Karlos Aretxabaletak irabazi dau Kaixomaitiaren I. Kontaketa Erotikoen Lehiaketea
2021-03-15 07:50 KultureaAdiorik ez kontaketea saritu dau epaimahaiak.
Gernikako Arbolearen oinordeko bat landatu dabe Artean
2021-03-12 13:47 Pil-pileanHerriak bandera barria dauela ospatzeko modu sinbolikoa izan da.
Yolanda Larreategi bizkaitarrak 'Ur eta lur' ipuinari esker irabazi dau Xabier Lizardi Saria
2021-03-12 12:36 KultureaApirilaren 18an hartuko dau saria, Xabier Lizardi jaio zanetik 125 urte beteko diran egunean.
Gernikako Lekuek Festibala, martiaren 13tik 21era
2021-03-12 11:48 MusikeaMusikea, erakusketak eta ikus-entzunezkoak izango dira.
'Erriberako Soinuak'-en bitartez musika tresna bihurtuko dira Erriberako Merkatuko eskailerak
2021-03-12 10:43 Pil-pileanBilbao Aurrera Planean jasotako sormen eta kultura-proiektuetako bat da.
Kaixomaitia, Kontaketa Erotikoen Lehiaketea azken txanpan sartu da
2021-03-12 10:08 KultureaMartiaren 13an emongo ditue sariak.
'Galdu dena azaldu dadila!' + 'Loinatzen loa' liburuen aurkezpena
2021/03/12 11:00
Online. |AurkezpenakHelbide digitala: meet.jit.si/ikaselkar
'Aitonen alabak: Emakumea izatea Erdi Aroan' bisita tematikoa
2021/03/28 .
Muskizen, Muñatones Gazteluan. |ErakusketakJanire Castrillo eta Irene López historialari gazteakaz dogu hitzordua Muñatones Gazteluan, Erdi Aroko euskal emakumeen bizitzaz berba egingo deuskuelako. Emakumeak komunidadean eta familia giroan, baserriko, gremioetako eta jarduera komertzialean egindako lana edo eguneroko betebeharretatik harago daben parte hartze politikoa dira gaur egungo ikuspegitik ezagutzera emongo diran gaietako batzuk.
Euren ikerketa-arloetan erreferentzia diran emakume talde batek zuzendutako konferentzien zikloaren lehen topaketea izango da hau eta 2021ean zehar El Pobaleko Burdinolan be eskainiko dira.
Janire Castrillo EHUko Gizartea, Boterea eta Kultura Ikerketa Taldean eta HILAME (Hidalgos, Labradoras, Mercaderes) egitasmoan dabil lanean. Disziplinarteko azken talde honek Euskal Autonomia Erkidegoko aldaketa sozioekonomiko eta kulturalak aztertzen ditu XIV. eta XVIII. mende bitartean. Horrezaz gan, Las mujeres vascas durante la Baja Edad Media liburuaren egilea da Janire, 2020an argitaratu dan bere doktorego tesian oinarritutako lana.
Dobako jarduerea. Bisitea, gaztelaniaz.
Erreserbak: elpobal@bizkaia.eus edo 629271516 (WhatsAppez be bai).
Argazkiak: Gaizka Basaldua, Otsolur.
Kafea eta Galletak.
2021/03/21 .
Gernikako Astran. |Musikea45 cerebros y 1 corazon. Maria Amal i Marcel Bages (17:00) + Peru Galbete (18:00)
Arrolagune - Oppidumaren Interpretazino Zentroa
2021/03/14 10:00-14:00
Arratzuko Arrolagune Interpretazino Zentroan. |JardunaldiakSarrerea deskargau hemen.
Emakume migratzaileen ekarpena autortu dau Bilboko Udalak
2021-03-12 08:36 Pil-pileanPolitikan, gizartean zein sorkuntzan egindako lanagaitik saritu ditu zazpi lagun.
Espainiako Kongresuak ofizialtasunaren aldeko erreformak bultzatzeko eskatu dau
2021-03-12 08:35 Euskerea berbagaiZazpi eskaeretatik hiru onartu ditue.
‘Kranston ikastetxea: munstroen eskola’ gaur helduko da EAEko zinema-aretoetara
2021-03-12 08:06 ZinemeaZinema Euskeraz programearen barruan dator.
VII. Loraldia. ABERE BA: ULU ALA ELE
2021/03/16 19:00
Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. |AntzerkiaSaio poetiko musikatua (palindromoak).
Bigara kolektiboa, Okene Abrego, Amorante
Berbak, irudiak eta musikea / 60 min
Musikea, berbea eta irudia batzen dituan ikuskizun poetikoa. Palindromoak (ezker-eskuin zein eskuin-ezker testuek eduki berbera dabe) izango ditugu abiapuntu. Bigara bikote sortzaileak Abere ba palindromo ilustratuen piztegia liburu ederra kaleratu eban igaz eta orain ikuskizun bihurtu dau. Proiektua modu esperimentalean landu dabe eta berben jokoa eta musikea buztartu. Amorante eta Okene Abrego musikariakaz batera sortutako esperientzia poetikoa izango da. Palindromoen simetria grafikoa eta hotsezkoa agertu eta harek dakarren berben topaketea parodietan dauen saioa.
VII. Loraldia. 'Odolekoak'. Antxine Mendizabal
2021/03/15 19:00
Bilboko Elkar dendan (Poza Lizentziatua). |BerbaldiakOdolekoak Antxiñe Mendizabalen azken liburua da. 1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontetan deusku idazleak hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen daben hiru matrioxka. Ama-alaba hartu-emonei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria. Liburu aurkezpen honetan Alaine Agirrek gidatuko dau barriketaldia.
VII. Loraldia. AZTIHITZA. AGUSTIN XAHO
2021/03/14 12:30
Bilboko Itsasmuseumen. |MusikeaArtistak: Ihintz Potorena, Asisko Urmeneta, Daniel Arbeletxe, Marianes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien (Irudia, testua eta kantua / 70 min).
Bizkaitar batzuek Atharratzeko trinketea erosi barri dabe eta bertako gazteei itxi, nahi daben moduan kudeatzeko. Baldintza bakarra, trinketean bertan sortu zan Agustin Xahori (1811n) omen egitea. Zuberotarrek onartu dabe ezohiko tratua. Baina hasteko… nor zan Xaho? Jazoera horreek emoten deutso hasierea irudiz, berbez eta kantuz eginiko bidaia honi.
Ikuskizuna baino lehen komikia izan zan. AztiHitza komikiak, hain zuzen, azken Literatura Euskadi Saria irabazi eban. Orain ikuskizuna plazaratuko dabe. Asisko Umenetak marrazkiak egingo ditue.
Irakurketa dramatizatuan, barriz, Daniel Arbeletxe, Mariañes Gorostiaga, Xanmari Hirigoien izango dira eta musika eta kantuan Ihitz Potorena.
Zuberoatik jatorku XIX. mendeko historian izan dogun personaia nabermenetako bat, baina ez oso ezaguna. Kontuan izan Agustin Xaho abertzaletasuna eta gure eskubide historikoen sortzailetako bat dala historialariek.
VII. Loraldia. 'Zura eta Ura'
2021/03/13 18:30
Bilboko Itsasmuseumen. |ErakusketakHamarkada gitxitan, itsasontziak eregiteko prozesuan, material sintetikoek egurra ordeztu daben neurrian, nortasunik bako zuritasun antzu batek estali dau itsas portuetako mendetako paisaje kromatikoa. Konrado Mugertzaren gogoeta honetatik abiatzen da Itsasmuseumeko Zura eta Ura erakusketea; bertan erakusten diran kresalezko edukiak ikusteko aukerea izango da eta jarraian, museoaren auditorioan gaiagaz lotuta Konrado Mugerza argazkilariaren irudiak eta gogoetak eta idazle biren, Miren Agur Meaberen eta Leire Bilbaoren testu literarioak buztartzen dituana.
Sarrerak hemen.
Sekula baino parte-hartzaile gehiago Ramiro Pinilla Lehiaketan
2021-03-11 13:49 KultureaTestuak bialtzeko epea amaituta, 192 lan jaso dituala dino Getxoko Kultur Etxeak.
XVIII. Laburbira: herrietan film laburren proiekzinoak atontzeko deialdia zabalik
2021-03-11 13:44 ZinemeaMartiaren 18ra arte zabalik dago XVIII. Laburbiran proiekzinoak atontzeko epea.












Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...