X. Ikusi eta Ikasi aurkeztu dabe gaur Bilbon

Bizkaie! 2014-01-10 13:36   kulturbiz

Ikusi eta Ikasi aisia, kulturea eta heziketea buztartzen dituan kultur zirkuitua da, Bilboko umeei euskeraz olgetako aukerea eskaintzeko helburua dauena. Eskaintzea gustagarria izan daiten, zirkuituaren barruan era askotako kultur adierazpideak buztartuko dira: antzerkia, txotxongiloak, magia, zirkua, ipuin kontalariak…

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko deialdia egin dabe

Bizkaie! 2014-01-10 10:34   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak hiru euskal sortzaileri Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoak egiteko aukerea eskainiko deutsie. Eskaerak egiteko epea zabaldu barri dabe, eta zezeilaren 28an amaituko da.

'Zilbeti eta Mendiaundi: Bizitzaren ordaina' argazki erakusketea inaugurau dabe Euskadiko Biodibersidade Zentroan

Bizkaie! 2014-01-10 10:02   Kulturea

Erakusketearen helburu nagusia inguru horreetako paisaje eta natura balioak erakustea da, inguruok Europako legediak babestuta dagozan arren, gaur egun magnesita aire librean aterateko proiektu batzuek mehatxatzen dabelako, Antzeriren kasuan magnesitea aterateko eta Mendiaundiren kasuan silizea aterateko.

Juan Mari Beltranek kontzertu didaktikoa emongo dau gaur Gernikako Lizeo Antzokian

Bizkaie! 2014-01-09 14:40   kulturbiz

Euskal Herriko musika eta soinu tresnak izeneko kontzertu didaktikoa eskainiko dau gaur eguena Juan Mari Beltranek Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 20:00etan. Beltranegaz batera, Ander Barrenetxea eta Andoitz Antzizar musikariak igongo dira taula ganera.

Donostiako 49. Heineken Jazzaldiko kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-01-09 14:36   Musikea

Lanak www.heinekenjazzaldia.com webgunearen bitartez baino ezingo dira aurkeztu, eta bertan dagoz lehiaketearen oinarriak. Lanak aurkezteko epea urtarrilaren 9ko 11:00etatik zezeilaren 19ko 19:00ak arte egongo da zabalik.

Anarik 'Bidea eta denbora' zuzeneko diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2014-01-09 11:11   Musikea

Hamazazpi urteko ibilbidea bederatzi kantatan batu dau Anarik Bidea eta denbora (Bidehuts) zuzeneko diskoan. Irla Izan beharraren biran zuzenean grabetako kantak dira, gehienak Donostiako Viktoria Eugenian zezeilan emondako kontzertukoak, eta gitxi batzuk Zarauzko Putzuzulo gaztetxekoak. Zezeilean ekingo deutso kontzertuak emoteari.

Kostaldeko emakumeen bizipenak eszenan, Oinkari eta Hika konpainien 'Itsasoaren emazteak' ikuskizunean

Bizkaie! 2014-01-08 13:35   Kulturea

Jantzea, musikea eta antzerkia buztartzen ditu Oinkari eta Hika konpainiek sortu daben Itsasoko emazteak. Euskal jantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontetan ditu. Barikuan, hilak 10, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean taularatuko dabe ikuskizuna, 21:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Lurralde-antolakuntzeak eta urigintzeak euskerean daben eragina aztergai

Bizkaie! 2014-01-08 11:38   Euskerea berbagai

Lurraldea & hizkuntza. Hizkuntza & lurraldea (I. jardunaldiak) jardunaldietan hazkunde urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketearen arteko hartu-emonez hausnartuko da, batez be, arnasguneei edo euskaldunen metaketa demografikoa daben guneei jagokenez.

Motibazinoa ardatz, Topaguneak XI. Topaldia egingo dau urtarrilaren 30ean Durangon

Bizkaie! 2014-01-08 10:01   Euskerea berbagai

Topaldiaren hamaikagarren edizinoan izena emoteko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik, http://topaldia.wordpress.com/eman-izena/ atarian. Matrikuletako 30 euro ordaindu behar dira, eta bazkaria barne izango dau. Egitarau osoa ikusteko klik egin hemen.

Harkaitz Canoren 'Pasaia blues' galizieraz argitaratu dabe

Bizkaie! 2014-01-07 17:52   Kulturea

Harkaitz Canoren Pasaia Blues eleberria (Susa, 1999) galizierara itzuli dau Isaac Xubin idazleak. Hugin e Munin argitaletxeak argitaratu dauen galizierazko edizino honegaz, lau hizkuntzatan irakurri daiteke liburua, jatorrizko euskerazko bersinoaz gan, gaztelaniaz eta alemanera be itzulia baitago, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Alex de la Iglesiaren 'Las Brujas de Zugarramurdi' filmak Goya Sarien hamar izendapen jaso ditu

Bizkaie! 2014-01-07 17:11   Barriak

Alex de la Iglesia zinemagile bilbotarraren Las Brujas de Zugarramurdi pelikuleak 2014. urteko Goya Sarietarako hamar izendapen jaso ditu. Sariak zezeilaren 9an banatuko dira, Madrilgo Auditorium hotelean.

Bernardo Atxagaren 'Nevadako egunak', kronikea eta nobelearean artean

Bizkaie! 2014-01-07 14:23   Kulturea

Nevadako egunak kronikea da hasieran, eta amaieran nobelea. Halan dino liburuaren kontrazalak. 2007ko abuztutik 2008ko bagilera arte AEBetako Nevadan bizi eta ikusitakoen barri emoten dau Bernardo Atxagak lan barrian. Pamiela argitaletxeak Kondagintza izeneko sailean kaleratu dau.

Verkami kanpainea 'Tindaya, montaña sagrada' dokumentalaren alde

Bizkaie! 2014-01-07 11:10

Aspaldi hontan Tindaya mendi sagraduari buruzko dokumental bat egiteko asmoa dago Kepa Aranburu Agirreren zuzendaritzapean. Ondare kultural eta arkeologikoa babestearen gaia aztertzen dauen dokumentala izango da.

Garaiko Zubiaurretarren sasoia ezagutzeko beste aukera bat, hilaren 11n eta 12an

Bizkaie! 2014-01-07 10:33

2014a estreinau barri, Gerediaga alkartea hasi da martxan. Valentin Maria de Zubiaurreren heriotzearen urteurrena dala eta, Gerediagak eta Garaiko Udalak hainbat kultur ekitaldi egin zituen igaz. Aurten, urtarrilaren 11n eta 12an bisita gidatuak egingo ditue gaztelaniaz, eleizatean zehar bisita gidatuen bidez Zubiaurretarren Garai ezagutzeko, alkarteko iturriek jakinarazo dabenez.

Xerezaderen Artxiboa literatur podcastaren bigarren jaia

Bizkaie! 2014-01-07 10:26   jardunaldiak

Xerezaderen Artxiboaren jaia 2014ko urtarrilaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Leioako Udal Liburutegian (Jose Ramon Aketxe kalea 11). Bertan izango dira Harkaitz Cano, Izarne Cardaba, Jokin Gorozika, Edu Lartzanguren, Iñigo Roque eta Xerezaderen artxibozainak.

2013ko Bizkaie! Argazki Lehiaketeak badauka irabazlea

Bizkaie! 2014-01-03 14:33

Erlantz Ortiz Santamariak bialdutako Udazken zaharra argazkiak irabazi dau Bizkaie! Argazki Lehiaketea 2013.

Bigarren saria Elurra argazkiak jaso dau, Isidro Etxeberria Tapiak bialdutakoa; eta hirugarrena, barriz, Arantzazu Altube Basterretxearen Aliva izenburuko argazkiak irabazi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Guerrilla Girls 1985-2013' erakusketea urtarrilaren 19ra arte luzatu dabe

Bizkaie! 2014-01-03 14:15   Kulturea

Jente ugari batu dau Guerrilla Girls 1985-2013 erakusketeak, halanda ze urtarilaren 19ra arte luzatzea pentsau dabe, aste bi gehiago. Artearen mundua aztertzen dauen talde feministearen atzera begirakorik osotuena da, izan be 1985tik gaur egunera arte sortutako proiektu guztiak dagoz ikusgai Bilboko Alondigan. Sarrerea debalde da.

'Amesten' eta 'Book' Trailer egitasmoak, 2013ko Wanted Ideia Lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2014-01-03 12:14

Lehenengo saria, Ruth San Cristobal Garamendiren, Blanca Garate Sacristánen eta Hugo Blanc Ojedaren Amesten proiektuak irabazi dau, eta bigarrena, Garazi Basterretxea Bareak, Jone Ibarretxe De la Calek eta Irati Astobieta Lakontzak aurkeztutako Book Trailer proiektuak. Lehiaketea Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatutakoa da eta bertan 21 lan aurkeztu ditue, danetara.

Enrike Solinisek 'Colores del Sur' bere bakarkako lehenengo diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2014-01-03 11:12   Musikea

Hamasei kantaz osotu dau Enrike Solinis musikari bilbotarrak Colores del Sur (Glossa Platinum) bere bakarkako lehenengo diskoa. Barrokoko musika europarra landu dau, batez be Espainia eta Italiako doinuak, baina bada Euskal Herrikoren bat bere, Errekaxilo fandangoa hain zuzen be. Zezeilean hasiko da behar barria jentaurrean aurkezten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zezeilaren 2an, Zalgizen, abiatuko dira aurtengo Maskaradak

Bizkaie! 2014-01-02 13:13

Aurten, Iruri eta Zalgize-Doneztebeko gazteek eroango dabe Maskaradea herriz herri, zezeilaren 2tik aurrera. Danetara, hamalau saio egingo ditue Zuberoan zehar. Orain hamar urte lez, Iruriko Jean Etxegoien dabil prestaketa lanak zuzentzen.