‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’, irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena

Bizkaie! 2007-04-23 02:00

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak ‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa aurkeztu barri dau. Egitasmoa Hego Euskal Herriko 14 herritan egingo da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu denden alkarlanari esker. Ekimena gaur, apirilak 23, Liburuaren Egunagaz batera abiatuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eta zuk, ze txanpon gura dozu erabili?

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-04-23 02:00   Bidaide

Oraindino euroagaz ohituta ez dagozanek jai daukie Laos edota Kanbodia lako herrialdeetan. Hainbat dibisa dagoz, danak batera. Aldian aldiro billeteak aldatzen ohituta gagozanentzako be, oso gatxa da operazinoari ahalik eta etekin gehien atarateko ze txanpon erabili pagetako erabagi behar izatea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

BTEK, teknologia ezagutzeko EAEko lehen zentroa

Bizkaie! 2007-04-19 02:00

‘Bizi teknologia’

Teknologia ezagutzeko zentro alkarreragilea izango danak, kultura teknologikoa eta barritzailea sustatzea izango dau helburu, baita gazteen artean barrikuntzearen aldeko kulturea eta barrikuntzarako bokazinoa eta izaera ekintzailea bultzatzea be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Edward Norton aktore estadubatuarra izango da ‘Hulk’

Bizkaie! 2007-04-16 02:00   Barriak

Zurrumurruek David Duchovny (Espediente X) edo Jason Stathman (Transporter) aitatu arren, ‘American History X’ filmeko aktore nagusiak interpretauko dau azkenean ‘Hulk’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gozagarririk bako errealidadea

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-04-16 02:00   Bidaide

Gobernu tailandiarrak oraintsu jarritako kontrolen arrakasteak turismo estilo barri baten loraldia ekarri dau, ohiko zirkuituetatik urrun, kulturea eta abenturea buztartzen laguntzen dauena: ‘true home stay’ dalakoa da, aldi baterako bertako etxeetan bizitea.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Letra zopea

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2007-04-13 02:00

1970eko hamarkadearen inguruan sortutako alderdi politikoen historia laburra

Franco hilteko zorian zanean, egoera politiko libre baten aurrean hainbat alderdi politiko sortu ziran, nahiz eta gero urte gitxi iraun. Gaurko artikuluan ‘Letra zopea’ deitu zan alderdi politikoen nahasketa hori ekarriko dogu gogora.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Kirmen Uriberen liburuaren aurkezpena New Yorken

Bizkaie! 2007-04-04 02:00   Euskaldunak munduan

New Yorkeko zortzigarren etorbidean aurkeztuko da apirilaren 9an Kirmen Uribe idazlearen ‘Bitartean heldu eskutik’ poema-liburuaren ingelesezko itzulpena. Manhattaneko ‘Teachers & Writers Collavorative’ alkartearen egoitzan egingo da aurkezpena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oilar bat daroat bidaide

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-04-04 02:00   Bidaide

Sekula ez neban pentsauko oilar bategaz bidaia egitea hain dibertigarria izango zanik. Kontua da ze nire eskuko telefonoan mezu bat jasoten dodan bakotxean oilar bat hasten dala kantuan, ozen eta kalidade handiagaz. Zorakeria emoten dau baina ezusteko askoren eta egoera komiko gogoangarrien sorburua izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Tarantino eta Rodriguezen ‘Grindhouse’ bitan banatuta estreinauko da Euskal Herrian

Bizkaie! 2007-04-02 02:00   Barriak

Quentin Tarantino eta Robert Rodriguez zinemagileek osoturiko bikoteak eginiko ‘Grindhouse’ filma banaturiko bi pelikula bezela estreinauko da Euskal Herriko zinema-aretoetan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia

Bizkaie! 2007-04-02 02:00   Bertsolaritzea

Datozen lau urteetarako egitasmoak onartu ditu orain Bertsozalek: orain arteko ibilbidea berretsi eta bide beretik jarraitzeko asmo sendoa gailendu da, bertsolaritzearen proiektua bertsolarien sormenean, bertso eskoletan ardaztutako transmisinoan eta ikerkuntza jarraituan oinarrituz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Des-Kontrol talde arrasatearrak zazpi kontzertuko bira bat egingo dau AEBtan

Bizkaie! 2007-03-30 02:00   Musikea

Des-Kontrol street-punk talde arrasatearra AEBtara itzuliko da, 2005eko esperientziaren ondoren, eta zazpi kontzertuko bira bat egingo dau apirileko lehen astean, Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxoak 31: 'ez gara barriro martxan hasiko'

Saioa Torre Gereketa 2007-03-29 02:00   Barriketan

Plateruenan joko dabe 11 urteko isilaldiaren ostean.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

'Ez dok amairu' Bilbon

Bizkaie! 2007-03-27 02:00   Kulturea

Martiaren 28tik apirilaren 27ra bitartean, Ez dok amairu erakusketa zabalik izango da Euskaltzaindiaren egoitzan. Erakusketeak Ez dok amairuren aurrekariak, sorrerea, garapena eta amaiera azaltzen ditu. Besteak beste, taldearen inguruko dokumentu idatzi, argazki, grabazino eta bideoek jarri ditue ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Itota

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2007-03-26 02:00   Bidaide

Egiturea ez da oso handia (40 metroko altuerea eta 400 metroko luzerea) baina Laos inguruko lurralderik pobreeneko 450 metro koadro ingurutan bizi diran 6.200 lagunen bizimodua goitik behera aldatuko dau. 'Nam Theun 2' urtegia da, herrialdearen historian inoiz egin dan proiekturik handiena.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Topaguneak X. urteurreneko programazinoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2007-03-26 02:00   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak Batzar Nagusia egin dau astegoienean Matienako Errota Kultur Etxean. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 90 bazkide dituan federazinoak hamar urte beteko ditu 2007 urtean eta Batzar Nagusian urtean zehar urteurrena ospatzeko antolutako ekitaldien barri emon dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal filmak New Yorken

Saioa Torre Gereketa 2007-03-23 01:00   Barriak

Basque Film and Media Arts Festival, martiaren 28tik 30era

Martiaren 28tik 30era bitartean, New Yorkeko ‘Tribeca Cinemas’ Robert de Niro aktorearen zinema-areto ezagunetan euskal filmak ikusteko aukerea izango da Basque Film and Media Arts Festival ekimenaren eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gose taldeak hiru kontzertu emongo ditu Carlinhos Brown kantari brasildarragaz

Bizkaie! 2007-03-23 01:00   Musikea

Kontzertuak maiatzaren 8an Madrileko La Riviera aretoan; maiatzaren 10ean Valladolideko Pisuerga Kiroldegian; eta maiatzaren 26an Segoviako Albuera futbol zelaian izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Durangoko bonbardaketea atzerrian

Asier Madarieta Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria 2007-03-22 01:00

1937ko bonbardaketearen eragina nazinoartean

Hilebete honen azkenetan, martiaren 31n hain zuzen be, Durangoko bonbardaketearen 70. urteurrena izango da. Durangokoa historian herritarrei egindako lehenengo bonbardaketea izan zan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)