'Telefonoa euskeraz' kanpainea Sarean

z 2006-05-17 02:00

Kontseiluak telefonoa zelan euskeratu azaltzen dauen aurkezpena zabaldu barri dau interneten, izan be, herritar ugari izan dira, telefono konpainien argibide falteagaitik, Behatokira jo dabenak telefonoa zelan euskeratu galdetuz.

Kontseiluak telefonoa zelan euskeratu azaltzen dauen aurkezpena zabaldu barri dau interneten, izan be, herritar ugari izan dira, telefono konpainien argibide falteagaitik, Behatokira jo dabenak telefonoa zelan euskeratu galdetuz.

Egunotan abian jarri dan ‘Telefonoa Euskeraz!’ kanpainea teknologia barrietan oinarritu da. Oraingo aurkezpena, Internet bidez zabaldutako bigarrena da hain zuzen be. 'Internetek erabiltzaileari erantzuteko aukerea emoten deutso, proiektuaren parte izateko aukerea, hain zuzen' , azpimarratu dabe. Beraz, aurkezpena jasoten dauenak telefono konpainiagaz hartu-emonetan jarteko modua eukiko dau klik bakarra eginaz. Gainera, enpresaren baten jarrerea salatzeko edo txalotzeko, www.euskararetelefonoa.com helbidean beste klik bat besterik ez dabe egin behar.

Internetez gainera, Kontseiluak beste zenbait euskarri be erabili ditu. Berbarako, 5.000 txartel banatu ditu herritarren artean, telefonoa euskeraz jartera animatuz. Alde batetik, AEKren euskaltegietan banatu dabe txartela. Izan be, sakelakoaren hizkuntza legez euskerea ezartzea, euskerea ikasteko ariketa aproposa izan daiteke; baita erantzungailua euskeraz grabetea be. Bestalde, Kontseiluaren ordezkariek euskerearen inguruko jaiak aprobetxau ditue banaketea egiteko. Esangura horretan, zapatuan, hilaren 21ean Iruñean izango dira, Euskal Eskola Publikoaren Egunean; hilaren 28an barriz, Elorrion izango dira, Ibiladia jaialdian.

Horrezaz ganera, sakelakoa, mezua zabaltzeko tresna legez erabili dabela aitatu dabe Kontseiluko ordezkariek: 'Tlf euskz, gztion knpromisoa! Psazaz mzua!' lako sms-ak bialdu ditue hilebete osoan zehar. 'Ezagunen artean zabaltzeko sms hau preparau daogu idazkera laburtuan gure artean euskeraz be komuniketea posible dala jakinarazoteko' adierazo dabe.

Erabilitako azken euskarria ikus-entzunezkoa izan da: zenbait kasutan telefonoa euskeratzea zein gatxa dan erakusten dauen umorezko bideoa zabaldu dabe internet bidez.

Kanpainearen eraginkortasunari buruz, 'herritar asko ari dira telefonoa euskeratzeko ahalegina egiten, baina konpainiak dira, oraingoz behintzat, erantzunik emon ez dabenak' , azaldu dabe.


Euskerea telefono konpainietan

Konpromisoa zabaldu baino lehen Kontseiluak telefoniaren munduak euskerea erabilteko emoten dituan aukerak aztertu ditu. Ondorioa: 'euskerearen egoerea telefoniaren munduan arduratzeko modukoa da ze ia-ia ez dauka ezelako presentziarik' .

Kontseiluko ordezkariek azaldu dabenez, telefono-zerbitzuetako enpresek ez dabe berezko hizkuntza lez euskerea ezartzen. Euskal Herrian lan egiten daben Estadu espainiarreko nahiz frantseseko telefono-zerbitzuetako enpresa garrantzitsuenak aztertu ostean, Telefónica, Movistar, Amena, Vodafone, Wanadoo, France Telecom, Orange edo Ono, euskerearen kaltetan gaztelerea nahiz frantsesa gailentzen dirala esan daiteke. Euskaltel enpresa euskaldunak berak be ez ditu zerbitzu guztiak euskeraz eskaintzen.

Ganera, enpresa horreen webguneei dagokienean, Euskaltelekoan izan ezik, euskerea ez dala aitatu be egiten salatu dabe Kontseiluko ordezkariek. Deigarria da gainera Telefónicaren kasua: www.telefonicaonline.com gunean katalana eskaintzen dau baina euskerea ez.

Telefono zerbitzua eskaintzen daben enpresez gan, sakelakoak egiten dituen etxeak be kontuan hartu ditu Kontseiluak azterketa honetan. Aztertutako enpresetatik (Nokia, Motorola, Sony/Ericsson, Siemens eta Alcatel), Alcatelek bakarrik eskaintzen dau sakelakoa euskeraz jarteko aukerea. Halan da be, ez dau Euskal Herrian saltzen dituan sakelako guztietan aukera hau eskaintzen azterketearen arabera. Siemens-en jarrerea arduratzeko modukoa da Kontseiluko ordezkarien arabera, 'izan be, bere webgunean katalana sakelakora deskargetako aukerea eskaintzen dauen arren, ez da gauza bera pasetan euskereagaz' .

Kontseilua aitatutako telefono zerbitzu enpresakaz eta sakelakoak egiten dituen etxeakaz karta bidez hartu-emonetan jarri da eta zerbitzua euskeraz emoteko eskatu deutse, oraingoz erantzunik jaso ez daben arren.

Gauzak holan dirala, herritarrek telefonoa euskeratzeko emon beharreko pausuak azaldu ditue: erantzungailua erabilten dauenak, hori euskeraz jartea; sakelakotik bialtzen diran mezuak euskeraz idaztea; operadoreei euskaraz berba egiteko eskatzea; webgunearen bidez e-mailen bat bialdu ezkero, euskeraz idaztea edo webgunea euskeraz jarteko eskatzea; sakelakoaren hizkuntza legez euskerea ezartzea. Hori Alcatel etxeko sakelakoa dabenek bakarrik egin leikie; beraz, beste erabiltzaile guztiak beren etxeagaz hartu-emonetan jarri eta eskatu beharko leukie.

Azken buruan, kobertura mezua euskeraz jartea eskatu beharko leuke erabiltzaileak. Oraingoz, enpresa batek be ez dau aukera hori eskaintzen; beraz, herritarrei eskatu deutse euren telefono enpreseagaz hartu-emonetan jarri eta zerbitzu hori euskeraz eskaintzeko eskatzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu