Bony Fields Chicagoko tronpetista beteranoa izango da buru 2021eko Musikairen

Bizkaie! 2021-07-01 09:22   Kulturea

Garagarrilaren 3tik abuztuaren 1era egitarau potoloa dakar Elorrioko Jaialdiak.

The Cuban Jazz Syndicate taldeagaz dator tronpetistea baina Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrea edo Juanma Urriza Quintet be gure artean izango dira. Antzerkiari jagokonez, Yllana eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots nabarmentzen dira, baita Ene Kantak taldea be. Paúl San Martín, Petti, María Berasarte, Audience, Xabier Leteri eskainitako omenaldia eta Freedonia madrildarren kontzertuak, danetara, Euskadi barrualdeko herri ederrenetako batean kaleratuko diran 13 ikuskizunak ditugu.

Kultureak udan ilargia maite dau eta hego haizearen laztana. Ilargipe epelean, kulturea zuzenean heltzen da bihotzera, bihotza sentibera baitago udako gauetan. Elorrion, udan, kulturea kalera urtetan dau.

Musikaire da ezohiko jaialdi bat eta programazinoa mazedonia moduko bat. Mazedonia honetan nahasten dira osogaiak, beti erakargarriak eta kalidadekoak, baita arte muetak eta jatorriak be.

Eta zerbiduten da aire zabalean, Elorrioko uriak gordeten dituan paraje zoragarrietan. Eta Elorrioko kaleetan ondare artistikoa oso garrantzitsua da, musikaz gozetako leku ezin hobea.

Badirudi turismoa dala urrun joatea, errekan behera, itsasorantza. Baina paradisua egon daiteke berton eta mendiz inguratuta. Elorrio, esaterako, paradisua bihurtzen da udaro. Sasoi honetan eskuzabal eskaintzen ditualako naturearen ederra eta arkitekturearen lilurea, historia eta aire edegiko kulturea, bisitak eta bizipenak. Hau guztia errekan gora, urrun barik.

Kultura kalean eta doban, edonoren esku, danon gozagarri.

Musikaire 2021

Kontzertuak eta antzezlanak Elorrioko Ganondo parkean izango dira eta euria egiten badau Arriola Antzokian; barikuetan eta zapatuetan, 20:00etan hasiko dira eta domekatan, barriz, 19:00etan:

Garagarrilak 3: Jazza, EIJO (Euskadiko Ikasleen Jazz orkestrea).

Hilaren 9an, Maestrisimo, YLLANA (Antzerkia).
Hilaren 10ean, Conciencia, FREEDONIA (Soul – Funk).
Hilaren 11n, Amaren intxaurrak - PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTS.

—————————————————————————————————————————————-

16an, Hertzainak: Nortasunaren erroak, JUANMA URRIZA BOSKOTEA (Jazz).
17an, LOREAK ETA ZAURIAK XABIER LETERI KANTARI — (Folk).
18an, French session, PAUL SAN MARTIN (Blues – Boogie Woogie).

—————————————————————————————————————————————-

23an, THE CUBAN JAZZ SYNDICATE (Latin jazz).
24an, “Manipulazio estrategiak”, PETTI (Folk – rock).
25ean, “Tolesdurak”, AUDIENCE (Rock).

—————————————————————————————————————————————-

30ean, Lurra eta bidea, MARIA BERASARTE (Folk).
31n, BONEY FIELDS (Blues – Funk).
Abuztuaren 1ean, Liluragarria, gorputz barrura goaz, ENE KANTAK.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu