'Kirolean ere euskaraz' kanpaineari esker Sopelako udal kiroldegiko areto-jardueren % 50 euskeraz eskainiko dira
2013-09-16 18:45 Euskerea berbagaiKirolean ere euskaraz kanpainearen nondik norakoak azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dau gaur Sopelako Udalak. Bertan izan dira Betitxe Saitua (Sopelako Udaleko Euskera Zinegotzia), Koikili Lertxundi (Itzarri Consulting), Mikel Begoña (Aitxu! Euskara Taldea) eta Unai Espina (Serviocio, udal kiroldegia kudeatzen dauen enpresea).
Emakume artistak eta emakumez osotutako konpainiak nagusi XII. Bilboko Zirkuituan
2013-09-16 18:01 kulturbizUdako oporren ostean, XII. Bilboko Zirkuituak bere programazinoari ekingo deutso urriaren 3tik abenduaren 19ra uriko hainbat udaltegitan hamar konpainiek eta artistek eskainiko dituen 16 antzezlan batuz.
Argazki erakusketa batek Bilboko uri-mobikortasunaren eta garraio publikoaren historia berreskuratuko dau
2013-09-16 15:25Erakusketea Arenaleko Kaian egongo da ikusgai irailaren 16tik 22ra, Mobikortasunaren Aste Europarraren ospakizunagaz (MAE) bat eginez. Astearen azken egunean, domekan, hilaren 22an, Bilbao nire kotxe barik! eguna ospatuko da.
Plentziako Esaera Zaharren Txapelketan izena emoteko epea irailaren 23an amaituko da
2013-09-16 13:55 BertsolaritzeaMartxan dago Plentziako Esaera Zaharren Txapelketearen laugarren edizinoa, Zakua zabalik, eskuak ugari lemapean. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea, irailaren 23ra arte, hain zuzen be. Txapelketea bera hilaren 28an egingo dabe.
Uxue Alberdik eta Xabier Amurizak literaturearen eta bertsolaritzearen arteko alkarreraginak aztertuko ditue Bilbon
2013-09-16 11:53 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Eztabaidak Literatureagaz egitarauaren barruan, Uxue Alberdi idazle eta bertsolari gipuzkoar gazteak eta Xabier Amuriza bertsolari eta idazle bizkaitar beteranoak literaturearen eta bertsolaritzearen arteko alkarreraginak azalduko ditue irailaren 17an, Bidebarrietako Liburutegian, 19:30ean. Ekitaldia Goizalde Landabaso idazle eta kazetaria izango da gidari.
Pozalaguako kobazuloa, '2013ko txokorik onena'
2013-09-13 15:29Repsol gideak urtero aukeratzen dau urteko txokorik edo bazterrik onena, eta Enkarterriko Pozalaguako kobazuloa izan da aurtengo saritua. Internet bidez botoa emoteko epea zarratuta, goizeko hamarrak aldera baieztatu dabe Karranzako kobazuloa izan dala boto gehien jaso dituana, 741.663 boto, hain zuzen be.
BilboArgazki erakusketa eta berbaldi egitaraua urrian abiatuko da
2013-09-13 15:04 KultureaEuskal Herriko Argazkilari Taldeen Alkarteak BilboArgazki ekimenaren zazpigarren edizinoa aurkeztu dau. Erakusketak, berbaldiak eta tailerrak eskainiko ditue aurten. Inaugurazinoa urriaren 17an izango da, Los Mundos espazioan.
UPV/EHUk ‘Nafarroa, 1936’ memoria historikoaren eta Gerra Zibilaren gaineko erakusketea antolatu dau
2013-09-13 14:32 KultureaJose Ramon Urtasun artista plastikoaren koadroen bidez, 1936ko matxinada militarraren testuinguruan frankistek Nafarroako hainbat herritan egindako zapalkuntzaz egiten da gogoetea.
Eusebio Maria Azkue omenduko dabe Lekeition, irailaren 20an
2013-09-13 12:04 KultureaEusebio Maria Azkueren jaiotzearen 200. urteurrena dala-eta ekitaldi berezia egingo dabe Lekeitioko Udalak eta Euskaltzaindiak irailaren 20an. Maitane Larrauri alkateak, Jon Kortazar idazleak, Josu Bijuesca ikerlariak, Xabier Altzibar irakasleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hartuko dabe parte.
Mikel Ayllon arabarrak irabazi dau XVI. Igartza Saria
2013-09-13 11:31 KultureaDeialdi honetan hogeita bost proiektu aurkeztu dira, eta Mikel Ayllonen Ez tiro egin anbulantziei izeneko eleberri proiektua irabazletzat jotea adostu dabe Uxue Alberdi, Igor Estankona eta Xabier Etxeberria epaimahaikideek.
Mendi Film Festivalen saritutako bi filmek beste garaikur bana irabazi dabe Poloniako Soptkania mendi zinemaldian
2013-09-13 11:06 BarriakPoloniako zinemaldian, barriz, gizakia muturreko baldintzetan islatzen dauen film onenaren saria irabazi dau Vladimir Cellierren Silbergeier film labur frantziarrak; Anne eta Eric Lapied frantziarren Himalaya Le Village Suspendu iraupen ertaineko filmak, barriz, mendiko herrien alderdi gizatiarra, kulturala eta arte arlokoak hobeto azaltzen dituan lanaren garaikurra eskuratu dau.
Invisible Express film laburren lehiaketan izena emoteko azkenengo egunak
2013-09-13 11:04 BarriakIrailaren 16an amaituko da Invisible Express film laburren lehiaketan izena emoteko epea. Lehiaketea bera hilaren 18an hasi eta 25ean amaituko da, Bilbon. EHUko ikasle guztiek daukie parte hartzeko aukerea.
Habanera eta itsas doinuak protagonista Getxon
2013-09-12 18:36 MusikeaHabanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon bihar, hilak 13, hasi eta domekara, hilak 15, bitartean, Getxoko 27. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Boira eta Mestre D'Aixa talde katalanak eta Biotz Alai abesbatza getxotarrak parte hartuko dabe Areetako Geltokia plazan.
Bilbon euskerea ikasteko deia egin dabe euskaltegiek eta Udalak
2013-09-12 17:36 Euskerea berbagaiBilbotarrak euskaltegietara erakarri gura doguz, euskalduntze bidean jarri. Bertan topauko ditue euskerearen ikaskuntzea, erabilerea eta normalizazinoa sustatzeko tresnak, azaldu dabe.
Maider Lopezen 'Making ways' lana ikusgai, Istanbulgo Biurtekoan
2013-09-12 15:32 KultureaArtista donostiarrak Making ways (2013) egitasmoa eta Ataskoa lana aurkeztuko ditu egunotan Istanbulgo 13. Biurtekoan. Irailaren 14tik 20ra bitartean egingo da biurtekoa, eta arlo publikoa foro politiko zelan bihurtzen dan aztertuko dau.
77ko giroa eta egoerea dakarz Bide Ertzean taldeak lan barrian
2013-09-12 15:29 Musikea77ko garaia hartu dogu ardatz eta abiapuntua jakinmina izanik, memoria historikoaren aldarrikapenagaz batera, transizino garaia testuinguruan kokatu eta sasoi horren ganeko hausnarketea egitea izan da asmoa. 1977an, Goardia Zibilak kontrol batean hildako Sebas osabea gogoratu eta bolada horretan ahaztuta geratu ziran biktima asko gogoan izanik etorri da diskoa.
Poesia, musikea eta ikus-entzunezkoak, Euskal Poesiaren V. BBK Jardunaldietan
2013-09-12 14:42 jardunaldiakEuskal Poesiaren V. BBK Jardunaldiak irailaren 16an abiatuko dira Bilboko BBK Aretoan. Bost saiotan, hilaren 20ra bitartean, Galatea eta Bide Ertzean taldeak, Travesía de Bilbao eta Las cicatrices del aire dokumentala, eta Tachia Quintanar aktorea izango dira protagonista nagusiak.
Irailaren 26an, '160 metros' dokumentalaren 3. atala aurkeztuko dabe Bilbon
2013-09-12 12:10 Barriak160 metros: una historia del rock en Bizkaia serie dokumentalaren 2. atala joandako irailaren 6an Interneten zabaldu ostean, hilaren 26an, eguenean, 3. atalaren jai-aurkezpena izango da Bilboko Kafe Antzokian, 20:30ean.
Eusko Jaurlaritzeak akordio zabalak proposatu ditu euskerea burruka politikotik atarateko
2013-09-12 11:22 Euskerea berbagaiPlanaren garrantzia nabarmendu dau Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, datozen urteetako hizkuntz planifikazinoa zehaztuko dauen esparru orokorra ezartzen dauelako. Edozein hizkuntzaren suspertze prozesuaren arrakastea bermatzeko hiru faktorek bat etortea beharrezkoa dala esan dau, hau da, lege esparru egoki bat, hizkuntza politika eraginkor bat, eta herritarren atxikimendoa edo aldeko jarrerea.
Gurasoei zuzendutako kanpainea abiarazo dabe euskaltegien sareak eta hezkuntza eragileek
2013-09-11 18:36 Euskerea berbagaiEuskaltegi publiko zein pribatuek eta hezkuntza arloko eragileek Transmisioa gure esku. Gurasoei begira izeneko kanpainea jarri dabe martxan, gehienbat familiei begira, eta euskerearen transmisinoa bermatzeko helburuagaz. Ekimen honen bidez, euskaltegiek dei egin deutse gurasoei euskaltegietara hurreratu eta euskerea ikasi deien.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...