‘Mendian Hil, Urian Hil’, ‘The Tears of Shiva’ euskal pelikulak Azpeitian
2021-07-01 08:17 KirolaBBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko 7 pelikula eskainiko dira Soreasu Antzokian.
Zinema jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozetako aukerea emoten dauen Mendi Tourraren seigarren edizinoa egingo da Azpeitian, Soreasu antzokian, garagarrilaren 6an eta 8an.
Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien zinemagintzako nazinoarteko film onenak eta barrienak aurkezten ditu Mendi Film Festivalak abenduro (aurten 14. edizinoa beteko dau abenduaren 3tik 12ra) eta han saritutako eta gehien nabarmendutako filmakaz osotzen da Mendi Tourra, urte osora zabaltzen dan zinema mostra ibiltaria. 2021ean, pandemiak pandemia, 6000 ikusle erakarri ditu, 17 herri eta uri desbardinetan proiekzinoak eskainita.
Mendian Hil, Urian Hil (Euskerazko Film Onena, Bilbon) eta The Tears of Shiva euskal pelikulak dagoz egunetako bakotxean buruan eta filmon zuzendariak, Iñaki Peña eta Mikel Sarasola, Soreasun batuko dira, baita lehen pelikulan protagonista bereziak diran Aizarnako Arantxa Gurrutxaga eta Suku Maya. Mendi Filmeko Epaimahaiaren Saria irabazi eban L’Escalade Libérée Antoaine le Menestrel-i buruzkoa eta Aitamen Berezia jasotako Out of the Blue, Seb Montaz zuzendariarena.
Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba eta Lagun Onak Mendi Bazkuna batzen dira Mendi Filmegaz antolakuntzan. Azpeitiko Udala da babeslea eta Zineuskadik lagundutako ekitaldia da. Soreasu Antzokian eskainiko dira proiekzinoak 19:00etan hasita eta sarrerak 5 euroan salgai dagoz kulturaz.eus webgunean. Leihatilan ere salduko dira antzokian emanaldiak diren aldiro.
Jatorrizko bersinoetan eskainiko dira filmak, azpidatziakaz lagunduta.
Garagarrilaren 6an, martitzenean:
- CHARGE 2: irudiaren eta akzinoaren buztartze ikusgarria: muturreko eskiatzaileak eta eurekaz dabilen munduko drone gidari txapelduna.
- ATERPEAN ATERI: Mikel Sarasolak ur lasterretako abenturakaz egiten dau ames etxealdi bete-betean.
- L'ESCALADE LIBÉRÉE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Saria Antoine Le Menestrel eskalatzaile mitikoaren bizitzea eta pentsakerea.
- MENDIAN HIL, URIAN HIL: Mendi Film 2020 Euskerazko Film Onena Jagoletza aringarrietan espezialistea dan Iñaki Peña medikuak hausnarketarako proposamena dakar: zenbateraino eta zertan da desbardin heriotzea mendian eta urian? Zelan biziten da dolua? Senide edo lagun maitatuak galdu dituenen testigantzak batzen ditu film honek, tartean Pumori mendian hildako Beñat Arrueren ama Arantxa Gurrutxaga eta Suku Maya nepaldarra. Biak, Arantxa eta Suku, baita Iñaki Peña zuzendaria be, Soreasun izango dira filma aurkezten.
Garagarrilaren 8an, eguenean:
- THE TEARS OF SHIVA: Mikel Sarasola kayakista eta zuzendari donostiarraren lana. Nepalgo Karnali ibai sakratuan eginiko espedizinoa, haren konserbazino aldarria buruan dala. Mikel Sarasola zuzendaria eta protagonistea Soreasun izango da filma aurkezteko.
THE WURL: Wasatch Ultimate Ridge Linkup mendiko lasterketa gogor baten izena da, Salt Lake Cityko (Utah, AEB) erdigunetik ikus daitekeen 58 kilometroko mendi gandor amaibakoa. Emakume bi prest agertu dira, eskiakaz, ibilbidea neguan egiten daben lehenak izateko.
- OUT OF THE BLUE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Aitamen Berezia. Suitzako Oberland mendietan odisea bertikal liluragarria: highline, akroyoga, spacenet, zapi aereoak, parapentea, windsuitak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!