Wroclaw-n egonaldi artistikoa egiteko deialdia zabaldu dabe Donostia 2016k eta Etxeparek

Bizkaie! 2016-01-05 13:32   Kulturea

Poloniako Wroclaw urian egonaldia egiteko aukerea eukiko dabe artista bik maiatzetik garagarrilera. Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016k antolatutako truke artistikoaren hirugarren ekitaldia izango da aurtengoa eta parte hartu nahi daben sortzaileek zezeilaren 29ra arteko epea daukie eskaria egiteko. Wroclawn eragin artistiko eta kulturala eukiko dauen proiektua proponidu beharko dabe hautagaiek.

Egonaldiaren antolatzaileek zehaztu dabenez, era askotako sortzaile eta artistek parte hartu leikee egitasmoan. Arte plastikoetakoek ez eze, musikan, literaturan, arte eszenikoetan zein ikus-entzunezkoetan dabilzanek aurkeztu leikee euren hautagaitzea, egonaldiko plazetako bat lortzeko.

Behin epea agortuta, artista bi eta euren proiektuak aukeratuko ditue. Proiektu horreen bidez, artista aukeratuek Wroclawko bizitza kultural eta artistikoan eragin beharko dabe. Esku-hartze artistikook, artearentzat ezohikoak diran auzoetan eta uriko eragileakaz alkarlana bultzatuta egin beharko dira. Holan, ezkutuan geratzen diran errealidadeak ikustarazoten lagundu nahi da.

Egonaldi artistikoak maiatzaren erdialdean hasi eta garagarrilean amaituko dira. Beraz, sei eta zortzi aste bitarteko tartea izango da. Proiektu hau Poloniako Wroclaw urian egitea ez da kasualidadea, izan be, Wroclaw Europako uriburu kulturala da 2016. urte honetan, Donostiagaz batera. Hartara, uriburu bien arteko hartu-emona estutu eta bien proiektuak sendotzeko balioko dabe egonaldiek.

Aukeraketan parte hartu ahal izateko, baldintza batzuk bete beharko ditue artistek. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko dabe edo, euskerazko sortzaileak izan ezkero, euskereak hartzen dauen edozein eremutan. Bestetik, ibilbide artistiko esanguratsua eukitea eskatzen da eta ingelesez edo polonieraz jakitea be balorauko da.

Hautagai bakotxak proiektu artistiko bat aurkeztu beharko dau aukeraketara. Wroclaw eta Donostiaren kultur uriburutzen baloreakaz bat egin beharko dau egitasmoak eta Poloniako eragileen parte-hartzea aurrikustea balorauko dau epaimahaiak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu