Kultura Ondarea sariketearen bigarren edizinoa martxan ipini dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2016-01-05 11:35   Kulturea

Euskal Herriko ondare kulturala ezagutzera emoteko bideoen lehiaketea da Kultur Ondarea. DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago eta sari nagusia Irlandan egonaldia izango da. Apirilaren 8ra arteko epea daukie gazteek bideoak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzeak azaldu dauenez.

Euskal Herriko ondare kulturala ezagutzera emoteko bideoen lehiaketea da Kultur Ondarea. DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago eta sari nagusia Irlandan egonaldia izango da. Apirilaren 8ra arteko epea daukie gazteek bideoak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzeak azaldu dauenez.

Taldekako lehiaketea da Kultur Ondarea. Holan, hiru eta sei kide bitarteko taldeak onartuko ditue. Gazteei zuzenduta dago eta honako ikasketak egiten dabilzanek parte hartu leikee: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetakoek; Batxilergoko 1. mailakoek; eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako 1. mailakoek.

Talde parte-hartzaile bakotxak bideo bi aurkeztu beharko ditu. Lehenengoa, 3 eta 10 minutu arteko pieza bat izango da, Euskal Herriko ondarearen ezaugarri edo elementu bati buruzkoa. Ondare materiala zein inmateriala izan leiteke. Bigarren bideoa, lehenengoa egiteko prozesua erakusten dauen piezea izango da, making of erakoa.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Sailak azaldu dauenez, ondare kulturalari beste begirada bat emoteko gonbidapena da lehiaketea. Euskal gizartean, batez be ikastetxeetan, euskal ondarea ulertzeko moduen ganeko eztabaidea biztu nahi da. Era berean, helburu pedagogikoak daukaz lehiaketeak. Izan be, konpetentzia artistiko, digital, sozial eta linguistikoak garatzeko aproposa da, Jaurlaritzearen esanetan.

Apirilaren 8ra arte aurkeztu leitekez bideoak. Irabazleak aukeratzeko orduan, honako erispideak erabiliko ditu epaimahaiak: Dokumentazino lana, gizarte inguruneagaz alkarrekintzea, sormena, egokitasuna, kalidadea eta barrikuntzea. Hiru talde irabazleak Irlandara joango dira, bertako historia eta kulturea ezagutzera.

Kultura Ondarea lehiaketeak webgunea be badauka. Bertan, bideoak egiteko laguntzinoa, lehiaketearen arauak eta adituen aholkuak topauko ditue parte-hartzaileek. Lehiaketarako bideoak webgunean bertan ipini beharko ditue.

Lehiaketearen bigarren edizinoa da honako hau. Lehenengoan, 2014-15 ikasturtekoan, 26 zentrotako 67 taldek parte hartu eben. Getxoko Julio Caro Baroja institutukoek, Laudio Ikastolakoek eta Donostiako Axular Lizeokoek irabazi eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu