Euskaltzaindiak 2012ko 'Euskera' aldizkariak kaleratu eta 'Bertze prediku batzuk' liburua sareratu ditu
2014-01-02 11:13 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak 2012an argitaraturako Euskera agerkariaren hiru zenbakiak argitaratu ditu, eta Bertze prediku batzuk liburua webgunean irakurgai ipini barri dau. Hori lanori Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumearen 16. zenbakia da, eta Gratien Adema Zaldubi-ren lana jaso da bertan.
Getxo 2014ko Europako Kirol Uri izentetan daben banderak jaso ditue udalerrian
2014-01-02 09:492014ko jarduera-egitarauan, Getxo Kirolakek dobako jarduerak abiatuko ditu herriko sektore guztientzako eta, batez be, kirolaren udal erakundeak estrategikotzat joten dituan sektoreentzako (adinekoentzako, eskolumeentzako, gazteentzako eta emakumeentzako).
Zinegabonak ekimenak pelikulak euro batean eskainiko ditu urtarrilaren 4an eta 5ean
2013-12-30 16:24 BarriakEuskadiko Filmategiak eta Zineuskadi alkarteak Zinegabonak egitaraua antolatu dabe Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, urtarrilaren 4an eta 5ean. Euro bakar baten truke ikusle gazteenek zinema pantaila handian ikusteko aukerea izango dabe.
'Avis eta Alba' gazteentzako trilogia, Aitor Aranaren proiektu barria
2013-12-30 14:35 KultureaAitor Aranak Avis eta Alba trilogia kaleratu barri dau Ibaizabal argitaletxeagaz. Irakurle gazteei zuzendutako misteriozko lana atondu dau idazle legazpiarrak, Ivan Mataren marrazkiak lagun dituala.
Joseba B. Lenoirrek lau kantako 'Tenpesta' diskoa kaleratu dau
2013-12-30 13:59 MusikeaHirugarren diskoa aurkeztu dau oraintsu Joseba B. Lenoirrek, lau kantako Tenpesta (Gaztelupeko Hotsak). Oraingoan bere ahotsa entzun ahal izango dogu, izan be hirutan kantetan dau eta. Biniloan kaleratu dabe bakar-bakarrik.
HABEk eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu barri dabe
2013-12-27 14:28 Euskerea berbagaiHezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek, HABEko presidente izanik, eta Euskaltzaindiko presidente Andres Urrutiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabela jakinarazo dau Akademiak. Akordio honen bitartez, erakunde biek euskerearen ezagutzan, erabileran eta sensibilizazinoan eragingo dabe eta hainbat ikerketa bultzatuko ditue.
'A la Bizkaina' dokumentala Santa Barbarako Nazinoarteko Zinema Jaialdian aurkeztuko dabe
2013-12-27 10:27 Jan edanakIgaz sortutako Screen Cuisine sukaldaritzeari eskainitako atal berezian aurkeztuko dabe Aritz Galarzak zuzendutako A la Bizkaina dokumentala. Santa Barbarako Nazinoarteko Zinema Jaialdiaren 29. edizinoa urtarrilaren 30ean hasi eta zezeilaren 9an amaituko da. Aktore ezagun-ezagunak sarituko ditue zinemaldi honetan, besteak beste Robert Redford, Cate Blanchett, Forest Whitaker eta Emma Thompson.
'Arotz. Egurraren Ibilbidea' martxan Urdaibaiko mendien ondarea eta dibersidadea ezagutzeko
2013-12-27 10:00Basoa, ondare artistiko, erlijioso eta historiko-industriala, arkitektura tradizionala, egungo egurraren erabilereak eta basoko aberastasunetik eratorritako gastronomia funtsezko elementu dira Arotz. Egurraren Ibilbidea proiektuan.
Euskaltzaindiak 'Euskal Herriko Udalen Izendegia' konsultagai jarri dau bere webgunean
2013-12-26 17:08Euskaltzaindiak Euskal Herriko Udalen Izendegia liburua sarean jarri dau, eta bere webgunean konsultau daiteke honezkero. Akademiaren Onomastika batzordeak landutako izendegia da, arau izaerea dau eta Izenak bilduma barriko 1. zenbakia da.
Donostiako Dock Of The Bay musika dokumentalen jaialdiak 18 film eskainiko ditu
2013-12-26 16:46 BarriakDonostiako Dock Of The Bay musika dokumentalei buruzko jaialdiaren zazpigarren edizinoa urtarrilaren 6tik 12ra izango da, eta 14 film eskainiko ditu lehiaketan eta beste lau lehiaketatik kanpo, Trueba zinema aretoetan eta Antzoki Zaharrean. Filmak ez eze, kontzertuak eta erakusketa bat be izango dira, antolatzaileek prentsaurrekoan jakinarazo dabenez.
Joseba Mikel Ugalde idazle bermeotarrak 'Urertzeko mamarrua' liburua argitaratu dau
2013-12-26 13:31 KultureaAntonio Agirre Urertze maisua izan zan igaz argitaratutako Hirurehun eta hamar segundo haiek liburuaren protagonistea, kaleratu barri dauen Urertzeko mamarrua lanean, barriz, haren ikasle bat da personaia nagusia. Koldo Lopategi Mamarru koaderno laranja batean idazten hasi da, irakurteaz, maitasunaz, heriotzeaz.
'Kresala' eta 'Piztiak eta piztitzarrak' Erroa argitaletxearen eskutik
2013-12-26 11:15 KultureaLiburu biak egokitu dituan Xabier Monasteriok nabarmendu dau euskerazko irakurketan abiatzen diranei zuzenduta dagozala bi liburuok, Euskara errazean bildumea osotzen daben aurreko lau izenburuak bezela, batez be euskaltegietan eta A eta B ereduetako ikastetxeetan dabilzan ikasleei begira.
Euskal Herriko Gazte Orkestreak hasi barri ditu Neguko topaketak Eibarren
2013-12-26 10:54 MusikeaAbenduaren 27an, barikua, Euskal Herriko Gazte Orkestreak (EGO) ate edegien jardunaldia egingo dau, Eibarko egoitzan. Musikari gazteen lanaz gozetako aukerea izango dabe bertara doazenek, eta ikasle zein irakasleekaz berba egin ahal izango da ganera. EGOren neguko topaketak abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 5ean amaituko dira.
Crystal Fighters eta Belako taldeak, 2014ko Bilbao BBK Live jaialdian
2013-12-23 17:14 MusikeaBilbao BBK Live jaialdiaren 2014ko kartela badoa apurka-apurka beteten. Daborduko, hogei talderen barri emon dabe antolatzaileek, azkenengoak, Crystal Fighters, Belako, Izal, Chet Faker, Shaka Ponk eta La M.O.D.A. Datorren urteko Bilbao BBK Live garagarrilaren 10, 11 eta 12an egingo da.
Durangoko Merinalde Eguna abenduaren 27an egingo dabe, Gerediagako Foru Zelaian
2013-12-23 14:48 kulturbizArrastiko zazpiretan hasiko dira ospakizunak Abadiñon, hilaren 27an. Urtero lez, Gerediaga alkarteak antolatu dau Durangoko Merinalde Eguna. Valentin de Zubiaurre musikariaren ganeko berbaldia eta haren pieza bat joko ditue.
Ana Toledo eta Jabier Kaltzakorta, Euskaltzaindiko Literatura Ikerketea eta Herri Literaturea batzordeetako arduradun barriak
2013-12-23 13:56 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak Literatura arloko batzorde bitan arduradun barriak izentau ditu. Halanda ze, Ana Toledo izango da aurrerantzean Literatura Ikerketa batzordeko burua, eta Jabier Kaltzakorta, Herri Literatura batzordekoa.
'Beyond the Edge' pelikulea, VI. Mendi Film Festivaleko irabazle
2013-12-23 12:52 BarriakLeanne Pooleyk zuzendutako Beyond the Edge pelikuleak irabazi dau Mendi Film Festivaleko Bilbao Hiria Sari Nagusia. Edmund Hillaryk eta Tenzing Norgayk 1953ean egindako Everest mendiaren igoerea kontetan dau. Urrezko Eguzkilorea eta 6.000 euroko saria jaso dabe lanaren egileek.
UPV/EHUk Euskera Plan Gidari barria onartu dau
2013-12-23 12:02 Euskerea berbagaiBi komunidade linguistikoentzat gustukoa izango dan unibersidadea sustatu nahi dau planak, eta bakotxak egiten dauen hizkuntza-aukerea oztopo ez izatea unibersidadeko talde desbardinek beren eginkizunak beteteko orduan, irakaskuntzan, administrazinoan nahiz ikerketa-arloan, esan dau UPV/EHUko Euskerearen arloko Xabier Etxaniz errektoreordeak.
Euskaltzaindiak sendo segiduko dauela adierazo eben Baionan egindako osoko bilkuran
2013-12-23 10:20 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak osoko bilkurea egin eban barikuan, hilak 20, Baionako Euskal Museoan. Akademian azkenaldian izandako desadostunen inguruko adierazpen ofiziala egin eben, eta ostean, Jean Haritschelhar zanaren omenezko hilbarri txostena irakurri zan.
Urtarrilaren 26an emongo ditue 2013ko Sabino Arana Sariak
2013-12-20 14:05 sariak-autortzakJuan Maria Uriarte gotzaina, Euskadiko Elikagaien Bankuen Federazinoa, Cafés Baqué, Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazinoa, Juan Eduardo Errazuriz Ossa eta Zumaiako Emakume Arraunlariak (Telmo Deun Arraun Elkartea) dira 2013ko Sabino Arana Fundazinoaren saridunak. Urtarrilaren 26an emongo ditue sariak, Bilboko Arriaga antzokian, 12:00etan.
























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...