Nafarroako euskerazko hedabideen adierazpena, diru-laguntzen desblokeoaren aurrean

z 2008-12-02 14:59   Euskerea berbagai

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu barri dau bagiletik blokeauta eukan euskera hedabideetan sustatzeko diru-poltsa. Asmo horretarako gordeta zituan 310.000 eurotatik, 240.000 banatuko ditu zehatz.

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu barri dau bagiletik blokeauta eukan euskera hedabideetan sustatzeko diru-poltsa. Asmo horretarako gordeta zituan 310.000 eurotatik, 240.000 banatuko ditu zehatz.

Nafarroan euskeraz dihardugun hedabideok, neurriak zuzenean eragiten deuskun heinean, ondoko hau adierazo nahi deutsagu Nafarroako Gobernuari eta gizarteari, oro har:

• Lehenengo eta behin, autortu eta eskertu nahi dogu Hezkuntza Sailak eta Euskarabideak egin dabenn ahalegina, partzialki bada be, poltsa desblokeetea ekarri dauena, eta Xabier Azanzak zein Hezkuntza Sailburu Carlos Perez-Nievasek azken asteotan geugaz batzeko eta gure egoerearen barri jasoteko azaldu daben prestutasuna.
• Ahalegin hori eskertuta eta autortuta be, argi eta garbi itxi nahi dogu aurrekontuan gordeta egoan kopurua, eta, zer esanik ez, azkenean banatuko dana, nahikoa izatetik oso urrun dagoala. Ideia bat egiteko, 240.000 euroko poltsa horretatik, % 65 (156.000 euro) izango da euskera hutsezko hedabideentzako, hau da, euskeraz dihardugun hedabideon aurrekontu globalaren % 7,6 baino ez.
• Era berean, argi adierazo behar dogu aurten diru-laguntzakaz pasau dana erabat onartezina dala, eta ezin dala errepetidu: urte hasieran diru-kopuru bat iragarri, hile batzuk geroago kopuru hori zerora murriztu, azkenean iragarritakoaren % 77 banatzeko. Euskerazko hedabideon sektorean 30 medio ari gara (11 aldizkari, 6 irrati, 2 telebista 11 agerkari digital), 56 profesional danetara, Iruñerri, eta Iruñerritik iparraldeko nafarrei zerbitzua emoteko. Hareetako batek be merezidu ez dauen errespetu falta handia da hareen guztien egunerokotasuna kolokan jartea, jarri izan dan moduan.
• Euskerearen Legeak euskerea sustatzeko agindu argia emoten deutso Gobernuari. Hedabideon kasuan, sustapen hori laguntza egonkor eta nahikoen bidez gauzatu behar da, gure jarduerea lasaitasun eta duintasun baldintza minimoetan garatu ahal izateko. Gogoratu beharra dago euskerazko aldizkari, irrati eta telebistok, txikiak izanik be, ekarpen handia egiten deutsegula bai euskerearen normalizazinoari, inguruko barriak euskera hutsez landuz herritarrei informazinoa euskeraz jasoteko ohiturea sortzen dogulako, eta bai gure inguruan bizi diranei be, hedabide handiagoetan nekez agertzen diran barriak hurrekotasunez jasoteko aukerea emoten deutsegulako.
• Aurreko hori guztia, gure ustez, epe ertain-luzeko hitzarmen baten bidez baino ezin da lortu. Hitzarmen horrek argi jaso beharko leuke zein dan euskerazko hedabideon zeregina, zeregin hori duintasunez beteteko zer behar daben, behar horreetan zenbateko laguntza emon behar dauen Gobernuak, eta laguntza hori jasoteko zelako baldintzak bete behar doguzan hedabideok.
• Esangura horretan, idatzi hau sinatu dogun hedabideok erabateko prestutasuna adierazi nahi diogu Gobernuari mahai baten inguruan jesarri eta hitzarmen horren zehetasunen inguruan berba egiten hasteko. Gure ustez, alkarlanean aritzea da ataka honetatik atara eta alde biotarako onargarria ez eze onuragarria ere izan daitekeen akordio batera heltzeko bide bakarra.


Iruñean, 2008ko abenduaren 2an

Ttipi-ttapa, Xuka, Guaixe, Nabarreria, Kotarro, Karrika, Xapo, Marmari, Mailope, Zorroka eta Pulunpe aldizkariek, Xorroxin, Beleixe, Karrape eta Esan-erran irratiek, eta Ttipi-Ttapa eta Xaloa telebistek, Topagunea, Euskara Elkarteen Federazinoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu