Erabagiteko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikea Bartzelonan
2013-09-11 15:40Bartzelonan diran euskal herritarrei erabagiteko eskubidearen alde Euskal Herrian eregi nahi diran sare eta hartu-emonak azaltzea da helburua, danon artean ideia politiko propioetatik harago batzen gaituenaren alde indarrak alkartzeko deia.
Asteon amaituko dira Euskara Irakurle Taldean eta Emakumeak eta Literatura tailerrean izena emoteko epeak
2013-09-11 14:56 kulturbizForu Liburutegiak antolatzen dituan ikastaro eta tailerretan lez, izena emotea dobakoa da eta 20na plaza eskainiko dira. Parte-hartzaileak inskripzinoaren hurrenkerearen arabera onartuko dira. Izena emoteko bideak: Foru Liburutegian, telefonoz (944 06 77 02) eta posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.net).
Irailaren 28an, Soraluzen, egingo da aurtengo TopaEguna
2013-09-11 11:18 Euskerea berbagaiPil-Pilean euskera alkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak aurkeztu barri dabe irailaren 28an Soraluzen egingo dan TopaEguna. Euskaltzaleen jaieguna izatea nahi dabela azpimarratu dabe antolatzaileek. Euskaltzaleen ekarpenaren eskertze eta aldarrikapena izan nahi dau, baina jai eguna bere bai.
Ikasle Eguna azken aldiz ospatuko dau Ikasle Abertzaleak taldeak zemendiaren 16an
2013-09-10 18:17Mende laurena beteko dau aurten Ikasle Abertzaleak erakundeak, eta urteurrenagaz batera, aldaketak egingo ditu taldeak bere jardunean. Urtero Ikasle Eguna ospatzeari itxiko deutso, eguerdian Bilboko BilboRock aretoan eginiko ekitaldian azaldu dabenez.
Arma trafikoari buruzko 'Arma, tiro, bammm!' nobelea kaleratu dau Joan Mari Irigoienek
2013-09-10 17:31 KultureaJoan Mari Irigoienek aurkeztu barri dau arma trafikoari buruzko Arma, tiro, bammm! (Elkar) nobelea. Hari bi ditu liburuak, batetik, Bereibarko familia bat, bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana, eta bestetik, Balad al Xams-eko beste familia bat
Aiko taldeak 2013-2014ko Dantzaldi Ibiltaria aurkeztu dau Donostian
2013-09-10 15:42 KultureaIruñeak eta Iparraldek ekimenagaz bat egin dabe lehenengoz, Markina-Xemeinegaz batera. Horrenbestez, aurten bederatzi dira ikastaroa egiteko aukerea eskaintzen daben uri eta herriak: Donostia, Bilbo, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruñea, Azkain (Iparralde) eta Markina-Xemein.
Abandoko eleizate zaharra ardatz 'Osterak Bilboko Auzoetatik' bildumako hirugarren liburukian
2013-09-10 14:32 kulturbizIñaki Peredaren testuak eta Juanma Aparicioren argazkiak dituan liburuki honek, oinez egiteko bederatzi osteratxu edo ibilbide jasoten ditu. Liburuak planoak be baditu, eta horreei esker norberak bere kontura egin leikez osterak Abandoko egungo auzotik, eta baita Indautxutik, Olabeagatik, Zorrotzatik, Altamiratik, Masustegitik, Abusu-La Peñatik, Buiatik eta Errekaldeberritik be.
Irailaren 12an hasiko dira XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeen kontzertuak
2013-09-10 12:59 MusikeaBilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatuta, 566 talde aurkeztu dira aurten eta horreetatik 40 aukeratu ditue fase finalerako. Irailaren 12tik urriaren 24ra bitartean joko dabe Bilborock aretoan XXV. Bilbo Hiria Pop-rock Lehiaketarako sailkatu diran taldeek.
EHU 'mugara heltzear' dagoala dino Iñaki Goirizelaia errektoreak ikasturte hasieran
2013-09-10 11:18Ilusinoz eta gogoz ekin deutso urte barriari Euskal Herriko Unibersidadeak, halan adierazo eban atzo Iñaki Goirizelaia errektoreak 2013/2014 ikasturtearen hasierako ekitaldian. Sasoi gatx honeetan danon konpromisoa eta lana behar dogu, ganeratu eban.
Itxaro Borda, Lutxo Egia eta Urtzi Urrutikoetxea, PENen Kongresuan dagoz Islandian
2013-09-10 11:08 kulturbizPEN International 79. kongresua egiten dago egunotan (9tik 12ra) Reykjaviken. Mundu osoko idazleak batu dira Islandiako uriburuan, gai nagusia Muga digitalak — Hizkuntza eskubideak eta adierazpen eskubidea dabela.
Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdiak 25.000 lagun batu ditu
2013-09-09 18:20 MusikeaDomekan amaitu zan Getxoko 29. Nazinoarteko Folk Jaialdia. Lau egunez kontzertu eta jarduera ugari antolatu dira herrian, eta danetara 25.000 lagun batu ditue, antolatzaileek adierazo dabenez. Ekimen solidarioak be izan dira jaialdian, tartean, Gune Solidarioa, Munduko Eskulangintza Azokea eta Munduko Terrazea.
Iruñea-Bilbo I. Zeharkaldia egingo dabe irailaren 21ean
2013-09-09 15:50Nafarroa Kirol Elkarteak eta Club Deportivo Bilbaok Iruñea-Bilbo I. Zeharkaldia atondu dabe. Irailaren 21ean egingo dabe ibilbidea, goizeko zazpiretan hasita. 168 kilometro eta 6.000 metro positiboko desnibela dauka zeharkaldiak.
Asier Azpirozek irabazi dau Lizardi Saria
2013-09-09 15:27 BertsolaritzeaAsier Azpiroz eta Oier Aizpuruak oso saio bardindua egin eben, eta zarauztarra bigarren gelditu zan puntu bakarrera. Bertso onenaren saria be Oier Aizpuruak eroan eban, zortziko handiko lehen bertsoagaitik.
'Dantza Lanak / Basque Country' katalogoa aurkeztu dabe Etxeparek eta ADDE alkarteak
2013-09-09 13:00 KultureaEtxepare Euskal Institutuak eta ADDE Euskal Herriko Jantza Profesionalen Alkarteak alkarlanean sortu daben Dantza Lanak / Basque Country katalogoa aurkeztu barri dabe Fira Tàrrega azokan.
'Sacro Gra' dokumentalak jaso dau Urrezko Lehoia Veneziako Mostran
2013-09-09 12:21 BarriakGianfraco Rosik zuzendutako Sacro Gra dokumental italiarrak jaso dau Urrezko Lehoia; Italiako lan batek jaso dau aurten, 15 urtez saririk jaso barik egon eta gero, eta gainera dokumental batek jaso dau, jaialdiaren historian lehenengoz.
Todd Haynes zuzendari estadubatuarra izango da 61. Zinemaldiko epaimahaiburua
2013-09-09 11:59 BarriakDonostiako Zinemaldiko 61. edizinoko Epaimahai Ofizialeko burua Todd Haynes idazle, zuzendari eta produktore estadubatuarra izango da. Jaialdirako sarrerak asteon ipiniko ditue salgai: barikuan, hilak 13, Sail Ofizialeko galetakoak (Inaugurazinoa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez, eta ganerako kanaletan, irailaren 15ean; eta, beste saioetakoak, hilaren 15etik aurrera.
Xandra Villarren ‘Guztia Gardentasuna' izeneko lana aurkeztu dabe Bilbon
2013-09-06 12:41 KultureaIrailaren 6an, Bilboko Deustuko zubiko aginte-etxolan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeagaz loturea daben 23 ikasle eta ikerlarik sortu eta garatu daben Interbentzinoak Deustuko zubian proiektu artistikoaren zazpigarren erakusketea inaugurauko da. Gaur hasi eta irailaren 30era arte, Deustuko zubiko aginte-etxoleak Xandra Villarren Guztia Gardentasun interbentzinoa hartuko dau.
Euskerea eta helduen euskalduntzea Jaurlaritzearen lehentasuna dirala esan dau Urkulluk
2013-09-06 10:57 Euskerea berbagaiUrkulluren ustez, euskereak aurrera egin dauen saltoa, begiradea hezkuntza sisteman eta helduen euskalduntzean jarteari esker izan da, eta euskalduntzearen arloan lanean dabilzanen ahalegina goraipatu dau.
Bizkaiko Txakolinaren Tratuan Profesionaltasunari IV. Laboral Kutxa sariak baditu finalistak
2013-09-05 16:05 Jan edanakOndokoak dira finalistak: Lubarrieta (Zamudio), Gotzon (Bakio), Zarate (Bilbao) eta Jauregibarria (Zornotza) jatetxeak; eta Sustrai (Getxo), Barrukoa (Getxo), Hermo 2 (Galdakao), Copi (Astrabudua), El Bodegón (Barakaldo), Brass (Bilbo), Gaztandegi (Bilbo), Ramona (Bilbo), Corinto y Oro (Bilbo), D.O. Bilbao (Bilbo), Gure Toki (Bilbo) eta Patxi Larrocha (Bilbo) tabernak.
Lastimea txinarrak edo japoniarrak ez izana, jaaa, ze orduan bai ezagutuko genduala boom turistiko ikaragarria.
Gu iazlehenean izan ginan Suedia aldean, eta sano zozoak dira jai kontuotarako. Ea bermiotarrokaz jaiak ganoraz ospatzen ikasten daben behintzat....
Erantzuna | Suediako profesional talde batek Bermeoko jai, ohitura eta gastronomiari buruzko proiektu bat abiarazoko dau