EHUk bere egiturea aldatu dau eta 20 ikastegi eukiko ditu aurrerantzean
2016-01-05 09:53 KultureaBere historiako aldaketarik handiena egin dau Euskal Herriko Unibersidadeak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kanpusetako fakultade eta eskolak berrantolatu eta 20 ikastegitan banatu ditu, orain arteko 32en aldean. EHUren egiturea sinpleagoa bihurtzea da helburua, kudeaketea be errazagoa izan daiten.
Bere historiako aldaketarik handiena egin dau Euskal Herriko Unibersidadeak. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kanpusetako fakultade eta eskolak berrantolatu eta 20 ikastegitan banatu ditu, orain arteko 32en aldean. EHUren egiturea sinpleagoa bihurtzea da helburua, kudeaketea be errazagoa izan daiten.
Gobernu Kontseiluak Euskal Herriko Agintaritzearen Aldizkarian argitaratu dau aldaketea eta, hortaz, EHUren antolaketa barria indarrean sartu da martitzenean, urtarrilak 5. Beraz, 2014ko maiatzean hasitako prozesua amaitu dau unibersidade publikoak.
Eraldaketeagaz, EHUk orain arteko ikasketak eta hedapena manteniduko ditu. Ganera, kanpus bat baino gehiagoko egitureari eutsiko deutso. Aldaketa nagusia, eskaintzea ikastegi gitxiagotan batzea izango da. Esate baterako, Bilboko Ingeniaritza Eskolea sortzeko, orain arteko Goi Eskola Teknikoa, Nautikakoa, Industria Ingeniaritzakoa eta Meatze eta Herri Lanetakoa batu ditue.
Iñaki Goirizelaia errektoreak azpimarratu dauenez, EHUk euki dauen eraldaketa sakonenetako bat izan da honako hau, anbizino handiz eginikoa. Ikastegien arteko adostasuna eta parte hartzea bilatu ditue prozesurako. Ikuspegi global eta kalidadezkoa gogoan hartuta antolatu dabe aldaketea.
Egitura barria erabagiteko orduan, erispide ugari kontuan hartu ditu EHUk: Ikastegien lehiakortasuna bertora zein nazinoartera begira, irakasleen ikerlanerako aukerak, jarduera pizgarrien politikea eta hartu-emon sozioekonomikoak. Hori guztia, eskaintzea mantenidu baina egitura sinpleagoa daukan egiturea sortuta eta gaur eguneko beharrizan akademikoetara egokituta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!