Urgabe: 'Isilean' baina isildu barik

Saioa Torre Gereketa 2006-10-20 02:00   Musikea

Hamaika urteko ibilbidearen ostean eta 'momentu onak eta txarrak pasauta', Urgabe taldeak laugarren diskoa kaleratu dau Oihuka disketxearen eskutik. 'Isilean' izenburua jarri deutse, Agus Barandiaran taldeko buruaren esanetan 'gure etxeetan, isiltasunean egindako kantak diralako'.

Hamaika urteko ibilbidearen ostean eta 'momentu onak eta txarrak pasauta' , Urgabe taldeak laugarren diskoa kaleratu dau Oihuka disketxearen eskutik. 'Isilean' izenburua jarri deutse, Agus Barandiaran taldeko buruaren esanetan 'gure etxeetan, isiltasunean egindako kantak diralako' .

'Gitarren doinuak zorroztu eta kanta gogorragoak egin gura izan doguz, gure estilotik urrundu barik', esan dau Agusek diskoa aurkezteko egindako prentsaurrekoan. Kanten berbak taldekideek eurek egin dabez, 'gehienak bakardadean'. Bakardade horrek emoten dauen isiltasunetik dator, hain zuzen be, diskoaren izenburua. 'Gatibuaren balada' kantea berezia da Urgaberentzat, eurekaz luzaroan egon dan eta orain preso dagoan Arkaitz Hormaetxeari eskainia.

Kolaborazino bereziak izan dabez laugarren disko honetan. Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel, Doctor Deseoko Francis, Ehiztariak taldeko Jon izan dira kolaboratzaile batzuk. Diskoak pop eta rock arteko ikutuak daukaz; Oihukako arduradun Ritxi Aizpuruk 'Powerpop' legez definidu dau estilo hori. Grabazinoa Baga-bigaren estudioetan eta nahasketak Elkarren estudioetan egin dabez, Cesar Ibarretxeren gidaritzapean. 'Kanpotik emondako ikuspuntu hori oso baliogarria izan da guretzat, gauzak etxean gustura egin arren beti behar dalako kanpoko eretxiren bat eta Cesar Ibarretxek ondo baino hobeto bete dau eginkizun hori', zehaztu dau Barandiaranek.

Diskoaren izenbururako bakardadean oinarritu badira be, aurrerantzean Urgabek ez dau bakarrik egon gura eta orain arte emondako 800 kontzertuak gitxi balira legez, taula ganean pozarren dagoz. Honezkero, Laukizen eta Larraurin proba batzuk egin dabez kanta barriakaz eta 'erantzuna bikaina izan da' . Aurrerantzean kontzertu gehiago eskainiko dabez, jakina. Gaur bertan Hendaian izango dira. Aurrerago emongo dabezan kontzertuen barri Bizkaie!-ko AGENDA atalean izango dozue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu