2021-2022 ikasturterako unibersidade-bekak eskatzeko epea zabalik

Bizkaie! 2021-07-01 09:10   Kulturea

Hezkuntza Sailak 28,5 miloe euro bideratu ditu.

Garagarrilaren 1ean edegi dabe datorren ikasturtean unibersidade ikasketak edo goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak eskatzeko epea eta hilaren 30era arte egongo da zabalik.

Hezkuntza Sailak bermatu dau baldintzak beteten dituen ikasle guztiek laguntzea jasoko dabela, ezarritako kopuruetan, aurkeztutako eskabideen kopurua eta eskatzaileen kopurua edozein izanda be.

Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkariak (EHAA-k) gaur argitaratu dau 2021-2022 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beken deialdia egiten dauen Agindua, mobiduteko zailtasun bereziak dituen ikasleen garraio-gastuak pagetako laguntzak bideratuko dituana.

Bekearen eskaerea eta izapidetzea elektronikoa izango da. Informazino gehiago hemen.

Beka honeek 2021-2022 ikasturtean Gradu edo Masterreko unibersidade-ikasketa ofizialak egiten dituen euskal ikasleei zuzenduta dagoz. Era berean, Goi-mailako arte-irakaskuntzak, Goi-mailako beste ikasketa espezifiko batzuk eta 25 urtetik gorakoak unibersidadean sartzeko trebatzeko ikastaroa barrubatzen ditu. Horretarako, unibersidadeko edo goi-mailako ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan edo Estaduko beste edozein lekutan egin daitekez.

Azken ikasturte honetan (2020-2021), 11.294 euskal ikaslek lortu dabe unibersidadeko beka orokorra, osogai guztietan edo osogaietakoren batean. Ondokoak dira osogaiak: Matrikula osogaia: zenbatekoa prezio publiko ofiziala izango da, 2021- 2022 ikasturtean zerbitzu akademikoetarako ezarritakoa; ikaskuntzeari laguntzeko eta eraldaketa digitalerako zenbateko osogarria; familia-errenteari lotutako oinarrizko zenbatekoa; uriarteko joan-etorriak; probetxu akademikoa; egoitzea: ikasleek, ikasketakaitik, egoitzaz aldatzeko egin behar dituen gastuak pagetako osogaia.

2021-2022 ikasturteko barritasun nagusiak:

- Beken kudeaketa aurreratua.

- Koefiziente zuzentzailea errentan, Covid-19gaitik.

- Ikaskuntzarako laguntzea, digitalizazino ikuspegia txertatuta.

- Malgutasuna erroldaketearen eskakizunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu