Une taldeak lehenengo diskoa kaleratu dau
2006-09-27 02:00 Musikea‘Une Nare Eza’ izenburupean kaleratu dau Une taldeak lehenengo diskoa Oihuka disketxearen eskutik. Izenburua bera, berez, deigarria da, hitz joko berezia. Momentu trankilen eza edo bakotasuna esan gura dau eta horreei aurre egin guran edo, azalean lasaitasuna islatu gura izan dabe horretan maisu dan kolore bategaz: zuria.
Euskal Tonbolea Bizkaian
2006-09-26 02:00 Euskerea berbagaiUrriaren amaierara arte, bizkaitarren esku egongo da euskerearen aldeko jokoa. Uda partean Gipuzkoan izan da Tonbolea eta, harrera ona ikusita, jokoa Bizkaira ekarri dau Kontseiluak.
Leizarraga eta Testamentu Barria
2006-09-26 02:001512an, Nafarroako Erregeak ziran Katalina eta Juan Albretekoak euren Erreinuko Hegoaldeko lurretatik alde egin eta Pirinioez bestaldera egin behar izan eben. Aragoiko Fernando ‘Katolikoa’-ren erpeetatik igesean joiazan. Egoerea aldatuko zalakoan, Nafarroa Behereako lurretan ezarri eben euren egoitza.
Beñat Ormaetxea: ‘Bizikleteak engantxau egiten zaitu’
2006-09-22 02:00 BarriketanAretxondo Jatetxeko sukaldari eta txirrindulari ia profesionala
Arrain urdina
2006-09-22 02:00 Jan edanakArrain urdinaren propiedadeak ez dira autortu izan orain dala urte gitxira arte, oso koipetsua dalako. Baina hainbat ikerketek erakutsi dabe osasunerako mesedegarria dala. Gaixotasun kardio-baskularrak edo tronbosia izateko arriskua daukien personentzat, oso egokia da arrain urdina.
Ana María Briongos: 'musulman danak ezin doguz zaku berean sartu'
2006-09-21 02:00 BidaideIdazlea eta islamaren munduan aditua
Hamar urtez bizi izan da Iran eta Afganistan artean, herrialde horreen ganeko dozena erdi liburu baino gehiago argitaratu ditu, persiar hizkuntzea ikasten dabil eta aditua da islamaren munduan.
Hamaika ikusteko eta entzuteko jaio gara
2006-09-19 02:00 kulturbizEuskal prentsa, telekomunikazinoak, liburuak, diskoak, telebista-produkzino etxeak eta, oro har, euskal eragileak ordezkatzen dituen enpresek bat egin dabe Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea sortzeko eta, behingoz baino ez bada be, helburua bat bakarra da: euskerazko telebistea sortzea.
Inprimigailua aukeratzerakoan kontuan hartu beharrekoak
2006-09-18 02:00Sasoi honetan, teknologiagaz lotuta, ekipo barriak erosten dira sarritan. Umeentzako edo guretzako, ‘atxakia’ horregaz teknologia arloko erosketek gora egiten dabe irailean, tartean inprimagailuak.
Sean Aucutt: ‘Euskal Herria gero eta amerikanoagoa da’
2006-09-15 02:00 BarriketanBoiseko Oinkari Dantza Taldeko kidea
Duhalderen sorminetan
2006-09-14 02:00 MusikeaEskerrak emonaz hasi dau prentsaurrekoa Bilboko Kafe Antzokian Anje Duhaldek. Elkar disketxearen eskutik, ‘Sorminetan’ disko barria aurkeztu dau. Alboan, Anjel Valdes Elkarreko arduraduna, Rafa Rueda, Xabier Amuriza eta Mikel Fernandez ditu, diskoan buru-belarri parte hartu daben lankide eta lagunak.
Joseba Garmendia: ‘Sentimentu sakonak mobiduarazoten gaitu’
2006-09-11 02:00 BarriketanAthletic-eko jokalaria
Amaitu da
2006-09-07 02:00 BidaideBai, holan da, lau hilebeteko bidaiaren ostean, familia eta lagunakaz egoteko ordua be heldu da, baita deskantsetako be.
Alemaniako Heidelberg Unibersidadeak Partenoiko eskultura bat bueltau deutso Greziari
2006-09-06 02:00Alemaniako Heidelberg Unibersidadeak Partenoitik ataratako eskultura txiki bat bueltau deutso Greziari eta, era horretara, gobernu heleniarrak keinu hau ingelesek errepetidutea espero dau Elginen Marmolak egunen baten itzuliak izan daitezan.
Agendak eta kaleak ganezka jarriko ditu Musikalek
2006-09-06 02:00 MusikeaBasauri, Erandio, Leioa, Ermua, Zornotza eta Sestao musikaz jantziko dira irailaren 15, 16 eta 17an Musikale jaialdiari esker. Nazinoarteko Kaleko Musikarien VI. Topaketatan 8 herrialde desbardinetatik etorritako hainbat taldek hartuko dabe parte.
Kepa Junkera: ‘Musikearen alde kontzeptuala lantzen dot’
2006-09-04 02:00 BarriketanMundu osoan zehar egindako bidaietan ezagututako uriak gogora ekarri eta Hiri diskoan jaso ditu trikitilari barritzaile bilbotarrak.
Sopelanako Lasterketa Nudistea hilaren 9an egingo da Barinatxeko hondartzan
2006-09-04 02:00Sopelanako Lasterketa Nudistea asteon, irailaren 9an egingo da goizeko 12:00etan Barinatxe ‘Salvaje’ hondartzan, Sopelana eta Getxo herrien artean.
Jentetza handia Azkena rock jaialdian
2006-09-04 02:00 MusikeaAzkena rock jaialdiko hirugarren eta azken jardunaldiak 19.546 lagun batu ebazan Mendizabalan, Gasteizen. Jaialdiko bosgarren urteurrenean, jaialdiak egun bateko asistentzia errekorra lortu eban (igazko zapatuko 15.587 lagunetan egoan egoan orain artekoa). Horrezaz ganera, egun danetako ikus-entzuleen kopurua be gainditu egin dau (igazko 32.104 lagunetan ezarrita egoan).
Santurtzik Seat 600 autoen Espainiako Itzuliaren 20. etapea hartuko dau
2006-09-01 02:00Santurtzi udalerri bizkaitarrak Seat 600 autoen etenbako errelebuen Espainiako Itzuliaren 20. etapea hartuko dau domeka honetan, irailak 3, Kantabria eta Bizkaia batzen dauena, hain zuzen be.
Nömada Tx, munduko soinuen filma
2006-09-01 02:00 BarriakNömadak Tx sormenezko dokumentalaren eta road movie-aren arteko filma da eta Harkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa (Oreka Tx) txalapartariek India, Mongolia, Sahara eta Laponiara egindako biajeak erakusten ditu.
Daniel Agirre: ‘Euskal kultureari eta euskereari lotuta dago baserria’
2006-08-31 02:00 BarriketanMaruri-Jatabeko Baserriak Zaintzeko eta Apaintzeko III. lehiaketearen irabazlea