‘Bake-prozesua gaur: atzeraezinezko bihur daiten baldintzak’
2006-11-14 01:00‘Bake-prozesua gaur: atzeraezinezko bihur daiten baldintzak’ mintegiari atxikita, Sabino Arana Fundazinoak gaur, eguaztena, hilak 15, debate-mintzagune bat ipiniko dau abian bere www.sabinoarana.org webgune barrian.
‘Bake-prozesua gaur: atzeraezinezko bihur dadin baldintzak’ mintegiari atxikita, Sabino Arana Fundazinoak gaur, eguaztena, hilak 15, debate-mintzagune bat ipiniko dau abian bere web orri barrian, (www.sabinoarana.org); bertan bakearen eta alkarrizketearen alde lan egiten daben nazinoarteko hiru espezialistak zuzenean txateauko dabe eta internautek gaiari buruz egiten deutsezan galderei eta pentsamoldeei erantzungo deutsee. Hitzordua: arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara
Zehatz ondokoak dira txat horretan parte hartuko dabenak: Julian Hottinger, Friburgoko Unibersidadeko (Suitza) Zientzia Politikoetan doktorea eta gatazketako bitartekaritzan espezialistea; Matteo Zuppi, San Egidio komunidadeko laiko katolikoen mobimentukoa, eta Roelf Meyer, Hegoafrikako Defentsa eta Konstituzino Gaietarako ministro ohia (Nelson Mandelaren gobernuan).
Era berean, gatazka-bitartekaritzako hiru aditu horreek, biharamunean, eguenean, Juan Jose Ibarretxe lehendakariagaz batera parte hartuko dabe Sabino Arana Fundazinoak Bilboko Sheraton hotelean antolatu dauen mintegian. Jardunaldi horretan Euskal Herriko gaur egungo bake-prozesua aztertuko dabe goizeko 9:30etan hasita.
Topaketearen helburu nagusia, bake-prozesua atzeraezinezko bihur daiten zelan jardun aztertzea da, baita egoera barriak zelako aitzindaritzea beharko dauen, akordio politikoa zelan lortu daiteken eta haren izaerea zein izan behar dan aztertzea be, era horretara, euskal gizartearen adiskidetzea preparetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!