Tempranillo klon barriak Errioxan
2006-12-01 01:00 Jan edanakErrioxako entrepresa bat tempranilloaren mahatsondo klon barriak sortzen hasia da, 2007an merkaturatzeko asmoagaz. Helburua, mahats ale eta mahats morda txikiagoak ataratea da. Edozelan be, kalidade handiagoko ardaoa emongo dabe bai kolorean eta baita ardaoa elaboretako osogai kimikoetan be.
Errioxako entrepresa bat tempranilloaren mahatsondo klon barriak sortzen hasia da, 2007an merkaturatzeko asmoagaz. Helburua, mahats ale eta mahats morda txikiagoak ataratea da. Edozelan be, kalidade handiagoko ardaoa emongo dabe bai kolorean eta baita ardaoa elaboretako osogai kimikoetan be.
Ikerketa proiektu hau, CSIC, INIA, Zientzi eta Teknologia Ministerioa eta Errioxako garapenerako Agentziaren kolaborazinoagaz egina da.
Viveros Provedo, 1926an sorturiko entrepresea da handiena espainiar estaduan mahastigintzarako landareak sortzen eta, ganera, fruta arbolak be landatzen dabez. Errioxako instalazinoez gan, Don Beniton, Extremaduran eta Alcazar de San Juanen, Ciudad Realen be badaukiez beste batzuk. Danetara, 60 lagunek egiten dabe lan eta horreetariko dozena bat ikerketez arduratzen da.
Tempranillo klon barriak sortzeko proiektua, 70 urtetik gorako Errioxako 24 mahastitako 500 mahatsondo aukeratuta egin da. Azterketa desbardinak egin ostean, entrepresan 28 mahatsondo geratu ziran, batez be, horreek izan ziralako ondoen egokitu zirenak baldintza zehatzetara.
Mahats barri horreen ezaugarria, aitaturiko entrepresako gerentea dan Ignacio Provedoren arabera, pisua eta mordak txikiagoak izatea da. Ondorioz, produkzinoa hobeto neurtu daiteke, zama lanak gitxitu egiten dira eta gaur egun Errioxako Jatorrizko Izendapenak derrigortuta bendimiau barik geratzen dan ardao kantidadea (soberakinak dirala eta) ebitetan da.
Mahats morda barriak ez dira hain aletsuak, beraz, gaixotasun gitxiago hartzen dabez; ganera, aleak txikiagoak dira eta kolorea emoteko gaitasun handiagokoak. Kontuak kontu, kalidade handiko ardaoa produziduten da eta merkeago.
Azken buruan, gero eta beharrezkoagoa da ikerketea nekazaritzan kalidadea bermatzeko, produkzino orekatua egiteko eta etorkizunera begira errentagarritasuna topetako.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!