'The tree of live'

Bizkaie! 2011-09-28 15:47   Zinema kritikak

Liluragarria, bakarra, hipnotikoa, berebizikoa. Adjektibo honeekaz heldu jaku The tree of live filma, Cannesen Urrezko Palmondoa irabazi ostean. Donostiako Zinemaldiko azken edizinoan, Zabaltegin proiektau zan eta kritika bikainak jaso zituan barriro be. Ez da film erraza, ez da pelikula komerziala.

Liluragarria, bakarra, hipnotikoa, berebizikoa. Adjektibo honeekaz heldu jaku The tree of live filma, Cannesen Urrezko Palmondoa irabazi ostean. Donostiako Zinemaldiko azken edizinoan, Zabaltegin proiektau zan eta kritika bikainak jaso zituan barriro be. Baina halako harrera ona ez da festibaletako kontua izan bakarrik. Izan be, Europa osoan ikusleek polito erantzun dabe. Eta hori ez da hain normala. The tree of live ez da film erraza, ez da pelikula komerziala.

Terrence Malickek handiguraz egin dau pelikulea. Bizitzaren miraria edo zentzua irudikatu nahi izan ditu, baina ez dau bere helburua lortu. Batzuetan lilurea sortarazoten dau, beste batzuetan, asperdurea.

Dana dala, Brad Pitt eta Jessica Chastain protagonista dituan istorioa primeran dago filmauta. Jaiotzea, umezaroa, bildurra, aitatasuna, amatasuna, heriotza... bizitzaren gertaerak bata bestearen ondotik datoz pelikulan. Zuzendariak bizitza osoa irudikatu nahi baeban, nahiko ondo lortu dau. Ezin dogu gauza bera esan Sean Pennen atalaz. Gehiegi nabarmendutako uri modernoen irudien bidez, samintasunez beteta egiten dauen berbaldia eztipoto begitantzen jat.

Baina pelikulearen arazo nagusia prologoan eta epilogoan ikusten dot, lirikoegiak dira. Egia da irudi ikusgarriak agertzen dirala, baina dagoeneko horrek ez gaitu ezustean atrapetan. La 2 kateko edozein dokumentaletan be ikusten doguz holangoak. Musika sinfonikoen bitartez, zuzendariak irudien edertasuna azpimarratzen dau. Baina, tira, horretarako ez dira behar hainbeste minutu. Erlijino usaineko berbak be sobran dagoz, nire eritxiz. Hobe erdiko atal horretan geratu izan balitz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu