Pou anaiek Antartidako 'Three Pigs' hormea eskalau dabe

Bizkaie! 2007-12-26 10:47

Haize hotzari eta edurrari aurre egin ostean, eskalatzaile gasteiztarrek 'Three Pigs' hormeagaz emon deutsie amaierea orain dala bost urte hasitako '7 horma, 7 kontinente' egitasmoari.

Pou anaiek 2002an, orain dala bost urte ekin eutsien 'Zazpi horma, zazpi kontinente' egitasmoari. Kontinente bakotxeko horma bat aukeratu eben (Amerikan, bata Iparraldean eta bestea Hegoaldean), euren ustez eskalada librean igoteko gatxenak ziranak. Horma horreek eskaletako aukeratutako bideak be gatxenak ziran.

Proiektu legez jaio zana errealidade bihurtu da 2007ko abenduaren 25ean, gasteiztarrek Antartikako Three Pigs hormea egitea lortu dabe eta. Eguraldi txarra dala-eta, saiakera bi egin behar izan ditue baina haize bortitzari eta edurrari aurre egin ostean, anaiek helburua lortu dabe 'Antartika EiTB 2007' espedizinoaren barruan. Hogeta bost orduko jarduerearen ondoren, eskalatzaileak kanpamentu nagusian dagoz deskantsua hartzen.

Hona hemen egitasmoan eskalautako hormak:

Fitz Roy (Hego Amerika)
Eternal Flame (Asia)
Totem Pole (Ozeania)
Brave les Filles (Afrika)
Zunbeltz. Naranjo de Bulnes (Europa)
El Niño. The Captain (Ipar Amerika)
Three Pigs (Antartika)

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu