Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Km0 atondu dau

Bizkaie! 2021-07-01 13:33   Musikea

Garagarrilaren 7an, Ham Trio taldeak ekingo deutso.



Datorren eguaztenean, garagarrilaren 7, hasiko da Guggenheim Bilbao Museoan Art&Music Km0 programearen bigarren edizinoa, Museoko tabernako terrazan egiten dan zuzeneko jazz musika zikloa. Garagarrileko eta abuztuko eguazten iluntzeetan izango dira kontzertuak eta hurreratzen diranak zurtz eginda geratuko dira "kilometro 0" musika-taldeen erritmo eta nortasunagaz, giro lasaian eta lagunartean zuzeneko jazz musikaz gozetan daben bitartean.

Sarrerak Museoaren webgunean zein txarteldegian erreserbau daitekez (konbinau bat, ardao bi edo zerbeza bi) izango ditu bezeroak eta aurten aukerea dago pintxo bat be hartzeko erosketa-prozesuan gehigarri bat ordainduta. Sarrerea aldez aurretik erostea gomendatzen da, baina bertan be erosi daiteke eguaztenetan, lekua bete arte.

Kontzertuak arratsaldeko 19:00etan hasi eta 21:00etan amaituko dira:

Garagarrilaren 7an, HAM trio (Hilario Rodeiro bateria, Abraham de Román saxoa eta Marco Martínez gitarristea).

Garagarrilaren 14an, AMAIA Quartet (Amaia Izarzugaza ahotsa eta pianistea, Andoni Aizpuru saxoa, Jon Carranza kontrabaxua eta Unai Olabarri bateria).

Garagarrilaren 21ean, ADOS JAZZ Quartet (Olatz García-Erguin ahotsa, Javier Cuesta gitarristea, Jon Ander Amigo baxua eta Ander Hernández bateria).

Garagarrilaren 28an, Malu Garay Quartet (Malú Garay ahotsa, Raúl Sainz de Rozas gitarristea, Javier Mayor kontrabaxua eta Juan Luis Castaño bateria).

Abuztuaren 4an, Bittor Meabe Quartet (Josu Salegi saxo altua, Nerea Arrieta pianistea, Jesús Pérez baxua eta Bittor Meabe bateria).

Abuztuaren 11n, Gorka Iraundegi Quartet (Elsa Lizundia saxo tenorra, Jon López pianistea, Eric Surmenian kontrabaxua eta Gorka Iraundegi bateria).

Abuztuaren 18an, Juan Luis Castaño Quartet (Marcos Salcines pianistea, Raúl Sainz de Rozas gitarristea, Eric Surmenian kontrabaxua eta Juan Luis Castaño bateria).

Abuztuaren 25ean, Aritza Castro Quartet (Adrián Fernández gitarristea, Marcos Salcines teklatuak, Eric Surmenian kontrabaxua eta Aritza Castro bateria).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu