Nafarren azken arnasea
2006-06-19 02:00Gaztelakoak Nafarroako Erresumea konkistau ebanekoa
1512ko bagilaren 20an hasi ziran Nafarroako Erresumearen azken egunak Euskal Herriko Hegoaldean. Hurrengo lerroetan, sasoi batean Europa osoan ezaguna eta errespetatua zan euskal erresumearen azkenengo uneak gogoratuko doguz.
Juanra Madariaga bilbotarra eta beste hainbat euskaldun Gashebrum II bidean
2006-06-16 02:00Aurten 50 urte bete dira Gasherbrum II mendiaren tontorra lehenengoz zapaldu ebenetik eta bihar hainbat lagun joango dira Euskal Herritik, gehienak gipuzkoarrak eta tartean bizkaitar bat: Juanra Madariaga.
Pello Mugarza: ‘Erromantizismo hutsagaz ez dogu lortuko euskalkiak indartzea’
2006-06-15 02:00 Barriketan‘Mallabiko euskara izeneko liburua oraintsu argitaratu dau Pellok eta, era horretara, Bizkaiko ekialdean kokatuta dagoan herriko berbetearen berezitasunak eta ezaugarriak ikasteko modua dago erraz eta argi.
Sopuertako Mendebala Festibalak kartel parebakoa dakar aurten
2006-06-15 02:00 MusikeaFestibalaren bosgarren edizinoa aurkeztu barri dabe Bilbon. Musika tradizionalari bultzadatxua emon guran, bagilaren 30ean Euri ttanttak, Zura, Mal de Ojo eta Gose taldeak izango dira herri bizkaitarrean. Garagarrilaren 1ean, Xuacu Amieva, Carlos Núñez eta Lamatumbá.
Dieta Mediterraneoa: oliba orioa
2006-06-15 02:00 Jan edanakJateko ohiturak dirala eta, egunero jaten dana ‘dieta mediterraneo’ egoki horretatik gero eta urrunago dago. Ez da lehen beste barazki, fruta edo eta zerealik jaten eta oliba-orioa albo batera ixten da askotan. Gaur, orioen ganean egingo dogu berba.
Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketaren finala Tolosan izango da irailaren 16an
2006-06-14 02:00Euskal Herriko III. Graffiti Lehiaketan parte hartu gura daben gazte euskaldunek abuztuaren 31ra arte bialdu leikiez euren zirriborroak. Lehiaketearen buruz burukora heltzen diran hamar taldeak irailaren 16an lehiatuko dira Tolosan, herriko hamar horma margotuz.
Unamuno antidogmatista dogmatikoaren euskerazko biografia Sototarren eskutik
2006-06-13 02:00 KultureaAurten, abenduaren 31n, 70 urte beteko dira Miguel Unamunokoa (Bilbo, 1864-Salamanca, 1936) hil zana eta intelektual bilbotarraren euskerazko biografia argitaratu barri dabe Iñaki eta Mikel Sotok.
Txotxongiloz jantziko da Sondika asteburuan
2006-06-09 02:00 KultureaUnima Euskal Herria erakundearen eskutik, bagilaren 16, 17 eta 18an Txotxongilo Eguna ospatuko da Sondikan.
AEK eguna zapatuan Larrabetzun
2006-06-09 02:00 Euskerea berbagai1988tik ospatu da, Hernanin lehenengo biderrez antolatu zanetik. Ondarroa, Zumaia, Donapaleu, Portugalete eta Lizarra izan dira orain arte urtean behin ospatu izan dan jaiaren lekuko. Oraingoan, urte biko hutsunearen ostean eta eguna aldatuta (orain arte udagoienetan egiten zan beti), Larrabetzun ospatuko da euskera ikasle, irakasle eta euskaltzaleen ikasturte amaierako jai handia.
Pekin olinpikoa
2006-06-09 02:00 BidaideUrte bi falta dira Txinak orain arte izan dauen erronka garrantzitsuenari aurre egiteko: 2008ko Joku Olinpikoen antolaketea. Uriburuan, Beijing-en (Pekin), jo eta ke dabiz zeregin horretan. Azpiegituretan ez daukie arazorik baina txinatarren ohitura bitxi batzuek aldarazoteko lan nahikoa egin beharko dabe, bestela, mendebaldar asko harrituta geratuko dira.
Urtzi Urrutikoetxea: ‘Zelan edo holan, alkartasuna adierazo deutsegu kurduei’
2006-06-08 02:00 BarriketanKurdistanen bizitakoez, hona hemen, Urtzik kontau deuskuzanak.
Sarriegi Athleticen eta Gabilondo...
2006-06-08 02:00Josu Sarriegik, Alavesek eta Athletic Clubek akordioa lortu dabe eta jokalari lazkaotarrak talde zuri-gorrian jokatuko dau datozan lau denporaldietan. Igor Gabilondoren fitxaketea, oraindino, argitu barik dago.
'Eutsi', euskerazko hirugarren film luzea
2006-06-08 02:00Eutsi euskerazko hirugarren film luzea bagilaren 19an hasiko da grabetan Alberto J. Gorritiberea zuzendaria, Baleuko eta Irusoin produkzino-etxeek bultzatuta.
Leioako VII. Umore Azoka: saridunak
2006-06-05 02:00 KultureaOhi danez, azken egunean (bagilak 4) profesionalez osotutako epaimahai batek aurkeztutako lanen artean onenak zeintzuk izan diran erabagi eban atzo Leioako VII. Umore Azokan.
Luis Baraiazarrak jaso dau Bilboko Urrezko Lumea
2006-06-05 02:00 sariak-autortzakBagilaren 1ean hasi eta 11ra arte zabalik egongo dan Bilboko XXXVI. Liburu Azokeak Luis Baraiazarra omendu dau 'Nire umetako Meñaka' lanagaitik.
Luis Baraiazarra: 'Ertzetako euskalkietako ordezkari gehiago behar dira'
2006-06-02 02:00 BarriketanMaisu, idazle, ikerlari eta itzultzaile meñakarra
Estatutua lortu guran
2006-06-02 02:00Datozan lerroetan Euskal Herrian estatuturen bat lortzeko egindako ahaleginen barri emotera goaz.
Txinatarren sexua
2006-06-02 02:00 BidaideAsia erraldoietik egindako ‘osteratxuan’, besteak beste, txinako gazteek daukiezan jokera sexualak eta azken aldiko eboluzinoa aztertu doguz.
San Juanetan, musikea nagusi Zornotzan Haizetara jaialdiagaz
2006-06-01 02:00 MusikeaHaizetara kale-musikea taldeentzako nazinoarteko lehiaketea izango da Zornotzan bagilaren 23, 24 eta 25ean.
Ike Turner, Carey Bell, Nora Jean Bruso eta The Travellin' Brothers Getxoko XVIII. Blues Jaialdian
2006-06-01 02:00 MusikeaGetxoko XVIII. Blues Jaialdia (Getxo&Blues) bagilaren 9tik 11ra bitartean egingo da Portu Zaharrean. Emonaldiak 21:30etan hasiko dira (azkena kenduta) eta sarrerea doban izango da. Ike Turner & The Kings of Rhythm izango dira jaialdiko izar nagusiak, eta eurekaz batera, Carey and Lurrie Bell, Nora Jean Bruso eta The Travellin' Brothers-ek be joko dabe.