Aurreikuspen baikorrak ardaoaren kontsumoari jagokonez
2007-04-16 02:00 Jan edanakPasa den urtarrilaren 30ean Parisen argitaratutako artikulu baten arabera, Vinexporentzat egindako ikerketa batek dakarrenez, 2006-2010 urte bitartean ardaoaren kontsumoak gora egingo dau nazinoartean; % 4’8 igoko da bolumena eta % 9’4 ardaoaren fakturazinoa.
Gazteen ardao zaletasuna eta kontsumorako ohiturak
2007-03-29 02:00 Jan edanakArdoaren kontsumoagazko gazteen jarrerea izan da Errioxako Jatorrizko Izendapen sailak gazteen artean egin barri dauen ikerketearen izena. Ikerketa honen arabera, 18-35 urte bitarteko gazteen % 23k ez dabe ardaorik kontsumiduten, batetik, ez dabelako ondo ezagutzen eta, bestetik, uste dabelako ingurune sofistikatuetan edateko edaria dala.
Clef du vin
2007-03-02 01:00 Jan edanakIkerkuntza eta aurrerapen teknologikoei esker, gero eta tresna gehiago merkaduratzen dira ardaoaren mundua hobetzeko eta barritzeko helburuagaz. Oraingoan, segundu bakarrean ardaoari urtebete zahartzen laguntzen deutson tresnea izango dogu berbagai.
Mahasti eta ardaoaren aldeko manifestuak erabateko adostasuna izan dau sektorean
2007-02-15 01:00 Jan edanakAlkoholak gazteakan arazo larriak sortzen dituala eta neurriak hartu behar dirala onartu arren, lege proposamenean agertzen diran zenbait puntu onartezinak dira: helduok edari alkoholdunak kontsumiduteko askatasuna neurtzea, edari alkoholdunen promozinorako mugak…
Frantziako ardao nahasketea
2007-01-30 01:00 Jan edanakFrantzian, ardaogintza arloan aspaldian daukien krisiari aurre egiteko, leku desbardinetako ardoak nahastau ahal izango dabez udabarritik aurrera. Sistema barriak eretxi desbardinak sortarazo ditu.
Ardao zuria egiteko bariedade barriak Errioxan lehen aldiz
2007-01-19 01:00 Jan edanakErrioxako Kontseilu Erregulatzaileak, aho batez, onartu ditu ardao zuria egiteko mahats bariedade barriak, besteak beste, Chardonay, Saugninon Blanc eta Verdejo eta baita bertakoak diran bariedadeak, Tempranillo zuria eta Turruntés.
Iruzurrak ardaoetan
2007-01-03 01:00 Jan edanakBeste gai askogaz pasetan dan legez, ardaoetan be izaten dira iruzurrak. Jagokon kategoriara ailegau danetik, hainbat marka eta jatorrizko izentapen falsifikauta, antzeko ardaoak ikusi izan dira. Baina badagoz probak iruzur horreei aurre egiteko.
Ardao zuria zelan gorde
2006-12-14 01:00 Jan edanakIkuspegi organoleptikotik begiratuta, ardaoak, botilaratu ostean, ezaugarri guztiak bere horretan mantentzea beti izan da aztergai enologian. Oraintsu, Huelvako Unibersidadeko ikerlari batzuek esan dabe ardaoak botilaratu ostean kalidaderik gal ez dagian etxunda eta 15-18 ºC bitartean egon behar dauela.
Tempranillo klon barriak Errioxan
2006-12-01 01:00 Jan edanakErrioxako entrepresa bat tempranilloaren mahatsondo klon barriak sortzen hasia da, 2007an merkaturatzeko asmoagaz. Helburua, mahats ale eta mahats morda txikiagoak ataratea da. Edozelan be, kalidade handiagoko ardaoa emongo dabe bai kolorean eta baita ardaoa elaboretako osogai kimikoetan be.
Haretx egur zatien erabilerea ardaogintzan
2006-11-06 01:00 Jan edanakArdaogintzan haretx egur zatien erabilerea oso onuragarria da ardaogileentzako, izan be, ardaoak ez dau barrikan egon beharrik eta elaborazinorako kostuak txikiagoak dira.
Ardaoaren kortxo usaina atzemoteko sur artifiziala
2006-10-20 02:00 Jan edanakArdaogintzaren inguruan sortzen diran arazo handienetariko bat, nahi barik agertzen diran usainena da. Izan be, botilaratzen dan ardaoaren % 10 atzera botaten da kortxo gustoagaitik.
Ardaoa probetako tenperatura egokia
2006-10-09 02:00 Jan edanakAdaoa probaukeran, tenperaturea oso ezaugarri inportantea da, izan be, gustuan, usainean eta baita taktoan be eragiten dau. Ardao muetearen arabera, mahaira atarakeran, tenperaturea ezagutu eta zaindu beharreko ezaugarria da.
Ardaoa latan?
2006-09-21 02:00 Jan edanakArdaogintzearen inguruko industrian dabilzanentzat ardura edo burukomin handia da non ontziratu ardaoa bezeroei ahalik eta modu erakargarrienean eskaintzeko; garagardao, gasdun edari eta destilatuakaz lehiatzeko packaging desbardin ugari probetan dabilz mundu zabalean.
Balearetako ardaoak: mediterraneo inguruko ezezagunenak
2006-09-08 02:00 Jan edanakBinissalem eta Pla i Llevant jatorrizko izendapeneko ardaoak, Ibizako ardaoak, mahai ardaoak eta inguruetan, Formenteran esaterako, ardaogintzan sortzen ari diran ekimen barriek nabarmentzen dabe Balearetako ardaogintzea hazten ari dala.
Mundus Vini, nazinoarteko ardaoen lehiaketea
2006-08-23 02:00 Jan edanakLehen edizinoan, mundu zabaleko 2235 ardao aurkeztu ziran. 2005ean, parte-hartzaileen kopuruak gora egin eban nabarmen (4330 ardao) eta urtetik urtera indarra hartzen doa lehiaketea. Gaur egun, Mundus Vini nazinoartean egiten diran lehiaketen artean handiena eta sonatuena da.
Ardao botilea pagau eta ezin edan...
2006-08-08 02:00 Jan edanakJatetxeetara joaten diran bezeroei, eskatzen daben ardaoa amaitzen ez badabe, etxera eroateko aukerea eskaintzen jake. Helburua argia da: ardaoak jarrai dagiala bazkarietako eta jaietako partaide izaten eta bezeroak, gidatu behar izan arren, jarrai dagiala ardaoa eskatzen.
Igazko ardaogintzearen datuen txostena
2006-08-01 02:00 Jan edanak OIVko Zuzendari Orokorrak aurkeztutakoaMahasti eta ardaogintzaren inguruan Logroñon egindako XXIX. Kongresua bere izaera zientifikoagatik izan zan oihartzun handikoa. Izan be, mundu zabaleko 700 zientzilari baino gehiago izan ziran bertan etorkizuneko mahastigintzeaz berbetan.
Enoturismorako aukera barria Errioxan
2006-06-28 02:00 Jan edanakLogroñoko Udalak eta Logroño Turismo Fundazinoak ‘Centro del saber del Rioja’ izeneko proiektua aurkeztu dabe, Errioxan ardaoaren ezagutzan onarrituta turismoa bultzatzeko ekimena. Zentro horretan, sensazino eta perzepzinoen bidez, ardaoaren eta lurraren arteko lotura estua ezagutzeko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diran bisitariek.
Bag In Box, ardaoa ontziratzeko beste era bat
2006-06-16 02:00 Jan edanakBag In Box a aluminioz edo plastikoz eratutako ontzi bat da eta gainetik kartoi gogorrezko kutxa bat dauka barrukoa babesteko. Bag In Box-aren erabilerea oso zabal dabil elikadurearen industriako hainbat arlotan eta ardaogintza arloan be garatzen ari da
Musikea eta ardaoa
2006-06-07 02:00 Jan edanakMusikeak Jerezeko ardaoaren ontze prozesuan izan leiken eragina aztertu dabe. Oraindino ez dago emoitza argirik baina, edozein modutan, bide barriak zabaldu dira, ezezagunak eta interesgarriak.