'Pulsiones SX' jentearen sexu-fantasiak ikertzeko proiektua aurkeztuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2011-03-11 13:49   Kulturea

Pulsiones SX proiektua aurkezteko asmoz, kabaret erotiko berezia egingo dabe zapatuan, hilaren 12an, Bilboko Hika Ateneoan, 21:30etik aurrera. Jaiak performancea, musikea eta ikusleen parte-hartzea izango ditu osogai nagusi.

Pulsiones SX proiektua aurkezteko asmoz, kabaret erotiko berezia egingo dabe zapatuan, hilaren 12an, Bilboko Hika Ateneoan, 21:30etik aurrera. Jaiak performancea, musikea eta ikusleen parte-hartzea izango ditu osogai nagusi.

Eragiten kolektiboko artistek sustatu dabe Pulsiones SX proiektua. Egitasmoaren helburua inkesten bitartez jentearen fantasia sexualak eta pornografiaren inguruko zaletasunak ikertzea da, eta informazino horregaz pornografiak beteten dauan papelaren ganean gogoeta egitea.

Proiektua probokatzailea eta dibertigarria izatea gura dabe, Barbarina Dar-Dar Pulsiones SX proiektuaren zuzendariak adierazo dauanez. Modu berean, abiapuntua pornografiaren analisi kritiko bat dala azpimarratu dau; izan be heterosexismoa eta androzentrismoa dira sexualidadearen errepresentazino mota honetan nagusi.

Pulsiones SX teoria feminista eta queer-a daukaz iturburu, eta trans kontzeptua, sadoa, pornoaren negozioa eta postpornoa jorratu gura ditu. Ez dogu pornoa gaitzetsi gura, baina porno hegemonikoa kritiketan dogu. Ez doguz betiko ideiak errepetidu nahi, azaldu dau Barbarina Dar-Dar-ek.

Zapatuko saiorako sarrerea librea da, baina jazkera erotikoa daroanak oparia jasoko dau. Kabaretaren helburua, gozetea eta parte hartzea izateaz gan, Ze porno? galdera-sorta aurkeztea izango da. Itaun-sorta honen bidez jasotako erantzunekaz artistek argazki-corpus bat sortuko dabe. Horren guztiorren emoitzea ikuskizun itxuran estreinauko dabe maiatzaren 6an, 7an eta 8an Bilboko La Fundicion aretoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu