“Eutsi” filma ia amaituta

z 2006-08-01 02:00

Donostian eta Oarsoaldean grabau dabez “Eutsi” filmaren eszenarik gehienak, eta filmazinoa amaitu aginean dago (sei aste inguru iraungo dau guztira). Lana 2007ko udagoienean helduko da zinema aretoetara.

Donostian eta Oarsoaldean grabau dabez “Eutsi” filmaren eszenarik gehienak, eta filmazinoa amaitu aginean dago (sei aste inguru iraungo dau guztira). Lana 2007ko udagoienean helduko da zinema aretoetara.

“Eutsi”euskarazko film luze hau bagilaren 19an hasi zan grabetan Alberto J. Gorritiberearen zuzendaritzapean eta Baleuko nahiz Irusoin produkzino etxeek bultzatuta. “Aupa Etxebeste” eta “Kutsidazu bidea, Ixabel” pelikulen ostean jatorku proiektu barria, eta ETBren nahiz Eusko Jaurlaritzaren laguntzinoa jaso dau.

Pelikulak euskal gizartearen ardura eta arazoak azaleratuko dauz. Unai Iturriagak idatzi dau umore puntua daukan drama sozial honetako gidoia, Gorritiberaren laguntzaz. Protagonista nagusiak, barriz, Anjel Alkain eta Asier Hormaza dira, telebistan ezagun egin diran aktore bi.

Txirrindularitzeagazko grina daukien gazte bi dira. Daborduko 30 urtetik gorakoak dira eta beharrean egoera gatxa daukie, urte bi egin dabelako greban. Egoera horreri aurre egiteko, Frantziako Tourrean protesta ekintza bat egitea bururatuko jake. Buru-belarri jardungo dabe zeregin horretan, baina neskatila gazte bategaz (Oihana Martikorena) topauko dira. Hori dala eta, gazte bien arazoak eta bildurrak begi-bistan geldituko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu