Larre-aldaketea: baserritik Gorbeiara

z 2007-05-22 02:00
Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre-aldaketan parte hartzeko aukerea dago datorren domekan, maiatzaren 27an, Zeanurin

Urtero udabarrian naturea neguko lozorrotik izartzeaz batera, larre-aldaketearen lekuko izaten da Gorbeia, abelgorri, behor, ahuntz eta batez be ardiak mendira eroaten dituelako.

Urtero udabarrian naturea neguko lozorrotik izartzeaz batera, larre-aldaketearen lekuko izaten da Gorbeia, abelgorri, behor, ahuntz eta batez be ardiak mendira eroaten dituelako. Datorren domekan, maiatzaren 27an, Elexartza baserritik abiatuz Arrabako landaraino egingo dan larre-aldaketan Enrike Etxebarria artzaina eta bere artaldeari laguntzeko aukerea eskaintzen dau Ipizki Taldeak.

Antxinako indarragaz ez bada be, oraindino bizirik dago abeltzantzea Gorbeia mendiaren inguruetako herrietan. Lur honeetan aspaldidanik abelgorri, zaldi, ahuntz eta batez be ardiek bazkatzen dabe. Eguraldiaren aldaketen ondorioz, Gorbeialdeko abeltzainek mendiko larreetatik alde egin behar izaten dabe. Lehenengo edurrakaz batera abeltzainak eta euren ganaduak haraneko barrutietarako bidea hartzen dabe eta hor egoten dira ia-ia udabarriaren azkenetara arte.

Udabarria uda bilakatzen dan neurrian, barriro hartuko dabe gorako bidea basoko ganaduek, hurrengo negura arte Gorbeiako landa emonkor eta freskoetan bazkatuz. Eta hori izango da datorren domekan, maiatzaren 27an, Enrike Etxebarriak eta bere artaldeak egingo dabena Elexartza baserritik abiatuz Arrabako landaraino heltzen dan bideari jarraituz.

Gorbeiatik bajatu zanetik baserri inguruan jagon dau artaldea Enrikek, eta azken hilebeteetan, neguan eta udaberrian artzaintzak eskatzen dituan lanak egiteari gogor ekin deutso. Lehenengo axurien jaiotza, hazkuntza eta salmentea, eta gero esnebatzea eta gastaigintzea.


Gorbeiako egonaldia

Honezkero, Gorbeia mendian bedarra hazi egin da eta ganaduak hartzeko prest dagoz landak elikagai gozoa eskainiz, horregaitik bertara joango da Enrike artaldeagaz, hurrengo bi hilebeteetan bere ardiek emongo deutsen esne aberatsa erabiliz goi mailako gaztiak egiteko.

Garagarrilaren amaierara arte Arraban, Lekanda hatxaren oinarrian dauen txabolea izango da bere bizilekua eta artaldea jagotea, esnea batzea eta gaztiak egitea izango dira egunero egin beharko dituan lanak. Goizez eta arratsaldez, ehunetik gora ardiren errapeak igaroko dira Enrikeren eskuetatik, jarraian gaztaigintzari ekiteko. Holakoa izango da egunen joan-etorria, garagarrilaren 31k, San Inazio egunak, ardiak antzutu eta artzainaren udako mendiko egonaldia amaitu dala iragarri arte.


Larre-aldaketea, maiatzaren 27an Zeanurin

Hitzordua goizeko 9:00etan izango da Zeanuriko plazan. Hogei minutu geroago, Elexartza baserriare aurrean Enrike Etxebarriagaz alkartuko gara. Honek artalde batu eta haren arreba Ana Marik betiko ohiturea jarraituz, bedeinkatu egingo dau ‘San Joanek jagon daizala Arrabako landan’ esaldia esanaz. Arrabako landan Enrikeren txabolea bisitetako modua egongo da. Ondoren, aurreikusitakoaren arabera, eguerdiko 14:30etan helduko dira parte-hartzaileak Zeanurira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu