Tartean Teatroak bere antzezlanen bideoak sarean ipiniko ditu

Bizkaie! 2021-07-01 12:25   Kulturea

Hilaren 8an hasita, hamar egunetik behin pieza barri bat ikusi ahal izango da.

'Ghero: azken euskalduna' antzezlana (argazkia: Tartean Teatroa) | Ikusi handiago | Argazki originala

Tartean Teatroak bere antzezlan historikoak zabaltzeko eta gizarteratzeko bide barri baten alde egin dau: interneten libre eta doban ipintea, nahi dauenak ikusi deizan. Garagarrilaren 8an hasiko dira, euren webgunean Ghero: azken euskalduna obrearen bideoa jarrita. 

Garagarrilean eta irailean, hamar egunetik behin ipiniko dabe bideo barri bat. Oraingoz, zazpi antzezlan sareratzea da asmoa.

Tartean Teatroak Euskal Herri osoan antzeztu izan dituan hiru obra ezagun ikusi ahal izango dira: Pankreas, Zergatik, Jamil? eta lehen aitatutako Ghero. Konpainiako kide Patxo Telleriaren eta Mikel Martinezen Ez Dok Hiru bikote artistikoaren lanak dira beste laurak: Euskal musikaren benetako istorioa, Euskarazetamol, Lingua Nabajorum eta Larru Haizetara

Euskerazko antzerkiaren alde egiteko beste aukera bat emotea izan da Tartean Teatrokoen asmoa. Etxean zein lagun artean, euskaltegian zein kalean ikusi zeinkez, antzezlan bakotxaren info osoagaz, azaldu dabe konpainiako kideek. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu