Bilboko Guggenheim Museoak gora egin dau bisitarien kopuruan 2015ean

Bizkaie! 2016-01-04 13:17   Kulturea

Museoak plazaratu dauen balantzean ikusten danez, 2015ean 1.103.000 bisitari euki zituan Guggenheimek. 1998an baino ez zan kopuru handiagoa lortu eta, beraz, historiako urterik onenetan bigarrena izan zan igazkoa museoarentzat, bisitari kopuruari jagokonez. Aurreko urteagaz alderatuta, %9 egin eban gora. Bisitari gehienak atzerritarrak izan ziran, ohiko moduan.

1997an zabaldu ebenetik, zazpigarren aldiz amaitu dau urtea miloe bat bisitaritik gorako markeagaz Bilboko Guggenheim Museoak. 2014an baino 91.000 bisitari gehiago sartu ziran igaz Guggenheimen (%9 gehiago). Guztira, 1.103.000 bisitari izan ziran. Hortaz, 1998an lortutako kopuruak baino ez dau 2015ekoa gainditzen (1.300.000 bisitariko errekorra lortu zan orduko haretan).

Udako erakusketek erakarri eben bisitari gehien Bilboko Guggenheimera 2015ean. Holan, Jean-Michel Basquiati buruzkoak miloe erdi bisitaritik gora euki zituan eta Jeff Koonsena be kopuru horretatik hur ibili zan. Museoak antolatzen dituan era guztietako hezkuntza jardueretan miloe erdi parte-hartzaile baino gehiago ibili ziran igaz.

Euskal Herritik museora doazan bisitarien kopuruak gora egin eban, baina jente gehiena atzerritik heldu zan. Aitatzekoa da Frantziako bisitariek daukien pisua, Guggenheimen sartutako personen %19 bertakoa izan zan 2015ean.

Eragin ekonomikoari jagokonez, museoko arduradunek kalkulau dabe 362 miloe euroko gastu zuzena egin zala Euskal Autonomia Erkidegoan 2015ean Guggenheimen eraginez. Barne Produktu Gordinari 320 miloe euroko ekarpena egin eutsan eta Bizkaiko Ogasunean 49 miloe itxi dituan jarduerea sortu eban. Autofinantziazinoa %67koa da, Europako museoen artean handienetakoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu