Udagoieneko kultur osteratxua

Saioa Torre Gereketa 2006-10-26 02:00

Kulturearen bidez euskerearen erabilerea sustatzeko helburuari indarrez eutsi deutso aurten be Topaguneak eta zazpigarrenez antolatu dau Udagoieneko Ostera kultur egitarau zabala. Benito Lertxundik zabalduko dau egitaraua Barakaldon urriaren 29an eta abenduaren 3an Hortzmuga taldeak zarratuko dau Igorren.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Picasso 1937, Historia del Guernica’ antzezlana aurkeztu dau Maskaradak

Saioa Torre Gereketa 2006-10-25 02:00   Kulturea

Espainian Gerra Zibilak inguruak txikitzen ebazan bitartean, Errepublikako hainbat intelektual genozidio horren aurrean munduak eukan jarrera pasiboa salatzeko batzen ziran Parisen. Picasso margolariari horren ganeko obra erraldoi bat egiteko agindua emon eutsen. Orduan hasi zan formea hartzen 'Guernica' artelana eta orain antzerki-obrea aurkeztu dau Maskarada taldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pio Baroja gogoan

Saioa Torre Gereketa 2006-10-23 02:00   Kulturea

Felix Marañaren eta Jose Maria Unsainen ‘Baroja nuestro-Baroja gurea’ liburuaren berrargitalpena aurkeztu dabe Maraña autoreak berak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzi Jon Sanchezek Bidebarrieta Kulturgunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskeraz zuzen idazten eta berbetan ikasteko materiala

Saioa Torre Gereketa 2006-10-20 02:00   Euskerea berbagai

Mendebalde Kultura Alkarteak Goi-maila I , Goi-maila II eta Irakurketa ozena Bizkaian lantzeko materialak liburuen aurkezpena egin dau Euskaltzaindiaren egoitzan. Bertan, alkarteko zuzendari Esti Izagirre, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Gotzon Lobera eta liburuen egileak egon dira, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Urgabe: 'Isilean' baina isildu barik

Saioa Torre Gereketa 2006-10-20 02:00   Musikea

Hamaika urteko ibilbidearen ostean eta 'momentu onak eta txarrak pasauta', Urgabe taldeak laugarren diskoa kaleratu dau Oihuka disketxearen eskutik. 'Isilean' izenburua jarri deutse, Agus Barandiaran taldeko buruaren esanetan 'gure etxeetan, isiltasunean egindako kantak diralako'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pantxoa eta Peio: 'Lurra eta maitasuna gure bizitzako zutabe bi dira'

Saioa Torre Gereketa 2006-10-06 02:00   Barriketan

Berrogei urteko ibilaldiaren ostean, Pantxoa eta Peio bikoteak bakeari, lurrari, maitasunari eta euskereari eskainitako lana aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bilbo poesiaz jantziko da aste bi barru

Saioa Torre Gereketa 2006-10-04 02:00   jardunaldiak

Urriaren 16tik 22ra

Tunisiatik etorritako poeta bi, urriaren 16an ospatuko dan Gabriel Aresti Eguna eta Loquilloren kontzertua dira Bilboko Poesia Astearen VII. edizinoaren ekitaldi azpimarragarrienak. Programa osoaren aurkezpena egin dabe Bilbon eta bertan Kirmen Uribe ondarrutarra be izan da.

Berrogei urteko leialtasuna lurrari eta maitasunari

Saioa Torre Gereketa 2006-10-04 02:00   Musikea

Lau urtez diskorik atara barik egon ostean, bederatzigarren lana aurkeztu barri dabe Pantxoa eta Peiok: ‘Lurra eta Maitasuna’. Berrogei urteko ibilbide musikalean behin eta barriro landutako gaiak lantzen dabez oraingoan be, ‘publikoak tradizinoa gustetan jakola erakutsi deuskulako’.

Aldaketearen txapelketea

Saioa Torre Gereketa 2006-10-02 02:00   Bertsolaritzea

Urte birik behin, Bizkaiko bertsozaleek zita berezia izaten dabe: Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. ‘Bapatean, Bizkaia’ lelopean, 36 bertsolarik helburu bera izango dabe urriaren 8an hasi eta abenduaren 16an Bilboko Euskalduna Jauregiko egun handira arte: Bizkaiko txapela buruan jaztea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hamaika ikusteko eta entzuteko jaio gara

Saioa Torre Gereketa 2006-09-19 02:00   kulturbiz

Euskal prentsa, telekomunikazinoak, liburuak, diskoak, telebista-produkzino etxeak eta, oro har, euskal eragileak ordezkatzen dituen enpresek bat egin dabe Hamaika Telebista Hedatzeko Taldea sortzeko eta, behingoz baino ez bada be, helburua bat bakarra da: euskerazko telebistea sortzea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Duhalderen sorminetan

Saioa Torre Gereketa 2006-09-14 02:00   Musikea

Eskerrak emonaz hasi dau prentsaurrekoa Bilboko Kafe Antzokian Anje Duhaldek. Elkar disketxearen eskutik, ‘Sorminetan’ disko barria aurkeztu dau. Alboan, Anjel Valdes Elkarreko arduraduna, Rafa Rueda, Xabier Amuriza eta Mikel Fernandez ditu, diskoan buru-belarri parte hartu daben lankide eta lagunak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kepa Junkera: ‘Musikearen alde kontzeptuala lantzen dot’

Saioa Torre Gereketa 2006-09-04 02:00   Barriketan

Mundu osoan zehar egindako bidaietan ezagututako uriak gogora ekarri eta Hiri diskoan jaso ditu trikitilari barritzaile bilbotarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Joaquín Arévalo: ‘Bolantean, edukazino faltea itzela da’

Saioa Torre Gereketa 2006-06-23 02:00   Barriketan

Real Automovil Club Vasco Navarro alkarteko presidentea

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Unamuno antidogmatista dogmatikoaren euskerazko biografia Sototarren eskutik

Saioa Torre Gereketa 2006-06-13 02:00   Kulturea

Aurten, abenduaren 31n, 70 urte beteko dira Miguel Unamunokoa (Bilbo, 1864-Salamanca, 1936) hil zana eta intelektual bilbotarraren euskerazko biografia argitaratu barri dabe Iñaki eta Mikel Sotok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Basakiren estilo basatia eta melodikoa

Saioa Torre Gereketa 2006-05-31 02:00   Musikea

Leioatik dator taldea eta disketxe bategaz lan egiten dauen lehenengo aldia da. Halanda be, taldearen hirugarren lana da ‘Esperantzaren zain’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gorka Knörr: 'Aniztasuna ez bada autortzen, jai dogu'

Saioa Torre Gereketa 2006-05-26 02:00   Barriketan

Arimaren Zubiak / Ponts de l´anima izeneko diskoa kaleratu barri dau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gaztelaniatik bizkaierarako bidea

Saioa Torre Gereketa 2006-05-26 02:00   Euskerea berbagai

'...euskera baturako araututako formakaz batera, Bizkai euskerearen beraren berba zein erabilera bereziak batu ditue hiztegiok...'

»» Ikusi argazki guztiak (2)