Juan Kruz Igerabidek irabazi dau 2006ko Baporea Saria

z 2006-11-08 01:00   Kulturea
Adunako idazleak ‘ Kakotxen k herrialdea’ eleberriagaz irabazi dau Baporea Sariaren 17. edizinoa. Igerabidek bigarrenez irabazi dau Baporea Saria ze 1996an be irabazi eban, Karlos Linazasorogaz batera, Gau, gau, gau’ lanagaz.

Adunako idazleak ‘ Kakotxen k herrialdea’ eleberriagaz irabazi dau Baporea Sariaren 17. edizinoa. Igerabidek bigarrenez irabazi dau Baporea Saria ze 1996an be irabazi eban, Karlos Linazasorogaz batera, Gau, gau, gau’ lanagaz. Manu Lopez Gasenik epaimahaikidearen esanetan, ‘ Kakotxen k herrialdea’ oso eleberri entretenigarria da. Alegiazko bi erreinuren arteko hartu-emonak kontetan ditu eta emakumeen zorroztasunari esker bertan sortzen diran arazoak zelan konpontzen dabezan erakusten dau. Bestalde, ‘lankidetzea eta adiskidetasuna lako baloreak bultzatzen ditu, eta atrapau egiten dau irakurlea’, gaineratu dau igaz saria irabazi ondoren aurten epaimahaikide izan dan idazleak.

Irabazlearen lana kaleratzeaz ganera, SM argitaletxeak euskerazko produkzinoaren aldeko apustua egin dau. Horretarako, euskal idazle gehiagoren lanak argitaratuko ditu, irakurketea bultzatzeko ekimen barriak sustatuko ditu eta gaur egun dituan testu-liburuak euskeraz be kaleratuko ditu, hizkuntza horretan dauen eskaintzea zabaltzeko.

SM fundazinoa 1985ean hasi zan sari hau banatzen, eta 2007an 10.000 euroko saria emotea erabagi dau, haur eta gazteei euskeraz zuzendutako literatura indartu eta bultzatu guran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu