Martin Olmos eta Pablo Martinez kazetariak aurrez aurre Eztabaidak Literatureagaz ekimenean
2016-01-11 16:57 KultureaBilboko Bidebarrietako Kulturgunean, urtarrilaren 12an, martitzenean, 19:30ean, Literaturea eta kazetaritzea: distantziak eta mugak izeneko topaketan Martin Olmos eta Pablo Martinez kazetari eta idazle bilbotarrak batuko dira Juan Carlos de Rojo kazetariak gidatutako saioan.
Eztabaidak Literatureagaz izeneko ekimena hilean behin izaten da Bilbon, Bidebarrietako Kulturgunean eta hurrengo hitzorduan, urtarrilaren 12an, martitzenean, 19:30ean, Literaturea eta kazetaritzea: distantziak eta mugak izeneko topaketan Martin Olmos eta Pablo Martinez kazetari eta idazle bilbotarrak batuko dira Juan Carlos de Rojo kazetariak gidatutako saioan.
Urteko lehenengo hitzordua literaturearen eta kazetaritzearen ganekoa izango da, eta horretarako eguneroko prentsan oso ezagunak diran bi zutabegile hurreratuko dira Bidebarrieta Kulturgunera, Martin Olmos eta Pablo Martinez, hain zuzen be.
Martin Olmosek 2015eko Euskadi Literatura Saria irabazi eban azken bost urteetan El Correo egunkarian argitaratu dituan zutabeetako batzuk jasoten dituan Escrito en Negro liburuagaz. Horrezaz gan, marrazkilari bikaina be bada, eta bere irudiek istorioei laguntzen deutsee.
Pablo Martinez Zarracina be El Correo egunkariko kazetaria da. Zutabegile eta literatur kritikaria, hain zuzen be. Bi poesia liburu argitaratu ditu: Señales de vida eta Los inventados. El Correo egunkariaren edizino digitalean argitaratutako 54 artikulu batzen dituan argitalpena be jaso dau Es muy raro todo esto liburuan.
Kontuak kontu, ikasturte honetan Eztabaidak Literatureagaz ekimenaren hamargarren edizinoa beteko da. Urte honeetan guztietan, 270 egile inguruk eta 8.500 persona baino gehiagok hartu dabe parte ekimenean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!