Prioiei buruzko lanak irabazi dau Elhuyar Fundazinoaren IV. Tesien Saria

z 2006-06-20 02:00

Irabazlea, Zuberoa Marcos, Nafarroako Unibersidadeko ikaslea izana da. ‘Behi eroen’ gatxaren oinarri diran prioien eragina aztertzen dau Marcosen lanak.

La proteína que enloquece (Erotzen dan proteina) izenburupean aurkeztutako tesiaren laburpenak irabazi dau IV. Tesien Saria. Elhuyar Fundazinoak antolatzen dau sariketea, Basque Research web gunearen bitartez. Irabazlea, Zuberoa Marcos, Nafarroako Unibersidadeko ikaslea izana da. ‘Behi eroen’ gatxaren oinarri diran prioien eragina aztertzen dau Marcosen lanak. Ordenadore eroangarri bat jaso dau saritzat irabazleak. Bigarren saria unibersidade bereko beste ikasle batentzat —Iker Zuriguel— izan da. ¿Por qué agitamos el salero para echar sal? (Zergatik astintzen dogu gatzontzia gatza botatean?) lanagaz eroan dau bigarren saria Zuriguel fisikariak: bi lagunentzako asteburu bat landetxe batean.

2005ean irakurritako 23 tesiren laburpenak jaso dira aurtengo sariketan. Horreetatik, hamaika Euskal Herriko Unibersidadetik etorri dira; lau, Nafarroako Unibersidade Publikotik; zazpi, Nafarroako Unibersidadetik, eta bat, ESTIAko Unibersidadetik. Lanak euskeraz, ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez bialtzeko aukerea egon da eta tesigile batzuek hizkuntza bat baino gehiago erabili dabe.

Saritutako lanak eta parte hartu daben ganerako egileenak www.basqueresearch.com web guneko TESIEN SARIA atalean dagoz ikusgai.

Sariketa honetako babesleak Euskal Herriko Unibersidadea eta Mondragon Unibersidadea izan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu