‘Xabiroi’ komikiaren zenbaki berezia plazan

z 2006-11-27 01:00

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoaren komiki honetako zenbaki barrian euskal idazle ezagunak erakarri nahi izan dira komikigintzara, egile bikote bereziak osotzeko asmoagaz.

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoaren komiki honetako zenbaki barrian euskal idazle ezagunak erakarri nahi izan dira komikigintzara, egile bikote bereziak osotzeko asmoagaz. Bertan istorio labur sorta benetan bitxia irakurteko aukerea izango da:

- Iban Zaldua eta Julen Ribasen ‘SUPERHEROIA’

Hurreko etorkizunean, Naiak denporea gelditu eta ezbeharrak ebitetako ahalmena dauka. Baina ez da lan samurra, bere ahalak erabilten dituan bakotxean zahartu egiten da eta.

- Asisko Urmeneta eta Marko Armaspachen ‘ANALISIA’

Gizon gazte bat, bi aste barru ezkontzen dalarik, HIV birusaren analisia egitera joan da, edo behintzat, hori uste dau berak. Baina analisteak galdetu deutso: ‘Zer zaitzate zu ezteietan, esposbarri ala jangai?’

- Arantxa Iturbe eta Manu Ortegaren ‘NORK MAITE DU NORAREN AMONA?’

Nora gaztea egunero joaten da zaharren egoitzara amonari liburuak irakurtera, baina beste norbaitek be irakurten omen deutso egunero amonari. Miresle sekreturen bat? Nor ete?

- Patxi Zubizarreta eta Iñaki G. Holgadoren ‘BIZITZA BIRZIKLATUAK’

Ali Ceutako kaleetan bizi da Europagaz amesetan. Kamiolari batek hara eroatea eskaini deutso diru truk. Ez daki zer egin. Zer jazoko jako joaten bada? Zer, barriz, gelditzea erabagiten badau?

Eta zenbaki berezia borobiltzeko komikiaren munduan ospe handia dauen gonbidatu baten ekarpena: Arthur Suydam estadubatuarrak azala eta Esoporen ‘IGELA ETA IDIA’ fabulearen egokitzapena egin ditu.

New Yorkeko komikilaria Heavy Metal aldizkariaren ohiko kolaboratzailea da, eta Mudwogs eta The Adventures of Cholly and Flytrup lan zoragarrien egilea. Conan, Tarzan eta Death Dealer marraztu izan ditu, eta gaur egungo Marvel Zombies sailaren azal arrakastatsuen egilea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu