatik, 240.000 banatuko ditu zehatz.
Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, euskal herri erakundeen konpromisoa: adostasuna, atxikimendua eta erabilerea
2008-12-02 11:40 Euskerea berbagai Adierazpen instituzionala 2008ko Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harianEusko Jaurlaritzeak, hiru foru aldundiek eta Eudelek adierazoten dabe hizkuntza minorizatu bat normaltasunera heltzeko, ezinbestekoa dala hizkuntza horrentzako bizigiro egokia, eta bizigiro hori sortzen eta horri eusten, euskal gizartea osotzen dogun guztiok euskal hiztun izan edo ez konprometidu behar garela, nor bere hizkuntz aukereari uko egin barik, baina baita hurkoarena erraztuz be.