'Salmon Fishing in the Yemen'
2012-04-24 15:25 Zinema kritikakBaina, halango baten, pelikuleak okerrera egiten dau nabarmen. Emily Blunten personaiaren mutil-laguna gerran desagertzen danean, filma guztiz dramatikoa bihurtzen da, eta sinisgarritasuna galtzen dau. Atentaduak hasten dira, azpijoko politikoak... eta ez dau ezertan sakontzen.
- Zuzendaria: Lasse Hallström
- Gidoilaria: Simon Beaufoy, Paul Torday-en liburua oinarri
- Interpreteak: Ewan McGregor, Emily Blunt, K. S. Thomas
- Herrialdea: Britaina Handia.
- Iraupena: 107 minutu
- Generoa: komedia dramatikoa
Izenburu petral hori da filmak daukan gauzarik urratzaileena. Izan be, ganerako guztia ez da bape originala; Hollywooden egiten diren beste makina bat pelikuletatik hur. Halanda be, hasierea ez da txarra: zientzilari-funzionario aspergarri eta serio batek izokina Yemengo erreka baten hazteko agindu jasoten dau, hango jeke batek arrantzan egin gura dau eta. Abiapuntuak, beraz, komediarako aukerea emoten dau.
Ganera, Ewan McGregoren gatzbako jarrereak barre eginarazoten deusku, eta Kristin Scoth Thomas pantailan agiri dan momentuan jakin-mina handitu egiten da. Scoth Thomasen personaioak mamina dauka, eta zelebrea da.
Baina, halango baten, pelikuleak okerrera egiten dau nabarmen. Emily Blunten personaiaren mutil-laguna gerran desagertzen danean, filma guztiz dramatikoa bihurtzen da, eta sinisgarritasuna galtzen dau. Atentaduak hasten dira, azpijoko politikoak... eta ez dau ezertan sakontzen. Nahastre lar betiko istorioa kontetako: gizon-emakume biren arteko maitemintzea. Amaieran, ia ezinezkoa begitantzen jakun zeregina betetea lortuko dabe. Ezaguna egiten jatzue?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!