Bartzelonako Euskal Zinema jaialdiak aurten lehenengoz egingo dau salto uriko zinema-aretoetara
2013-01-28 14:36 BarriakEuskal zinemea Bartzelonara bueltan da dauen kalidadea erakusteko prest. Eta beste urte batez Euskal Etxeak antolatzen dauen Euskal Zinema jaialdiaren eskutik dator. Aurten jaialdiak 8. edizinoa beteko dau eta lehenengo aldiz uriko zinema-aretoetara salto egingo dau, jaialdia urian zehar zabaltzeko lehen pausua emonez.
'One More Than One Voice', hizkuntzea, nortasuna eta komunidadearen ganeko gogoetea Artiumen
2013-01-28 13:34 KultureaHizkuntzea, ahotsa, nortasuna, autoridadea eta komunidadea kontzeptuen ganeko gogoetea osotu Katarina Zdjelar artista serbiarrak One More Than One Voice erakusketan. Apirilaren 28ra arte egongo da erakusketea Artium museoan.
V. 'Artistak Egoitzan'-ek Euskadiko artistak eta euskeraz egindako ikerketa edo produkzinoak izango ditu ardatz
2013-01-28 13:05 kulturbizAurtengo edizinoan ekimenak Euskal Herriko profesionalen, artisten eta taldeen lana eta euskeraz egindako ikerketa edo produkzinoak bultzatu nahi ditu. Hori dala eta, parte-hartzaileak Euskadiko konpainiak eta artistak izango dira. Martiaren 27ra arte aurkeztu ahal izango ditue euren proiektuak.
Asier Otamendi eta Paula Amilburu irabazle Araban
2013-01-28 10:12 BertsolaritzeaAsier Otamendi eta Aramaioko Paula Amilburu gazteak irabazi dabe finalaurreetarako txartel zuzena, eta besteak datorren astegoieneko azken hiru kanporaketen zain gelditu beharko dira, puntuazinoaren arabera pasetan diran 18 bertsolarien zerrendea osotzeko.
Antartikako helmugara heldu da Pakea Bizkaia
2013-01-25 14:55Unai Basurkok gidatzen dauen belaontzia hegoaldeko 65 graduko latitudera heldu da. Hiru hilebetez 7.000 itsas-milia nabigau ditu, joan dan urriaren 7an Bilbotik abiatu zanetik.
The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins, Azkena Rock jaialdiko kartelburu
2013-01-25 14:53 MusikeaAzkena Rock jaialdiko kartelburuen barri emon dabe antolatzaileek: The Black Crowes eta The Smashing Pumpkins. Bagilaren 28 eta 29an egingo da jaialdia, Mendizabalan, Gasteizen.
Ibone Belaustegigoitiak jasoko dau euskal emakumeen olinpismoari emondako 2012 Sabino Arana Saria
2013-01-25 14:23 sariak-autortzakXXIV. Sabino Arana Sariek euskal emakumeen olinpismoaz gan, beste zenbait persona eta erakunderen ibilbidea eta merituak autortuko ditue: Bart De Wever politikari flandestarra, Mari Puri Herrero bilbotar margolari eta grabatzailea, Gorabide adimen-urritasuna daben personen aldeko Bizkaiko alkartea, Euskal Herriko Txistulari Alkartea eta Idom enpresea.
Inazio Bastida 'Etxeberritxo' pandero-jotzaileren hiletea gaur egingo dabe Azpeitian
2013-01-25 12:09 MusikeaGaur barikua, hilak 25, egingo dabe Inazio Bastida Uranga Etxeberritxo pandero-jotzaileren hiletea Azpeitiko Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, 19:00etan. Eguenean hil zan, bihotzekoak jota, 70 urte zituala.
Nafarroako ikastolak liburuak askatzen dabilz
2013-01-25 10:21 kulturbizBadago gure inguruko gizarteari Nafarroako Ikastolek transmitidu nahi deutsien mezu bat: inplikauta dagozala jakintza eta kultureagaz eta hori erakusteko ekintza bitxi bat egitea proposatu dabe. Urtarrilaren 24tik aurrera ikastola guztietan liburuak askatzea gizarteari oparitzeko.
Kepa Acero aukeratu dabe '2012ko Abenturazale'
2013-01-24 17:48Kepa Acero getxotarrak 14.193 boto jaso ditu eta honenbestez Epic TV telebista kateak antolatzen dauen saria irabazi dau; komunikabidea snowboard, surf, eskalada eta mendi-bizikleta lako abentura eta kiroletan oinarritzen da.
Azken egunak Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketearen IX. edizinoan parte hartzeko
2013-01-24 13:30 sariak-autortzakSopelako IX. Maite Maitea maitasun gutunen lehiaketan gutunak aurkezteko epea zezeilaren 1ean amaituko da. Eskutitzek honako gaia landu beharko dabe: maitasuna edo maitasun eza, eta persona errealei edo errealak ez diranei idatzi ahal izango jake.
Urtarrilaren 30ean amaituko da Leioako Umore Azokarako proposamenak aurkezteko epea
2013-01-24 12:44 KultureaUrtarrilaren 30ean amaituko da 2013. urteko Leioako Umore Azokan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea. Azokea maiatzaren 16tik 19ra bitartean izango da, antolatzaileek adierazo dabenez.
'Dantza plazetan' egitarauak euskal jantzak zabalduko ditu Bilbon hamabigarrenez
2013-01-24 11:12 KultureaHemen da aurtengo Dantza Plazetan egitaraua. Bilboko kale eta plazetan euskal jantzak ikusteko aukera parebakoa izango dogu hurrengo astegoienetan, hilaren 26tik aurrera, hain zuzen be. Zapatuan, Salbatzaile jantza taldeak estreinauko dau egitaraua, 20:00etan, Santiago Plazan.
Zergatik huts egiten dauen politikeak aztertuko dau ‘Miradas sobre el fracaso’ topaguneak
2013-01-24 10:10Esperientzia eta kasuen analisia da Miradas sobre el fracaso bilerearen azken helburua. Azterketa horrek zer ez egin edo zer egin behar dan hobeto ulertzeko eta, batez be, aurreikusteko balio dau, adierazo dau Ander Gurrutxaga soziologoak.
Durango eta Montevideo, Pakea Bizkaiari esker hurrago
2013-01-23 17:25Gaur eguaztena, Durangoko Udaleko Kultura zinegotziak, Andoni Iruarrizagak, Pakea Bizkaiako ordezkaria dan Iker Basurkori Mikeldi bat (Mikeldia lau hankako erromatarren aurreko animalia baten irudia da. Durangon 1864an topau zan eskulturea da) grabatua dauen plaka bat emon deutso, Pakea Bizkaiako tripulazinoak Montevideon egin behar daben geldialdian, bertako Udalari emoteko.
Romano, Sclavis eta Texier hirukoteak edegiko dau aurtengo 365 Jazz Bilbao egitaraua
2013-01-23 17:09 Musikea365 Jazz Bilbaok zazpi kontzertu eskainiko ditu 2013an, lehenengoa Romano, Sclavis eta Texierrena izango da, zezeilaren 8an, Guggenheim museoan. Horrezaz gan, beste 16 emonaldi antolatu ditu Bilbao 700 Fundazinoak uriburuko hoteletan.
Josu Martinezek irabazi dau Tene Mujika Saria 'Presoaren betebeharra' izeneko proiektuagaz
2013-01-23 14:40 sariak-autortzakJosu Martinez zinemagile, idazle eta musikari bilbotarrak irabazi dau aurtengo Tene Saria, Presoaren betebeharra izeneko proiektuagaz; euskal presoek azken 50 urteetan kartzelatik egindako igesak edo igesaldi-saiakerak kontauko dira lan horretan.
Bermeoko Erroxape alkarteak Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea antolatu dau
2013-01-23 11:47 KultureaErroxape Bermeoko Emakumeen Alkarteak Narrazino Laburren XVIII. Lehiaketea antolatu dau. 18 urtetik gorako emakume zein gizonek parte hartu daikie. Idazlanak euskeraz edo gaztelaniaz idatzi daitekez. Lanak bialtzeko epea zezeilaren 11n amaituko da.
2zio taldeak 'Pausuz pausu' diskoa zuzenean aurkeztuko dau Santurtziko La Kelo gaztetxean
2013-01-23 10:51 Musikea2zio hirukoteak Pausuz pausu lehenengo diskoa zuzenean aurkeztuko dau zapatuan, hilak 26, Santurtziko La Kelo gaztetxean, Norte Apache taldeagaz batera. Gorka, Jo eta Odei Barrosok osotzen daben taldeak rapa euskeraz egiten dabe.
Beti Jai Alai jantza talde bilbotarrak bere 45 urteak ospatuko ditu Bilboko Txistularien Bandeagaz
2013-01-23 10:16 KultureaBeti Jai Alai Taldea 1968an jaio zan Basurtu auzo bilbotarrean, euskal musikea eta jantza tradizionalak babestu eta sustatzeko asmoz, bertako auzokide batzuen eskutik. Gaur egun, 150 jantzarik osotzen dabe taldea: 80 helduk eta 70 umek.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...