Esne Beltza & Amak buztartuta

Bizkaie! 2021-07-01 10:56   Musikea

Garagarrilaren 8an, Villabonan.

2021 urtean, Xabi Solano buru dauen Esne Beltzak taldeak ikuskizun barria eskainiko dau Amak (Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kris Solano) laukotearen laguntzeagaz. Hareen abestiei beste kutsu bat emon eta Amak taldearen ahotsakaz kolore barriagaz azalduko jakuz aurten.

Reggae estilora hurreratu eta moldaketa barriakaz, betiko indarrari eta mezuei eutsiko deutsee. Entzun aurrerapen kantua: Nafar Erreinua.

Esne Beltza + Amak zuzenean:

- Garagarrilaren 8an, Villabonan.

- Abuztuaren 27an, Arantzan.

Amak

Taldeak Usurbilen joko dau gaur, garagarrilak 1; 14an, Barakaldon; 16an, Andoainen; 17an, Ermuan; 24an, Zornotzan; eta 30ean, Markina-Xemeinen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu