BERtsOKETEA, udan

Bizkaie! 2021-07-02 08:49   Bertsolaritzea

Lehenengo beroketea garagarrilaren 9an izango da Izturitzeko Artetxea Gelan, 19:00etan.

Udan be bertsoak bere lekua izan daian eta irailean Xilabari ekingo jakola kontuan izanik, Bertsularien Lagunak Alkarteak saio ugari eskainiko ditu udan. Txapelketarako beroketa lez har daiteke BERtsOKETA egitasmoa, baina hori baino gehiago izango da, Ipar Euskal Herriko bazterrak girotzeko asmoz taularatuko baitira bertsolariak eta, esangura horretan, lehenengo beroketea garagarrilaren 9an izango da Izturitzeko Artetxea Gelan, 19:00etan.

Adi egon beraz zuen posta elektroniko eta sakelekoei eta belarriak luzatu! Mezu, ahoz aho eta sare sozialen bidez baino ez dabelako emongo honen barri!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu