Guns'N'Roses, Jamiroquai, Red Hot Chili Peppers eta Santana: Rock In Rio-Lisboa jaialdiko izarrak

z 2006-05-17 02:00   Musikea

Rock In Rio-Lisboa jaialdi erraldoia aurkeztu dabe gaur Meridan (Espainia), eta bertan izango diran izar nagusien artean, Guns'n'Roses eta Red Hot CHili Peppers talde estadubatuarrak, Jamiroquai britainiarra, Santana gitarrista mexikarra edota Shakira kolonbiarra nabarmentzen dira.

Jaialdi portugaldarraren bigarren edizinoa (lehena 2004an izan zan) maiatzaren 26an eta 27an, eta bagilaren 2, 3 eta 4an izango da, eta lehen aitatutakoakaz batera, Roger Waters Pink Floyd taldeko kide ohia, Anastacia kantari estadubatuarra eta Sting be azpimarra daitekez. Kontzertuak Lisboako Bela Vista parkean izango dira.

Pop eta rock kontzertu erraldoiez gan, jaialdiak musika elektronikoari dedikautako espazioa be izango dau, eta bertatik pasauko dira nazinoarte mailan ospe handia daben hainbat dj, besteak beste, Sound System, Carl Cox, Francois K, Soulwax edota Danny Tenaglia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu